Pretoriar Guardia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Fitxategi:Praetorian GuardSoldiers basrelief med.jpg
Zesar Augustoren Pretoriar Guardia.

Pretoriar Guardia (latinez praetoriani) Erromako enperadoreek erabilitako bizkartzainen indar armatu berezia izan zen. Inperio garaian baino lehen, guardia hori gerra-jaunek erabilia zen, K. a. 275ean Eszipion leinuak esate baterako. Pretoriar goardak Antzinateko gudari trebeen eta ospetsuenetakoak ziren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pretoriar hitza erromatar armadako pretor (edo jeneral) hitzetik dator. Erromatar buruzagi askok tropen artetik soldadu batzuk hautatu ohi zituzten euren bizkartzain bihurtzeko. Garai batean, talde horren izena cohors praetoria izan zen. Pertsonaia garrantzitsuek zeukaten, Julio Zesarrek, Marko Antoniok edo Augustok besteak beste. Augusto, botere osoa eskuratzean, konturatu zen tropa indartsu bat batailetan ez ezik, politikan ere beharrezkoa zela. Probintzietako armaden artean, Augustok Pretoriar Guardia osatu zuen.

Estreinako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapeneko taldea eta urte batzuk gerokoa, zeinek enperatoreak hil izan zituen, oso ezberdinak izan ziren. Augustok uste zuen Erroman babesa behar zuela, baina Senatua mehatxatu gabe. Hortaz, 9 kohorte osatu zituen, hasieran 500 gizonekoak eta gero 1.000koak, eta hiru baino ez zeuden jardunean aldi berean. Batzuek Jauregia eta eraikin nagusiak zaintzen zituzten bitartean, besteak Erromatik at zeuden akanpaturik. Tropa horiengandik ez zen inolako arriskurik sortzen.

Augustoren heriotzak Pretoriar Guardiako barealdia apurtu zuen. Augusto izan zen guardia horren leialtasun osoa jaso zuen enperadore bakarra. Hortik aurrera haren indarra erabili zuten Erromako politikan eskua sartu ahal izateko. Seiano prefektoari esker, Erromaren barrura eraman zuten. Honela, azkarrago erabili ahal izaten zuten enperadoreek, baina, aldi berean, enperadoreak pretoriarren menpe geratzen ziren. 31an, Tiberiok Pretoriar Guardiaz baliatu behar izan zuen Seianoren jarraitzaileei kontra egiteko. Leial aritu ziren pretoriarrak, baina haien garrantzi politikoa agerian agertu zen.

Kanpoko borroketarako, Pretoriar Guardia besteak bezalakoa zen. Estreinako enperadorrek ez zuten askotan erabiltzen, ordea. Otoren alde egin zuten Lau enperadoretako urtean. Domiziano eta Traianorekin Dazian eta Mesopotamian jardun zuten. Marko Aureliok Danubioko mugan jarri zituen.

Politikan nahasiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seianoren hilotzaren ondotik, pretoriarren paper politikoa gero eta garrantzitsua bilakatu zen. Behar adina diruarekin, enperadoreak ere erailtzen zituzten. 41ean, Kaligula Guardiak eta senatariek osatutako konspirazioak hil zuen. Pretoriarrek Klaudio jarri zuen Inperioren buruan eta Senatuak ezin izan zuen erabakia deuseztatu. Enperadoreak jartzeko edo kentzeko boterea bazuten ere, Inperioko administrazio arruntean ez zeukaten inolako paperik.

Vespasianok ere, Viteliok botatako kohortei boterea zor bazien ere, haren kopurua murriztu zuen. 193an, Septimio Severok Erroma hartu zuenean, Pretoriar Guardia desegin zuen eta talde berri bat osatu zuen bere Panoniako legioetako gizonekin.

Pretoriar Guardiako gainbehera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

284an Dioklezianok pretoriarren estatusa baliogabetu zuen. Nicomedian bizi izanda, pretoriarrek ez zuten politikan parte hartzerik. Haren ordez indar berriak osatu zituen Joviarrak eta Herkuliarrak. Tetrarkian zehar ukigabea jarraitu zuten talde horiek.

