Viva Suecia
Viva Suecia | |
---|---|
Taldearen partaideak. | |
Datuak | |
Jatorria | Murtzia |
Musika mota | Indie-rock Rock alternatibo Pop Shoegaze |
Urteak | 2013-gaur egun arte |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Universak Music |
Taldekideak | |
Rafa Val Jess Fabric Alberto Cantúa Fernando Campillo | |
Informazio gehigarria | |
https://www.vivasuecia.com | |
Viva Suecia Indie talde espainiarra da. Jatorriz Murtzian sortu ziren, 2013an.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izenaren oinarria Fernando Campillo bateria-jotzailearengandik dator, eta bere Suediako post-rock taldeekiko maitasuna. Azaldu dutenez, «Izenak herrialde nordikoaren kutsua izatearen ideia gustatu zitzaien lau kideei, harik eta egun batean, festan, norbaitek zera esan zuen arte: "Gora Suedia!".[1]
2014an, taldea osatu eta zazpi hilabetera, Viva Suecia EPa argitaratu zuten, bost kanturekin eta Paco Románen (Neuman) ekoizpenarekin. Subterfuge Records diskoetxeak sinatuta, La Fuerza Mayor (Ezinbesteko kasua) lehen albuma atera zen, binilozko eta CDzko diskoan argitaratua, 2016ko otsailean. 2017ko martxoan bigarren diskoa kaleratu zuten, Otros Principios Fundamentales (Bestelako oinarrizko printzipioak). Jaialdi entzutetsu askotan jo izan dute, hala nola Cruïlla Barcelona Jaialdian, Mad Coolen, Benicasimeko Nazioarteko Jaialdian eta Sonorama-Riberan.[2]
2019ko urriaren 4an, El Milagro (Mirakulua) diskoa atera zuten, eta arrakasta handia lortu zuen, salmenten zerrendan bigarren postura iritsiz. Lan hau aurkezteko, 'Showcases' batzuk egin zituzten herrialde osoan zehar, baita diskoak bezala bataiatutako bira bat ere, Espainia osoko areto eta jaialdietan kontzertuak emanez.
2022ko martxoaren 24an atera zen No Hemos Aprendido Nada (Ez dugu ezer ikasi) bere laugarren diskoaren lehen aurrerapena. Lan horretan, Leiva abeslariarekin kolaborazioa jaso dute, "Cuando el mundo apriete" (Mundua estutzen duenean) abestian, alegia.[3]
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldean lau musikari aritzen dira:[4]
- Rafa Val: abeslari, gitarra.
- Jess Fabric: baxu.
- Alberto Cantúa: gitarra.
- Fernando Campillo: bateria
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Album | Diskografikoa | Ekoizlea |
2016 | La Fuerza Mayor | Subterfuge | Paco Román (Neuman) |
2017 | Otros principios fundamentales | Subterfuge | Carlos Hernández |
2019 | El Milagro | Subterfuge | Carlos Hernández |
EP
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Album | Diskografikoa | Ekoizlea |
2014 | Viva Suecia | Clifford Records | Neuman |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://todoindie.com/entrevista-viva-suecia/
- ↑ https://www.abc.es/cultura/musica/abci-weeknd-abre-vigesimo-tercera-edicion-festival-internacional-benicassim-201707131617_noticia.html
- ↑ https://www.youtube.com/watch?v=WDbj5RRJ1G8
- ↑ https://www.huffingtonpost.es/2017/07/12/rafa-val-de-viva-suecia-me-gustaria-que-ivan-ferreiro-cantase_a_23025339/
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Webgune ofiziala.
- (Gaztelaniaz):Viva Suecia Facebooken.
- (Gaztelaniaz):Viva Suecia Twitterren.
- (Gaztelaniaz):Viva Suecia Youtuben.
- (Gaztelaniaz):"No hemos aprendido nada" abestiaren bideo-klipa.