Vigiles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erromako VII. vigiles-kohortearen edikulua.

Vigiles-ak edo Cohortes vigilum (zaindarien kohorteak) Antzinako Erromako suhiltzaileak eta poliziak ziren. Erroma bezalako jendez gainezkatutako hiri batean, suteak prebenitzeaz gain, ordena publikoa bermatuko zuen indar bat sortzea beharrezkoa izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Erroman bazegoen esklaboz osaturiko erakunde bat suteei aurre egiteko, Marko Egnatio Rufo izeneko edilak antolaturikoa[1][2].

Sistema pribatua eraginkorra ez zenez Erroma seguru mantentzeko, Augustok vigiles izeneko suhiltzaile talde publiko berri bat sortu zuen. Augustok taldea sortzeko, Egiptoko Alexandriako suhiltzaileen eredua jarraitu zuen. Vigiles-ak spartoli (balde txikiak) ezizenez ere ezagunak ziren, ura zeramaten baldeengatik, erretxinaturiko sokez egindakoak. Ikusi dugunez, suhiltzaile-gorputza sortzearen ideia Augustoren aurrekoa bazen ere, enperadore honek talde berriari ere gauez hiria babestearen erantzukizuna eman zion. Horretarako, hiru magistratuk osatutako talde bati (triunviri nocturni) , gaueko guardia Erromako kaleetan egin behar zuten.

Hirukote horretako langileak esklaboak ziren, eta haien zereginen artean hirian edozein istilu edo suterik ez gertatzea zegoen. K.o. 6an[3][4], Augustok esklaboen salmentan %4ko zerga ezarri zuen indar berriari diru-laguntza emateko. Lehenengo vigiles unitateak edileen eta vicomagistri-ren agindupean zeuden. Hasieran, 6.000 vigiles ziren, eta guztiak esklaboak[5]. K.o 22an, praefectus vigilum (zaldizko ordenakoa) eta subpraefectus-ek talde horren gainean agintzen zuten, zazpi kohortetan banaturik zegoena, eta bakoitzaren aurrean tribuno bat zegoen. Gehienetan, tribunoen ibilbide politiko hasten zen vigiles-en unitate baten gainean aginduz[6]. Kohorte bakoitza zazpi zenturiatan banaturik zegoen, bakoitza 70 eta 80 gizonekoz osaturikoa, zenturioi batek zuzentzen zuena. Kohorte bakoitzak hiriko hamalau administrazioetatik bi patruilatzen zituen. Geroago, libertoek[7] ere aukera izan zutela taldean sartzeko, eta K.o. 205. urterako, kohorteen kopurua bikoiztu zen.

Vigilesek gaueko zaindari gisa jarduteaz gain, lapurretarik ez gertatzeko arduratzen ziren, noizean behin kaleetan ordena mantentzeko erabiliak ziren, eta ihes egindako esklaboak ere, ehizatu ohi zituzten. Haien prefektu ospetsuena, Naevius Sutorius Macro, Luzio Elio Sejano pretoriar guardiako prefektua ordezkatu zuen, aurrekoaren gizonek Tiberio enperadorearentzat hiriko kontrola berreskuratu zutelako, Sejanoren soldaduen esku egon ostean.

Vigilesak Ostia eta Portus bezalako itsas portuko hirietan kokatu ziren. Hiri haietara lau zenturiatako vexillatio (destakamendu) bat Erromatik lau hilabetez eramaten ziren, hiri bakoitzean bi.

Halere, talde honek ez zuen beti behar bezala funtzionatu, Erromako Sute Handiaren garaian, esaterako, vigilesek hiria arpilatzeari ekin zioten, legea betearazi eta suei aurre egin beharrean. Beharbada, arrazoi horrengatik hau vigilesak ez ziren gehiago unitate independente bat izan eta K.o. III. mendearen hasieratik, pretoriar prefektuen agintepean geratu ziren.

Antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, gorputzak zailtasunak izan zituen gizonak kontratatzeko. Hori dela eta, Lex Visellia indarrean jarri zen K.o. 24an zaindari berriak  erakartzeko ahaleginean. Izenpetutakoei herritartasun osoa eta diru-laguntzak agintzen zizkieten sei urteko zerbitzubaten ostean. K.o. II. menderako, herritarrek ere izena emateko baimena zuten.

