Edukira joan

Viola da gamba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Viola da gamba
hari instrumentua eta necked box lute played with a bow (en) Itzuli
Identifikazioa
Hornbostel-Sachs sailkapena321.322-71

Viola da gamba[1] (italieraz /ˈvjɔːla da ˈɡamba/ ahoskatua) edo zango-biola[2] XVI-XVIII. mende bitarteko arku-instrumentua da, zango artean bermaturik jotzen dena. Zenbait tamainatakoak daude (sopranoa, altua, tenorra, baxua eta kontrabaxua), baina arruntena baxua da, XVIII. mendera arte erabili zena. 6-7 hari izaten ditu, giderrak koskak ditu, atzealdea zapala da, soinu-zuloak C-formakoak dira, eta zubia kurbatura txikikoa da (biolinaren familiaren aldean). Arkua esku-ahurra gorantz dagoela erabiltzen da.[3]

Zangoan bermatzen da, bularrean edo sorbaldan bermatzen den viola da braccio edo beso-biolatik bereizteko. Italiako musika errenazentista eta barrokoan erabili zuten batez ere termino hori.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Elhuyar Hiztegia
  2. ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]
  3. ↑ Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.