Vorondil

Wikipedia, Entziklopedia askea

Vorondil, Tolkienen legendariumean, Gondorreko seneskala izan zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1988 eta 2029 bitartean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1919an jaio zen, Pelendurren seme zelarik. Emyn Arneneko Hurinen ondorengoa zen, aurreragoko seneskal bat, eta Mardil Voronwëren aita, Anarionen dinastia desagertu ondoren lehen seneskal erregeordea izan zelarik.

Vorondil ehiztari handi bat izan zen, Rhûneko itsasoako lur urrunetan ere animaliak ehizatzea lortuz. Gondorreko adarra, Boromirrek berarekin Rivendelera eraman zuena eta Uruk Hairen aurkako guduan laguntza eskatzeko erabili zuena, Vorondilek berak egin zuen, Hurinen etxearen ondare bat bihurtuz.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2029an hil zen, bere oinordekoa, bere seme Mardil izan zelarik.


Aurrekoa
Pelendur
Gondorreko Seneskala
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1988-2029
Ondorengoa
Mardil

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]