Viva Jesús
Viva Jesús hitzekin hasten da XVII. mendeko erdialdean idatzitako mendebaleko euskalkian idatzitako eskuizkribu bat, dotrina katoliko bat[oh 1]. Dotrina zahar honen egilea, oraingoz, ezezaguna da.
Mitxelenak 1954. urtean eman zuen argitara[1], Julio Urkixoren liburutegiaren funtsean aurkitu eta gero.
Mendebaleko dotrina zahar honen eskuizkribuak 16 orrialde ditu.
2010. urtean, berriro ere, Koldo Ulibarri Orueta filologoak aztertu eta argitaratu zuen.[2] Geroago, 2012. urtean, Eneko Zuloagak ere ikertu zuen dokumentu hau[3][4] euskalkiaren eremu geografikoa zehazteko asmoz. Testuan dauden arkaismoak, hautuak eta berrikuntzak aztertuz, eta ingurukoak eta, ezinbestean, inguruetako baina beranduagoko testuekin erkatuz, Eneko Zuloagak Sartaldeko euskara, Nerbioi ibarrekoa izan daitekeela defendatzen du. Aurretik Arabako Aiaraldea eta Bizkaiko Gordexola aldea ere aipatu ziren...
Mitxelenaren ustez dotrina zahar honek ez du berezko balio literariorik baina badu, ordea, hizkuntzalarientzat balio handia, mendebaleko euskararen lekukorik zaharrenetakoa baita.[5]
Testuaren hasierako pasarteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kopiatuko ditugu hona Koldo Ulibarri Orueta filologoaren ediziotik testu zaharraren lehen pasarteak. Koldo Ulibarrik azaltzen ditu, bere edizio kritikoan, transkripzioa egiteko erabili dituen irizpideak.[6]
Euskal testu zahar honek lehen hitzak gaztelaniaz ditu. Gaztelaniazko sarrera eta lehen galdera-erantzunak ekarri ditugu hona:
« | Y SEA PARA HONRA Y Gloria suya este compendio ò suma breve de la
eben exemploa ta vicice modu gustia çan, eta da, Doctrina Christianea. Da gu
da, dagozalaco encerraduric eta sinifiqueduric Cruze Santean misterio Santissime
diferencietan garealaco mauruetaric, turcuetaric ta beste genero ascotaco
gagozanean edo sarzaiten gareanean, ta tentaciñoe deunguereen batec afligietan |
» |
—Viva Jesús (Koldo Ulibarri Oruetaren ediziotik kopiatua)[7]. |
Oharra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Badago antzeko izenburua duen Pedro Antonio Añibarroren 1802ko lan bat: Vici Bedi Jesus, Escu liburua... Viva Jesús, Manual....
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Michelena, Luis. (1954). «"Un catecismo vizcaíno del siglo XVII".» BAP: 85-95..
- ↑ Ulibarri Orueta, Koldo. (2010-04-18). ««Viva Jesus» dotrina: edizioa eta azterketa» Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 44 (2): 41–154. ISSN 2444-2992. (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
- ↑ III Congreso de la Cátedra Koldo Mitxelena: Eneko Zuloaga (UPV/EHU) - 2492. (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
- ↑ Zuloaga, Eneko. Oharrak Nerbioi ibarreko euskara zaharraz eta Viva Jesús testuaren jatorriaz. (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
- ↑ Urkizu, Patri. (2000). Historia de la literatura vasca. Universidad nacional de educación a distancia ISBN 978-84-362-4136-5. (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
- ↑ Ulibarri Orueta, Koldo. (2010-04-18). ««Viva Jesus» dotrina: edizioa eta azterketa» Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 44 (2): 41–154. ISSN 2444-2992. (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
- ↑ Ulibarri Orueta, Koldo. (2010-04-18). ««Viva Jesus» dotrina: edizioa eta azterketa» Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 44 (2): 41–154. ISSN 2444-2992. (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).