Volvariella media
Volvariella media | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Pluteaceae |
Generoa | Volvariella |
Espeziea | Volvariella media Singer, 1951 |
Basionimoa | Agaricus medius |
Volvariella media Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.
Sinonimoa: Agaricus medius.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, latza, ganbil-laua, ertz leuna, zuria, erdigunea arrexka, glabroa, likatsu samarra, zetadun distiratsua lehorrean.
Orriak: Sabeldunak, borobildu-libreak, zabal, zuriak, gero haragi kolorekoak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 4 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta 0,6 cm bitarteko lodierakoa, barrubetea, zilindrikoa, zuria, luparekin ikusita pixka bat ilaunduna. Zaku formako bolba irregularra, 4-5 lobuluduna, kanpotik grisa eta tomentuduna.
Haragia: Zuria, obobatua, zapore gozokoa.[1]
Etimologia: Volvariella terminoa, Volvaria generoaren txikigarria da. Oinean bolba duelako. Media epitetoa bere dimentsioak ez direlako oso handiak.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezezaguna.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste Volvariella txiki bat pusilla da, normalean ez da hain liraina.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian eta udan. Koniferoen eta hostozabalen basoetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Errusia, Tajikistan.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 31 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Volvariella media: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.