Edukira joan

Rivendel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rivendelen barne ikuspegi bat.

Rivendel, Tolkienen legendariumean agertzen den fikziozko toki bat da. Hobbita eta Eraztunen Jauna lanetan agertzen da. Elfoak bizi diren hiri-babesleku bat da, Elrond Peredhil edo Elfo erdiak zuzendua.

Eguzkiaren Bigarren Aroko 1697. urtean, Sauron eta Elfoen Gerraren ondoren, Elrondek Eregionetik ihes egin zuen, geratzen ziren Gwaith-i-Mirdainekin. Eriadorreko elfo errementarien ia erresuma guztia suntsitua zen bitartean, bizirautea lortu zuten Elfo Garaiek, Rivendeleko babeslekua eraiki zuten (elfoeraz Imladris, haran estua), Eriadorreko ekialdereneko zatian zegoen haran malkartsu eta isolatu batean, Mendi Lainotsuen oinean, Mitheithel eta Bruinen ibaien arteko lur angeluan.

Hemen ezkutatzen zen Elronden Etxe Handia. Itsasoaren ekialdeko azken etxe abegikortzat hartua, jakinduria eta ezagutza handien etxea zen, eta Elfo eta borondate oneko gizakientzako babesleku bat. Hemen, Dunedainak, euren haurtzaroan eta zahartzaroan hartuak ziren, herri nomada bihurtu zirenean. Bilbo Zorrozabalek hemen hartu zuen babesa bere azken urteetan, eta Aragorn bertan hasi zen bere gaztaroan. Eraztunaren Gerran, Eraztunaren Elkartea Elronden etxean hartua izan zen, eta bertan hartu ziren Sauronekin amaituko zuten erabakiak.

Harana eta etxea, sorginkeria elfikoz babestuak zeuden (Elrondek gordetzen zuen Vilya eraztunaren boterearen ekintza baino ez zena), ibaiak altxarazi eta inbaditzaileak kanporatzea eragiten zutenak, euren botererik garrantzitsuena, sendapena eta kontserbazioa zen arren. Horregatik, bat, neke fisiko eta izpiritualetaz sendatzeko santutegi bat zen. Esaten zenez, bere gainean, izarrak dizdiratsuagoak ziren. Rivendelek, Eguzkiaren Bigarren eta Hirugarren Aroko gerra guztiei eutsi zien. Eraztunaren Gerraren ondoren, Elrondek Rivendel utzi zuen, Amanerantz joateko, baina bere seme Elrohir eta Elladan, bertan geratu ziren beste elfo askorekin batera (Zeleborn ere hara erretiratu zen, Galadriel joan ondoren, Eguzkiaren Laugarren Aroan, azken itsasontzi elfikoa abiatu zelarik Portu Grisetatik.