Vigilesek kuartelak zituzten, eta kaleetan patruilatzen zuten, gauez batez ere, ohartu gabeko edozein suteren zain. Kide guztiek suteei aurre egiteko tresnak gorde behar zituzten: ponpak, kuboak, kakoak (erretako materiala botatzeko), pikotxak, matazak eta aizkorak, bestak beste. Ballistak ere, erretako etxeak eraitsi eta suebakiak sortzeko erabiltzen zituzten. Vigilesek laguntza medikoa (medici) zuten, kohorte bakoitzeko lau mediku atxikita, eta berezko kapilauak (victimarii). Sifonarius batek ponpa bat funtzionatzeaz arduratzen zen, acuarius batek ur hornidura gainbegiratzen zuen bitartean. Suhiltzaile arruntei milites (soldaduak) deitzen zitzaien.

Vigilesak zazpi kohortetan antolaturik zeuden, bakoitza 1.000 gizonekoena. Kohorteek zazpi zenturia zituzten. Zenturietan zenturioiek agintzen zuten, eta kohorteetan tribuno batek. Vigilesen komandantea Praefectus vigilum-a zen[7]. Vigilesen zenturioiak sarritan zenturioi izatera pasa zitezkeen Hiri Kohorteetan, eta ondoren, Pretoriar Guardian zenturioi bihurtzeko aukera zuten.

Vigilesen prefektua enperadoreak zazpi kohorteen agintea eskuratzeko izendatutako zaldizko bat zen. Ez zen bereziki bilatutako ofizio bat izan III. mendera arte. Jurista nabarmenak prefektu gisa aritzen hasi ziren, magistratu-gaitasuna lortzearren. Epaile gisa, Prefektuak bere epaitegian gauean harrapatutako lapur arruntak epaitzen zituen. Nahiz eta, azkenean, Prefektuari eguneko delitu txikien gaineko eskumena ere eman zitzaion. Justinianoren kodearen arabera, delitu larriagoak gertatuz gero, erabakia praefectus urbi-k hartzen zuen, «hauslea halako izaera gaiztoko pertsona bat bada... auzia hiriko prefetari bidaltzen zaio». Askotan, Praefectus vigilum, Pretoriar guardiako prefektua izan zitekeen[8].

Vigilesen eta armadaren antolamendua antzekoa zen, eta hogei urte baino gehiago zenbait zerbitzuk iraun bazitzaketen ere, maila gehienetako egonaldia laburragoak izan ohi ziren. Vigilesek pretoriar goardiaren eta hiriko kohorteen ospeak ez bazituzten inoiz lortu ere, gorputz horretan zerbitzea, normalean, postu ohoragarri eta onuragarriagoak lortzeko bide bat besterik ez zen izan. Pretore ezagun bat, Plazidiano, Klaudio II.ak (Gotiko) Galiara bidalitako espedizio tropa baten buru jarri zuten, K.o. 269. urtean, behe Rodano harana Galiako Inperioaren aurka segurtatzeko. Hauxe da Erromatik kanpo kargu hori betetzen zuen norbaitek agintaritza esanguratsuak eman zizkion adibide ezagun bakarra, bere indarrak hiriko vigiles zeuden ala ez argi ez badago ere.

Praefectus vigilum-ek goian identifikatutako estatio batean egoitza zuen ala ez, edo guztiz bereizitako praefectura ote zuen ez da ezagutzen. Kuarteletako batekin lotuta egonez gero, litekeena da Via Lata-ko I kohortearena izatea.

Betebeharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suaren kontrako borroka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kohorte bakoitza suteak itzaltzeko ekipamendu estandar batekin hornituta zegoen. Sipho edo suhiltzaile-tresna zaldiek tiratzen zuten eta ekintza bikoitzeko ponpa handi batek osatzen zuen, partzialki ur-biltegi batean murgilduta zegoena. Aquarii gisa izendatutako vigilesek ura non zegoen zehazki jakin behar zuten, eta balde-brigadak ere sortu sua itzaltzeko. Aurrekoez gain, saiatzen ziren sua itotzen urez bustitako adabakizko (centones) estaliz.

Sua itzaltzeko ere, badago ebidentziarik metodo kimikoak erabiltzeaz, esaterako acetum izeneko substantzia. Kasu askotan, suteen hedatzea eragozteko modurik onena erretako eraikina gako eta palankekin eraistea zen. Solairu anitzeko eraikinetako suteetan, kuxinak eta koltxoiak lurrean botatzen zituzten jendeak goiko solairuetatuk salto egin zezan.

