Volvariella pusilla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Volvariella pusilla
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPluteaceae
GeneroaVolvariella
Espeziea Volvariella pusilla
Singer, 1951

Volvariella pusilla Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.

Sinonimoa: Volvariella Parvula.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, hasieran kanpai itxurakoa, gero zabaldu egiten da. Azala zetadun-haritsua gaztetan, zertxobait itsaskorra, zuria, erdian izan ezik, krema kolorekoa baita, ertza haritsuagoa da eta batzuetan pitzatua egoten da.

Orriak: Libreak, gaztetan zuriak eta arrosa-haragi kolorekoak esporak heltzen direnean.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zuria eta mehea.[2]

Etimologia: Volvariella terminoa, Volvaria generoaren txikigarria da. Oinean bolba duelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du balio gastronomikorik.

Oharra: Zenbait autoreren iritziz Volvariella parvula eta Volvariella pusilla bi espezie desberdin dira.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, goroldioaren eta belarren artean, lorategietan zelaietan bidezidorretan, mugetan etab.[3]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoa, batez ere Europa eta Ipar Amerika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 297 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 179 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]