Villa Oyon

Koordenatuak: 43°17′48″N 1°57′16″W / 43.29664°N 1.95449°W / 43.29664; -1.95449
Wikipedia, Entziklopedia askea
Villa Oyon
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°17′48″N 1°57′16″W / 43.29664°N 1.95449°W / 43.29664; -1.95449
Map
Arkitektura

Villa Oyon Martutene auzoko (Donostia) etxe bat da, XX. mendearen hasieran eraikia eta egile ezagunik ez duena. Donostia hiriaren hegoaldean dago, auzoa bitan banatzen duen Martuteneko pasealekuan, Urumea ibaiaren ertzean eta Loiola auzoaren eta Astigarraga herriaren artean. 2012ko abenduan Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu sailkapenarekin.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hormigoi armatuzko eraikina da, behe-solairua eta beste hiru solairu dituena, oinplano laukizuzena eta estalki laua, zeina gaur egun zeramika-teilaz osaturik dagoen. Egungo bolumenak eranskin itsusgarri batzuk ditu, batez ere behe-solairuan, Villa Oyon etxearen jatorrizko izaeraren aurka daudenak.

Kanpoaldeko itxura soila da, apaindurarik gabea, eta bere horretan bilatzen du adierazkortasuna, azalen eta formen arteko joko harmoniko batez. Bolumena eraketa geometriko soilez taxututa dago; leihoen lerrokatzea erregularra da, eta eraikuntza moldea oinarrizko materialez eginda dago; fatxadak zarpiatuak eta kareztatuak daude, behe-solairuan izan ezik, non adreiluz estalita baitago.

Soluzio arkitektonikoak irizpide funtzionalei erantzuten die: iparreko orientazioa saihesten duen bolumen bat planteatzen da, gainerako orientazioei irekita dagoena. Emaitza formaren eta funtzioaren arteko oreka modu bat da, barne-egituran antzematen dena, baita gelen orientazioan ere, altxaeretan, kasik zulorik ez duen ipar-fatxadan, eta orientazio onenak dituzten balkoi irtenak eratu ahal izateko hego-ekialdeko eta hego-mendebaldeko ertzetan egindako atzeraemanguneetan.

Konposizioa simetrikoa da hego-fatxadarekiko, eta ardatz bertikalen arabera taxuturiko zulo artikulatuak ditu. Eraikinaren horizontaltasuna azpimarratzen dute hirugarren solairuko fatxadaren diseinu irekiak, estalki lauaren hegalak, eta behe-solairuko eta hirugarren solairuko moldura leun jarraituek.

Denboraren joanak eraikinean zaharkitze zantzuak utzi baditu ere, ez du ematen garrantzi handikoak direnik. Atzealdeko fatxada da hondatuena eta eranskin itsusgarri gehien dituena. Alboko ipar-fatxadan zuloren bat edo beste aldatuta dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]