Vigilesen betebehar nagusi bat suteen aurkako prebentzio neurriak betearaztea zen. Etxe guztietan suteen aurkako ekipamendu egokia behar zen. Justinianoren Digestiorum-ak agintzen zuen vigiles "guztiek bere goiko solairuan ur hornidura prest eduki behar zutela".

Vigilesek aholku-aginpidea baino ez zuten arren, haien gomendioak askotan jarraitzen zituzten arduragabekeriaren ondorioak saihesteko. Suari aurre egiteko axolagabekeriagatiko zigorrik ohikoena jipoitzea zen. Justinianoren Digestorumaren arabera, "beren suari behar besteko arreta jarri ez dionari, prefetak... jipoitzeko agindua emango du". Izan ere, egoiliarrek ezin zuten eraikinen barruan sua piztu, hotzetik babesteko edo janaria prestatzeko bazen ere. Halakorik gertatzen zenean, Severo eta Antonino enperadoreek baimena ematen zien Praefectus vigilum delakoari arau-hausleak hiltzeraino jipoitzeko edo zigortzeko[9].

Nahiz eta erromatar legea oso zurruna izan suteen gaian, argi eta garbi bereizten zituen eragindako eta ustekabeko suteen artean. Lehenengoen egileentzako zigorra, parte hartze mailaren arabera, heriotza-zigorretik[10] erbesteratzeraino izan zitekeen. Bigarren sute-motari dagokionez, ustekabekoak eta maizterraren zabarkeriak eragindakoak bereizten zituen. Azken kasuan, lehen ikusi dugunez, zigorra ere, gogorra zen[11][12].

K.o. 64ko Erromako Sute Handian, suak hiriaren heren bat baino gehiago suntsitu zuen. Zurrumurrua zen vigilesek, Neronek aginduta, nahita utzi zutela hiria erretzea, bere jauregi berria (domus aurea) eraiki nahi zuelako suak kaltetutako orubeetan. Nolanahi ere, Neronek  legeak ezarri zituen ezbehar handi horren ondoren sute gehiago saihesteko. Lege horiek uretara sarbide publiko gehiago errazten zuten, eta eraikinek horma komun bat partekatzea debekatu zuten.

Zaintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 27 inguruan, Augustok polizia-funtzioa gehitu zien vigilesei, Errepublikaren azken egunetan zehar ibili ziren hiri-istiluei aurre egiteko.[13] Suteak itzaltzeaz gain, vigilesek Erromako gaueko zaindariak ziren.[6][14] Haien eginkizun artean zegoen, lapurrak[15] eta ihes egindako esklaboak atzematea[16][17][18]. Bainuak zaintzeko zeregina vigilesen betebehar gisa gehitu zen Alexandro Severoren erregealdian bainuek gauean zabalik egoten zirenean. Batez ere delitu txikiez eta iskanbilez arduratzen ziren kaleak zaintzen zituzten bitartean. Sedizioa, istiluak eta indarkeriazko krimenak Cohortes urbanae-k eta, neurri txikiagoan, Pretoriar Guardiak kudeatu zituzten, nahiz eta vigilesek laguntza eman zezaketen egoera horietan. Vigilesak ez ziren unitate paramilitartzat hartzen.

Kuartelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VII. kohorteko ofizialen ganberako graffitia

Lehenengo zaintzaileek etxe eta eraikin pribatuetan hartu zuten ostatu, aginte-postu gisa erabiltzen zituztenak. K.o. II. mendearen erdialdera arte ez ziren kuartel ofizialak eraiki. K.o. III. mendearen hasieran, kuarteltxoak eraiki ziren (excubitoria), berrogei-berrogeita hamar gizonentzako edukierarekin, hedatzen ari zen hiriari eta inguruko aldiriei arreta emateko.

Zazpi kohorteetako lau stationes edo kuartelen kokapenak nahiko ondo identifikatu dira:

  • I. kohortea: Via Lataren ekialdeko aldean, Saeptaren parean.
  • III. kohorte: Viminalean.
  • IV. kohortea: Karakalaren bainuetatik gertu.
  • V. kohortea: S. Maria in Domnicako egungo gunetik gertu dagoen Zelio muinoan.
  • Ziurrenik, VII. kohortea Emiliako zubiaren ondoan behin-behineko identifikatutako statio batean egon zen.

Esan bezala, vigiles-ak Ostian eta Portus hirietan eta Erromako zenbait koarteletxotan kokatu ziren. Ez da ezagutzen zer nolako moldaketak egin ziren hiriaren kanpoaldeko auzoak zaintzeko. (Dioklezianoren gobernu-erreformen ondoren, Praefectus urbis-en jurisdikzioa ekialdeko kostalderaino eta 100 miliaraino (160 km) norabide guztietan hedatu zen. Horrek iradoki dezake bere menpekoak, Praefectus vigilum-ek, bere karguaren araberako zerbait neurritako erantzukizuna izango zuela.

Literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vigilesek maiz rol nabarmena izaten dute Lindsey Davisen eleberrietan, non Marcus Didius Falcoren armadako lagun zaharra, Lucius Petronius Longus, Regio XIII.ko vigiles-en kapitaina da.

Harry Turtledove-ren Death in Vesunna-n, erromatar Galian, Vesunnako (gaur egungo Périgueux, Frantzia) vigileek etorkizuneko bi hiltzaile ehizatzeko zeregina dute, zeinen biktima hiriko hiritar ospetsu bat baitzen eta pistola batekin erail baitzuten. Hasierako nahasmena izan arren, vigile-buruak bere lagun mediku greziarraren laguntzarekin kasua konpontzeko gai izan zen, eta hiltzaileak atxilotu zituen ordura arte ezezaguna zen arma izan arren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Purcel, Nicholas (2015), "Vigiles", Oxford University Press, url=http://dx.doi.org/10.1093/acrefore/9780199381135.013.6806
  2. Cartwright, Mark (2016): Vigiles, https://www.worldhistory.org/Vigiles/, History Encyclopedia
  3. Walsh, Joseph J. (2019), "The great fire of Rome: life and death in the ancient city", Arg. Johns Hopkins University Press,ISBN=978-1-4214-3370-7, serie=Witness to ancient history
  4. Firefighting (2023), url=http://dx.doi.org/10.1163/2352-0272_emho_com_019242, Encyclopedia of Early Modern History Online
  5. Nippel, Wilfried (1995) "Public order in ancient Rome", arg. Cambridge Univ. Press, 1. edizioa ISBN=978-0-521-38749-1,serie="Key themes in ancient history"
  6. a b Harvey, Brian K. (2015-06-03). Roman Lives, Corrected Edition. Hackett Publishing.ISBN 978-1-58510-975-3
  7. a b Southern, Pat (2006) "The Roman army: a social and institutional history", arg. ABC-CLIO, isbn=978-1-85109-730-2
  8. Rabb, Theodore K.; Rotberg, Robert I. (2014-07-14). Industrialization and Urbanization: Studies in Interdisciplinary History. Princeton University Press. ISBN 978-1-4008-5655-8.
  9. Ulpianus, Digesta Iustiniani 1.15.4; 48.8.10
  10. Marcianus, Digesta Iustiniani, 48.8.1. https://droitromain.univ-grenoble-alpes.fr/Corpus/d-48.htm#8
  11. Julius Paulus, 5.23.6 https://droitromain.univ-grenoble-alpes.fr/Anglica/Paul5_Scott.htm#3
  12. Ulpianus, Digesta Iustiniani. 47.9.12.1. https://droitromain.univ-grenoble-alpes.fr/Corpus/d-47.htm#9
  13. History of Law Enforcement 2023.09.02an kontsultatua
  14. Robinson, O. F. (2003-08-27). Ancient Rome: City Planning and Administration. Routledge. ISBN 978-1-134-84493-7.
  15. Davis, Lindsey (2011-01-18). Falco: The Official Companion. Random House. ISBN 978-1-4464-5523-4.
  16. Windle, Sir Bertram Coghill Alan (1887). Sir B.C.A.k eratutako erromatar aztarnei buruzko liburuxka arkeologikoen bilduma. Windle eta, batez ere, Britainia Handiarekin erlazionatuta.
  17. "Republican principles of policing", Public Order in Ancient Rome, Cambridge University Press, pp. 4–46, 1995-09-21, doi:10.1017/cbo9780511620324.003, ISBN 978-0-521-38749-1, 2023-08-02an kontsultaturik
  18. Conser, James A.; Paynich, Rebecca; Gingerich, Terry; Gingerich, Terry E. (2011). Law Enforcement in the United States. Jones & Bartlett Publishers. ISBN 978-0-7637-9938-0.

Lehen mailako iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tacitus, Publius Cornelius. The Annals. In: The Complete Works of Tacitus. (1942) Translated by Alfred John Church and William Jackson Brodribb.
  • Justinian I. (529) The Digest of Justinian. Book I, XV. Translated by Monro, Charles Henry. (1904) Cambridge University Press. pp. 50–51.

Bigarren mailako iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]