Koldo Zuazo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau hizkuntzalariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zuhatzu».
Koldo Zuazo
Koldo Zuazo hizkuntzalaria 2011n.jpg
Bizitza
Izen osoa Koldo Karlos Zuazo Zelaieta
Jaiotza Eibar1956ko urriaren 20a (61 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Lanbidea
Lanbidea hizkuntzalaria eta idazlea

Koldo Karlos Zuazo Zelaieta[1] (Eibar, Gipuzkoa, 1956ko urriaren 20a) hizkuntzalaria da, EHUko irakaslea (Dialektologia eta Euskararen Soziolinguistika arloetan) eta euskaltzain urgazlea. Euskalkiak ikertzen nabarmendu da; lan horren emaitza da gaur egungo euskalkien sailkapena eta mapa (1998koa lehena, geroztik hainbat aldiz berritua), Louis Lucien Bonaparterenaz (1863) geroztik eginiko lehen berrikuspen handia. Euskara batuaren alde ere lan egin du eta, bereziki, euskalkien altxorra jasoko lukeen euskara batuaren ereduaren alde. Hartara, euskara batu estandarraren barruan "tokiko batuak" sortzearen aldekoa da.

Euskalkien sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskalkien sorlekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskalkien (eta, oro har, euskal hizkuntzako berrikuntzen) sei sorgune aipatu ditu, guztiak ere hiri girokoak (eta ez artzain gizartekoak): a) Iruñea, b) Gasteiz, c) Bizkaiko erdigunea (Durango-Zornotza-Gernika-Bermeo ardatza), d) Gipuzkoako Beterri eskualdea (Donostia-Hernani-Andoain-Tolosa ardatza), e) Lapurdiko itsasbazterra. Ekialdeko sorlekua ez omen dago argi zein izan ote zen, Zuazok ez du baztertzen Bearnoa edo Huesca izatea.

Euskalkien kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mitxelenak bezala, frogatutzat du euskalki guztiak erromatarren garaiaz geroztikoak direla, latinetiko maileguek euskalki guztietan bilakaera bera izan dutelako, besteak beste.

Iruñea bide da euskarako berrikuntzen lehenengo sorgunea. Mendebaleko euskalkia (Araba, Bizkaia, Deba ibarra) eta ekialdekoa (Zuberoa, Erronkari, Zaraitzu) izan ziren gainerakoetatik bereizten lehenak.[2][3]

Mendebaleko euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraultzailea izan da Zuazok mendebaleko euskararen jatorriari buruz plazaratutako teoria: haren esanetan, mendebaleko euskalkiaren sorlekua segur aski Araba izan zen eta, zehazkiago, Gasteiz. Horren frogatzat, Bizkaiko, Nafarroaren sartaldeko, Deba ibarreko eta Goierriko euskarek batera dituzten ezaugarriak aipatu ditu.[2][3]

Euskalkien mapa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskalkien mapa (Koldo Zuazo, 1998)

Euskalkiei buruzko bere ikerketak modu grafikoan mapa koloretsu batean islatu zituen 1998. urtean, «Euskalkiak, gaur» izenburuko artikuluaren bukaeran.[4] Andoni Elordui marrazkilaria arduratu zen Zuazok buruan zuen euskalkien mapa paperean jartzeaz eta geroztik lan hori «Koldo Zuazoren euskalkien mapa» izenaz ezaguna da. Gerora, 2014an, maparen bertsio eguneratua atera zuen Zuazok, aldaketa zenbaitekin.[5]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Webgunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koldo Zuazok sortutako Euskalkiak webgunean, gaur egungo euskararen gaineko argibideak ematen dira: euskara batua, tokiko estandarrak, euskalkiak, hizkerak... Argibide teorikoez gainera, ikus-entzunezkoak daude eskura. 2015ean abian jarria, Euskal Herriko Unibertsitatearen babesean.

Ikerlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fikzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neure buruaren alde (eleberria). Alberdania, 2011.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Deitura Zuazo idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Zuatzo onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. a b Koldo Zuazo (2010), El euskera y sus dialectos, ISBN 978-84-9868-202-1
  3. a b Koldo Zuazo (2014), Euskalkiak. ISBN 978-84-9027-238-1
  4. Koldo Zuazo (1998), «Euskalkiak, gaur», Fontes linguae vasconum: Studia et documenta, ISSN 0046-435X, 78. zenbakia, 1998, 191-234 orrialdeak.
  5. Zuazoren mapa Berria egunkarian, Garikoitz Goikoetxea (2016-10-23)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Koldo Zuazo Aldatu lotura Wikidatan