Pretoriarren azken ekintza 306an gertatu zen. Maxentio aldarrikatu zuten enperadore. Galerio Guardia desegitea saiatu zen, baina gainerako pretoriarrek matxinoekin bat egitea baino ez zuen lortu. Konstantino I Handiak Italia eraso zuenean, Maxentioren armadaren gehiena pretoriarrek osatzen zuten. Konstantinok, garaitutakoan, betiko desegin zuen Pretoriar Guardia. Soldaduak Inperioko bazter guztietan sakabanatu ziren eta haien akanpalekuak suntsitu zituen.

Guardiaren gaineko azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren izena konspirazio, hilketa eta leialtasun ezarekin lotu bazaio ere, bi lehenengo mendeetan, orokorrean, indar lagungarria suertatu zen. Garai haietan batez ere enperadore ankerrak, ahulak edo ospe gabekoak kentzen zituen boteretik; eta enperadore indartsuak, zuzenak eta ospetsuak babesten zituen. Azken hauek sendotzean, egonkortasuna ematen zitzaion inperioari.

Marko Aurelioren ostean bukatu zen garai hori, eta pretoriarrek beraiek anker jokatzen hasi ziren. Severar leinuarekin eta batik bat III. mendeko krisialdian, Pretoriar Guardia ez ezik, gainerako legioak, Senatua eta enperadoreak gainbehera etorri ziren.

Enperadoreekiko harremana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EnperadoreUrteGuardiarekiko harremana
Zesar AugustoK. a. 27 - 14Pretoriar Guardia sortu zuen. Erabat leialak
Tiberio14 - 37Guardiari esker Seianok egundoko boterea eskuratu
Kaligula37 - 41Guardiak eraila
Klaudio41 - 54.Guardiak hautatua
Neron54 - 68Guardia desertatu
Galba68 - 69Guardiak eraila
Oton69Guardiak hautatua
Vitelio69Guardiak kendua
Vespasiano69 - 79.Guardien kopurua murriztu zuen
Tito79 - 81Pretoriarren prefektua izan zen
Domiziano81 - 96Guardiak hautatua. Guardiak eraila
Nerva96 - 98Guardiak makurtua
Traiano98 - 117
Hadriano117 - 138Frumentarii izenekoak sortu zituen
Antonino Pio138 - 161
Marko Aurelio161 - 180
Luzio Vero161 - 169
Komodo180 - 192Guardiak eraila
Pertinax193Guardiak eraila
Didio Juliano193Guardiari erosi zion kargua
Septimio Severo193 - 211Guardia deseginda, beste bat osatu zuen konfidantzako gizonekin
Karakala211 - 217Makrino prefektuak eraila
Makrino217 - 218
Heliogabalo218 - 222Guardiak eraila
Alexandro Severo222 - 235Guardiak hautatua
Maximino Trax235 - 238
Gordiano I238
Gordiano II238
Balbino238Guardiak eraila
Pupieno238Guardiak eraila
Gordiano III238 - 244Guardiak hautatua baina Filipo Arabiarra prefektuak eraila
Filipo Arabiarra244 - 249
Dezio249 - 251
Herenio Etrusko251
Hostiliano251
Treboniano Galo251-253
Emiliano253
Publio Lizinio Valeriano253-260
Galieno260-268
Klaudio II268-270
Kintilo270
Aureliano270-275Guardiak eraila
Marko Klaudio Tazito275-276
Floriano276
Probo276 - 282Matxinada baten ostean Guardiak eraila
Karo282-283
Karino283-285
Numeriano283-284
Diokleziano284 - 305Pretoriarren benetako boterea baliogabetu zuen
Maximiano286 - 305, 307 - 308
Galerio305-311
Konstantzio Kloro305-306
Flavio Valerio Severo306-307
Maxentio306-312Guardiaren buruan zegoen azken enperadorea
Konstantino I Handia306-337Guardia betiko desegin zuen
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pretoriar Guardia Aldatu lotura Wikidatan