Vladimir

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Vladimir
Errusiako udalerria
Владимир-коллаж1.jpg
Vladimir bandera

Vladimir armarria

Administrazioa
Estatua  Errusia
Subjektua Vladimir
Barrutia Erdialdekoa
Geografia
Koordenatuak 56° 08′ 00″ N, 40° 25′ 00″ E / 56.133333333333°N,40.416666666667°E / 56.133333333333; 40.416666666667Koordenatuak: 56° 08′ 00″ N, 40° 25′ 00″ E / 56.133333333333°N,40.416666666667°E / 56.133333333333; 40.416666666667
Vladimir hemen kokatua: Errusia
Vladimir
Vladimir
Garaiera 150 metro
Demografia
Biztanleria 345.373 biztanle
Eremua 308 kilometro koadro
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 4922
Ordu-eremua MSK (UTC+04:00)
Webgune ofiziala


Vladimir (errusieraz: Владимир, vlɐˈdʲimʲɪr ahoskatua) mendebaldeko Errusiako hiria da, Vladimir oblastaren hiriburua. Kliazma ibaiaren ertzean dago, Moskutik 200 km ekialdera. 2010ean 345.373 biztanle zituen[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria XII. mendean sortu zuten. 1157tik 1339ra bitartean Vladimir-Suzdal printzerriko hiriburua izan zen. 1328. urtean Ivan I.a Danilovitxek Moskuko eta Vladimirreko dukearen titulua jaso zuen, eta Vladimirreko printzerria Errusia Handia sortzeko gune nagusi bihurtu zen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burdinbide eta errepide-gune garrantzitsua da. Industria (ehungintza, eraikuntzarako makineria, kimika-industria, nekazaritzarako makineria, janari-industria, doitasun-tresneria) da ekonomia-jarduera nagusia.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentu aipagarriak dira Erdi Aroko Ama Birjinaren Jasokunde katedrala (1158), 1197ko San Demetrio katedrala (XVIII. mendean berritua) eta hiritik hurbil, Nerl ibaiaren ertzean, dagoen Bidegurutzeko eliza (1165). UNESCOk katedralak Gizateriaren Ondare sailkatu zituen Vladimir eta Suzdaleko Monumentu Zuriak izendapenaren barnean[2].

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vladimirrek klima kontinental hezea du, Dfb Köppen klima sailkapenaren arabera. Negu hotz eta luzeak, eta uda labur baina beroak ditu.

Datu klimatikoak (Vladimir)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -7.6 -5.2 0.7 10.1 18.5 22.0 23.6 21.8 15.4 7.7 -0.1 -4.9 8.5
Batez besteko tenperatura (ºC) -11.8 -8.7 -3.0 5.7 13.5 16.8 18.6 16.9 11.3 4.7 -2.4 -7.5 4.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -13.9 -12.1 -6.7 1.3 7.6 11.5 13.6 12.0 7.1 1.6 -4.6 -10.4 0.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 37 32 32 38 51 65 84 59 57 58 53 47 613
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10 8 8 8 8 10 10 9 10 10 11 11 113
Iturria: World Meteorological Organisation (NBE) [3]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vladimirrek honako hiri senidetuak ditu:[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vladimir Aldatu lotura Wikidatan