Wachauf v. Alemaniako Errepublika Federala auzia (5/88), 1989ko uztailaren 13koa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Wachauf v. Alemaniako Errepublika Federala auzia (5/88), 1989ko uztailaren 13koa, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren sententzia historiko bat da. Gatazka, Hubert Wachauf nekazariaren eta Alemaniako Errepublika Federalaren artean izan zen (Bundesamt-engatik ordezkatua), nekazariak esne produkzioaren merkaturatzea uztearen ondorioz indemnizazio bat eskatu zuelako eta Bundesamt-ak ukatu ziolako.

Egitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Verwaltungsgericht Frankfurt am Main-en eraikina, Frankfurt hirió administrazio auzitegia. Auzia lehen aldiz jaso zuen auzitegia.

Hubert Wachauf jaunak, Bundesamt für Ernährung und Forstwirtschaft-en (hemendik aurrera "Bundesamt") nekazaritza lursail bat esplotatzen zuen, esne produkziorako. Esne produkzioari uko egiterakoan alokairuaren kontratuaren aburuz eta "esne produkzioa uztearengatiko indemnizazio bat jasotzearen" Alemania-ko legearen arabera indemnizazio bat eskatu zuen. Lege honetan erreparatuz, lursaila alokatua baldin bada kasu honetan bezala, legeak alokatzailearen baimena eskatuko luke indemnizazio hau jaso ahal izateko.

Bundesamt-ek Wachauf jaunari eskatutako indemizazioa ukatu zion. Wachauf jaunak errekurtso bat ezarri zuen Bundesamt-en erabakiaren aurka Verwaltungsgericht Frankfurt am Main-en aurrean (Frankfurteko auzitegi administratiboa). Organo honek zalantzak zituen Wachauf-ek zuen lursailaren izaeraren gainean, ez zeukatelako argi ea Wachauf-ek esplotazio baten edukitza zuen ala ez.

Egoera honen aurrean Verwaltungsgericht-ek prozedura suspenditu zuen eta Europako Justizia Auzitegiari arazo batzuk planteatu zizkion:

  1. Alde batetik, 857/84 erreglamenduaren 12. artikuluaren d) hizkiaren arabera (esne eta esnekien sektorearen erreglamendu europarra) ea behiak eta instalazio teknikoak (adibidez, jezteko makinak) jasotzen ez dituen produkzio unitate multzo batek esplotazio bat osatzen al duen.
  2. Bestetik, errentan hartutako ondasuna landa-errentamenduko kontratua amaitzean itzultzea konparatzeko moduko kasua al den ondorio juridikoen ikuspegitik, Batzordearen 1984ko maiatzaren 16ko 1371/84 Erregelamenduaren 5. artikuluko 3. paragrafoaren ildotik, errentan hartutako ondasuna esne-behirik gabeko nekazaritzako bat bada, esnea ekoizteko beharrezkoak diren instalazioak ez baditu (adibidez, jezteko makinak) eta landa-errentamenduko kontratuak ez bazuen ezartzen errentariaren kontura esnea ekoizteko inolako betebeharrik».

Erabakia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Verwaltungsgericht Frankfurt am Main erakundeak planteatutako gaiei buruz, 1987ko abenduaren 17ko ebazpenaren bidez, honako hau deklaratzea erabaki zuen:

  1. Esplotazioaren kontzeptua, 1984ko martxoaren 31ko Kontseiluaren 857/84 erreglamenduaren 12. artikuluaren d) atala definitzen duen bezala, errentamendu-kontratu baten xede diren nekazaritza-ekoizpeneko unitate batzuk biltzen ditu, nahiz eta multzo horrek, errentan eman zen moduan, ez zituen ez esne-behiak, ez esnea ekoizteko beharrezko instalazio teknikoak barne hartzen. Errentamendu-kontratuak ez zuen ezartzen esnea errentariaren kontura ekoizteko inolako betebeharrik.
  2. Batzordearen 1984ko maiatzaren 16ko 1371/84 erreglamenduko 5. artikuluaren hirugarren atala ulertu behar da, errentamendu-kontratua amaitzean nekazaritzako ekoizpen-unitate batzuk itzultzeari aplikatzen zaiola, nahiz eta multzo horrek, errentan eman zen bezala, ez zituen esne-behiak eta esnea ekoizteko beharrezko instalazio teknikoak barne hartzen, eta errentamendu-kontratuak ez zuen ezartzen errentariaren kontura esnea ekoizteko inolako betebeharrik.

Ekarpen nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Wachaufen auziari buruzko epai horren bidez, Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideak (EBOE) zabaltzen hasi ziren. Data horretatik aurrera, Europar Batasuneko eskubideak zuzenbide estatalean ere errespetatuak izan beharko ziren Batasuneko kideen aldetik. Honen aurretik Europar Batasuneko oinarrizko eskubideak onarpen jurisprudentziala soilik zuten, hau da, gaitasun juridiko loteslea baino ez zuten erkidegoko erakunde eta organoen jardunaren aurrean. Geroago, Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiak berak identifikatu zuen Oinarrizko Eskubide horien jarduera-eremu bat, estatuek errespetatu beharko luketena. Honen aldaketa izan zen Luxenburgoko Auzitegiaren jurisprudentzia mugarria.
  2. Horretaz gain, Wachauf epaitik eratorritako jurisprudentziak ezartzen duenaren arabera, estatu kideak behartuta egongo lirateke eskubide hauek errespetatzera, ez soilik Batasuneko Zuzenbidea aplikatzen edo «betearazten» dutenean, baizik eta hau indargabetu edo salbuetsi nahi dutenean ere bai.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]