Edukira joan

Villa Rufolo

Koordenatuak: 40°38′39″N 14°36′39″E / 40.6442°N 14.6108°E / 40.6442; 14.6108
Wikipedia, Entziklopedia askea
Villa Rufolo
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Campania
ProbintziaSalernoko probintzia
Italiako udalerriRavello
Koordenatuak40°38′39″N 14°36′39″E / 40.6442°N 14.6108°E / 40.6442; 14.6108
Map
Arkitektura
Azalera400 m²
Ondarea
Objetu kopurua150 item (en) Itzuli
Bisitariak urtean93.943
Kontaktua
HelbideaPiazza Duomo 9, 84010 Ravello eta Piazza Duomo, 84010 Ravello
E-postamailto:info@villarufolo.it
Webgune ofiziala

Villa Rufolo Salernoko Ravello herriaren erdigune historikoko villa da. Multzo arkitektonikoa Duomo edo katedralaren aurrean dago, Piazza del Vescovadon. Hasierako diseinua XIII. mendean egin zen, eta XIX. mendean erreforma handiak egin ziren. arabo-normandiar estiloko adibidea da. Musika kontzertu garrantzitsuak urtero egiten dira bertan, bereziki Ravelloko Festibala, Italiako garrantzitsuenetariko bat.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz Rufolo familia aberatsaren jabegoa zen. Hortik dator izena. Rufolo familia merkataritzan aritu zen eta haren partaide bat, Landolfo Rufolo, Bocaccioren Dekameronan agertu zen. Ondoren, eraikina beste familien eskuetara igaro zen: Confalone, Muscettola eta d'Afflitto. XIX. mendearen erdialdean, Francis Nevile Reid eskoziarrak erosi zuen eta honek zaharberritze orokor bat egin zuen, egungo itxura emanez. Eskoziar lord honek, artean eta botanikan aditua, Villari Europako eta XIX. mendearen amaierako tradizioekin bat zetorren itxura eman zion. Laster kultura gune garrantzitsu bihurtu zen, arkitekturako maisulan izanik. 1880an Richard Wagner egon zen Villa Rufolon eta paisaia honetaz oinarritu zen Parsifal operaren bigarren atalean.[1] Reiden heriotzarekin, ondarea oinordekoen artean banatu zen. 1974an, Salernoko Probintziako Turismo Patronatuak erosi zuen, eta 2007ra arte kudeatu zuen. Gaur egun, Ravello Fundazioak kudeatzen du multzoa.[2]

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabo-normandiar estiloaren adibide miresgarria da. Hori oso garbi klaustroan ikus daiteke; izan ere, dekorazio arabiar-siziliarreko zutabeen ordena bikoitza du. Erdi Aroko elementuak nonahi ikus daitezke. Esaterako sarrerako dorrean non Karitatea eta Abegia irudikatzen dituzten lau estatua dauden, edo eraikin nagusiko kaperako kanoi-gangan. Kanpotik, 30 metro inguruko altuera duen Maggiore dorrea ikus daiteke, mendeetan zehar Rufolo familiaren botere ekonomiko eta sozialaren lekuko izan dena. Dorrea Ravelloko katedraleko kanpandorrearen parean dago. Lorategien eta Amalfiko kostaldearen eta Salernoko golkoaren ikuspegi zabalak eskaintzen ditu.[3]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]