Volvo
Volvo | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen ofiziala | Aktiebolaget Volvo |
Mota | commercial vehicle manufacturer (en) ![]() |
Jarduera sektorea | automobilgintza |
Herrialdea | Suedia |
Jarduera | |
Eskumendekoak | Volvo Buses (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Enplegatuak | 94.914 (2016) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Lehendakaria | Carl-Henric Svanberg (en) ![]() |
Zuzendari exekutiboa | Martin Lundstedt (en) ![]() |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | aktiebolag |
Zeren jabe | Nova Bus (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Balore-burtsa | Nasdaq Stockholm AB (en) ![]() |
Historia | |
Sorrera | 1927 |
Sortzailea | SKF (en) ![]() |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Volvo, jatorri suediarreko industria-taldea. Herrialde hartako auto-fabrikatzaile nagusia da, munduko kamioi-fabrikatzaile handienetako bat, eta hegazkin-motorren fabrikatzailea.
Konpainiaren historia 1927an hasi zen, Suediako SKF errodamendu-enpresako bi langilek auto bat sortu zutenean, enpresaren laguntzarekin. Volvo jarri zioten izena (latinez, iraka nabil esan nahi du). Aurrerago, Suediako auto-eskaria txikia zenez, erabaki zuten autoak fabrikatzeko instalazioak kamioiak muntatzeko erabiltzea.
1928an Volvok bere lehen fabrika zabaldu zuen Finlandian. 1937an itxura berriko auto bat aurkeztu zuen, PV52, eta, geroago, PV44, auto amerikarren tankerakoa. 1950eko hamarraldiaren bukaeran, beste auto bat sortu zuten, Amazon deitua. Hamarraldi haren bukaeran, hiru lotunez finkaturiko segurtasun-gerrikoa erabiltzen hasi zen auto guztietan; hala, autoetako segurtasun-neurriei buruzko lanak egiten hasi zen. Harrezkero, segurtasun handiko autoak direlako ospea irabazi zuen. Azken urteetan sortutako auto-modelo batzuk Volvo C30, Volvo S60, Volvo V60 dira.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Volvo konpainiaren webgune ofiziala
- (Ingelesez) Volvo autobusen webgune ofiziala
- (Ingelesez) Volvo kamioien webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) Espainiako Volvo komunitatearen foroa