Göteborg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Göteborg
 Suedia
Gothenburg new montage 2012.png
Göteborgeko bandera

Göteborgeko armarria

Administrazioa
Herrialdea  Suedia
Konderria Västra Götaland
Postakodea 400 10–418 79
Geografia
Koordenatuak 57° 42′ 25″ N, 11° 58′ 00″ E / 57.706944444444°N,11.966666666667°E / 57.706944444444; 11.966666666667Koordenatuak: 57° 42′ 25″ N, 11° 58′ 00″ E / 57.706944444444°N,11.966666666667°E / 57.706944444444; 11.966666666667
Göteborg hemen kokatua: Suedia
Göteborg
Göteborg
Göteborg (Suedia)
Azalera 203,67 km²
Demografia
Biztanleria 548.190 biztanle (2015)
Metropolia 945.713
Dentsitatea 2.691,56 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia (+46) 31
Webgunea http://www.goteborg.se/

Göteborg[1] (suedieraz: Göteborg, jœtəˈbɔrj ahoskatua) Suediako bigarren hiri handiena da, Stockholm hiriburuaren atzetik, eta iparraldeko herrialdeetako hirien artean bosgarrena. Västra Götaland probintziako hiriburua da. 2015eko erroldaren arabera 549.839 biztanle ditu baina metropoli eremuak 982.360 biztanle.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Göteborg izenak gauta leinuaren hiria suedieraz: Götar da, Gothiako (Suedia hegoaldeko) biztanleak ziren hauek. 2009an udalak logotipoa diseinatzerakoan ö zeinuari buelta eman zion Go:teborg ezarriz.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Natura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suediaren mendebaldeko kostaldean kokaturik dago, Kopenhage (Danimarka) eta Oslo (Norvegia) hiriburen arteko erdibidean. Göta ibaia itsasoratzen da bertan, Kattegat itsasoan hain zuzen ere. Hiriaren aurrealdean uhartedi bat dago baina gehienak uharte arrokatsu biluziak baino ez dira.

Metropoli eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Göteborgeko metropoli eremua hainbat herrik osatzen dute: Ale, Härryda, Kungälv, Lerum, Mölndal, Partille, Stenungsund, Tjörn, Öckero eta Kungsbacka herriek. Guztiak, Västra Götaland probintziakoak, azkenekoa izan ezik, Kungsbacka herria Halland probintziakoa baita.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Göteborg)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 10 10 19 28 30 34 33 34 29 21 13 10 34
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1 1 5 9 16 19 20 20 16 11 6 3 10.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -26 -26 -19 -10 -4 1 6 2 -3 -7 -16 -22 -26
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -4 -5 -2 1 6 10 12 12 8 6 1 -3 3.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 62 41 50 42 51 61 68 77 81 84 84 75 776
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 15 12 10 12 10 12 14 14 16 15 16 17 163
Eguzki orduak 40 71 126 182 241 266 243 220 143 94 58 38 1722
Iturria: climatedata[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lödöse[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu hau aurrehistoriatik populatua izan da, Harri Aroko asentamentuak aurkitu baitira. Gaur egungo Götenborgen aurrekaria Lödöse izan zen, Göta ibaian 40 kilometro gora dagoena. Erdi Aroan kaia eta merkatal herria izan zen.

Norvegiarrek eta daniarrek ibaiaren ahoa erraz eskuratzen zutela ikusita 1473an Nya Lödöse (Lödöse berria) sortu zuten gaur egun Göteborgeko Gamlestan suburbioa dagoen tokian. Honek ere arazo ugari izan zituen eta Älvsborg gotorlekuaren babespean jarri behar izan zuten.

Göteborgen sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII mendean Suedia inperio indartsua bihurtu zen eta kokapen estrategikoa zuela ikusita Gustavo II.a Adolfo erregeak 1621 urtean Götenborg hiria sortu zuen. Horretarako diseinatzaile eta ingeniari herbeheretar, alemaniar eta eskoziarrak ekarri zituen. Hauek padura eremuak dreinatu eta hiria planifikatu zuten. Hiria beraz herbeheretarrek beren estilora eraiki zen, aurrez Amsterdam, Batavia (Jakarta) edo Amsterdam Berria (New York) egin zuten bezala. Herbeheretarrek berehala lortu zuten botere politikoa eta 1652 arte suediarrek ez zuten alkatetza eskuratzerik izan. Eskoziarrek ere indarra bazuten, negoziogizon aberats bihurtu baitziren. Mende horretan bertan harresi sendoak eraiki ziren.

Aro modernoa: Hazkuntza garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1658ko Roskildeko Itunaren ondoren Suediak Halland probintzia daniarra eta Bohus konderri norvegiarra eskuratu zituen eta Göteborgek lasaitasun handia lortu zuen eta hazten hasi zen.

XVIII mendearen hasieran arrantza zen hiriaren ekonomiaren oinarria baina Suediako Ekialdeko Indiako Konpainia sortzerakoan loraldi ekonomiko handia izan zuen Txinara egindako espedizioetan ekarritako produktuekin.

XIX mendean hiria industrializatu egin zen eta populazioak nbabarmen egin zuen gora. 1800an 13.000 biztanle baziren 1900an 130.000.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kai garrantzitsua izanik Göteborgek izaera kultural handia dauka. Horren adierazle dira hirian dauden museoak eta antolatzen diren jaialdiak. Izan ere suediarrentzako turismogune garrantzitsua ere bada eta.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoen artean aipagarriak dira Arte Ederren Museoa, Hiriko Museoa, Röhsska Museoa eta Munduko Kulturaren Museoa. Ibaiertzean Barken Viking itsasontzia dago ikusgai.

Aisialdiari begira baditu Hiriko Antzokia eta Opera Antzoki modernoa. Scandinavium erabileranitzeko pabiloia 1971 urtean eraiki zuten eta bertan musika kontzertuak, nazioarteko kirol lehiaketak, ikuskizun artistikoak eta erakusketak egiten dira.

Nazioarteko jaialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat jaialdi kultural ospatzen dira hirian. Göteborgeko Zinemaldia Eskandinavia osoan egiten den garrantzitsuena da. Göteborgeko Liburu Azoka Europako bigarren handiena da Frankfurtekoaren ondoren. Musika jaialdiak ere izaten dira, esate baterako Pier Pressure eta Way Out West.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko kirol talde nagusia IFK Göteborg. Suediako futbol talde onenetakoa da, Malmö FF-rekin lehia gogorrean dabilena. Suediako 18 liga eta 7 kopa irabazi ditu, eta 1980. hamarkadan nazioartean ere bikain ibili zen, bi UEFA Kopa irabaziz eta Europako Kopako finalerdietara iritsiz 1986an eta 1993an.

Suediako futbol talde zaharrena ere Göteborgekoa da, Örgryte IS, 1887an sortu zena. 1896 eta 1928 artean 13 Liga irabazi zituen garai hartan Suediako talde arrakastatsuena izan zelarik. 1985ean lortu zuen hamalaugarrena eta 2000 urtean eskuratu zuen Kopa bakarra. Gaur egun ordea hirugarren mailan ari da jokatzen. Azken urteetan BK Häcken ere ondo ibili da, 2012an Liga irabaztear egon zen eta 2016an Kopa irabazi zuen.

1995eko atletismoko munduko txapelketa bertan jokatu zen. Maratoiko proban, Martin Fiz gasteiztar kirolaria izan zen txapeldun.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Göteborg Aldatu lotura Wikidatan