Vladimir (aldizkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vladimir
Mota literatur fanzinea
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia 1997
Azken alea 2000
Hizkuntza euskara
Argitaratze lekua Zarautz
Argitaletxea Vladimir brigada
Banaketa
Ekoizpen osoa 14
Banatze-eremua  Euskal Herria
Salneurria 25 pezeta[1]
Historia
Erredaktoreak Gari Berasaluze, Jon Benito, Ekaitz Beatza, Gurru, Txili

Vladimir 1997etik 2000ra Zarautzen argitaratu zen euskarazko literatur fanzine bat da.

« Literatura gorriaren eztanda da hau, kamarada. Aspertuta gaude loreak mendian eta behiak larrean daudela dioten liburuekin, kalean sua, odola eta gasolina usaina besterik topatzen ez dugun bitartean. Horregatik sortu dugu Vladimir, batera hiltzen ikasi behar izan dugulako, bizitzen hasteko. Hemen gerra ez delako amaitu. Poeta guztiak ez daudelako kartzelan eta hilerrian. Oraindik ez gaituzte derrotatu eta izanen dute aurrerantzean ere gure berri. Hilero, Vladimir Brigadak sinatua. Literatura munduko itsasoetan dabilen untzi boiatu bat izan daitekeen bitartean, iraultzaren berri onak herrietan barrena zabaltzeko. Lenin, Maiakovski eta gure odolaren gorria bezala, Vladimir. »

Vladimir 1[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]