Edukira joan

Vytautas Andziulis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vytautas Andziulis

Bizitza
JaiotzaŠėta (en) Itzuli1930eko azaroaren 4a
Heriotza2018ko martxoaren 16a (87 urte)
Hobiratze lekuaRomainiai cemetery (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakargitaratzailea
Vytautas Andziulisen etxea (Saliai), gaur egun museoa dena

Vytautas Andziulis (Šėta, 1930eko azaroaren 4a2018ko martxoaren 16a) lituaniar tipografo, argitaratzaile eta disidentea izan zen.

Vytautas Andziulis Šėta herrian jaio zen 1930eko azaroaren 4an. Kruonisko eskolan hasi zituen ikasketak. 1936an Amaliaira joan zen familiarekin eta Petrašiūnain ikasi zuen, eta nazien okupazioan Kaunasko jesuiten eskolan. 1957an graduatu zen Kupiškisko helduen eskolan[1][2].

1948tik 1969ra Spindulys inprimategian, Kupiškisko barrutiko inprimategian, Troškūnaiko barrutiko inprimategian eta Raidė inprimategian lan egin zuen, eta 1974tik 1983ra Kaunas Teknologia Institutuko inprimaketa laborategian[3].

1954az geroztik, inprenta industriarako piezak bildu zituen. Geroago legez kanpoko argitaletxea sortu zuen Saliai herrian, bere etxearen azpian. 1981etik 1990era, erlijioaren, historiaren eta bestelako gaien inguruko 39 liburu argitaratu zituen Juozas Bacevičiusekin batera[4]. Liburu horietako lehenengoa Kazimieras Paltarokas apezpikuaren Tikybos pirmamokslis izan zen. Geroago Juozas Urbšysen oroitzapenak, Adolfas Damušisen ikerketak, eta Juozas Gražulisen, Robertas Grigasen eta Kęstutis Genysen poemak argitaratu zituen. KGBk ahalegin guztiak egin arren, argitaletxea aurkitu gabe geratu zen Lituaniak independentzia berreskuratu arte[1].

1997az geroztik, Vytautasen Gerra Handiaren Museoko komisario nagusia izan zen[5].

Birutė Vidauskaitė-Andziulienėrekin ezkondu zen. Sei seme-alaba izan zituen: Virginija, Raivedis, Raminta, Margiris, Vykintas eta Vaidotas[6].

2018ko martxoaren 16an hil zen, eta Romainiain lurperatu zuten[2].

  • 1998: Gediminas Lituaniako Duke Handiaren Ordenako Komandantearen Gurutzea
  • 2000: Lituaniako Independentziaren Domina

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Lituanieraz) «Mirė pogrindinės spaustuvės įkūrėjas» XXI amžius 12 (2279) 2018-03-23 (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
  2. a b (Lituanieraz) «Atsisveikiname su Vytautu Andziuliu!» Domeikavos seniūnija 2018-03-16 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-03-19) (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
  3. (Lituanieraz) «Vytautas Andziulis» Limis (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
  4. (Lituanieraz) «Mirė pogrindžio spaustuvininkas V. Andziulis» Draugas CIX (34): 8. 2018-03-20 (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
  5. (Lituanieraz) Akstinas, Domas. (2001). «Vytautas Andziulis» Visuotinė lietuvių enciklopedija. 1 Vilnius: Mokslo ir enciklopedijų leidybos institutas, 505 or..
  6. (Lituanieraz) «Vytautas Andziulis» Vyriausioji rinkimų komisija (Vilnius) (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]