Europar Kontseilua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ez nahasi Europar Batasuneko Kontseiluarekin edota Europako Kontseiluarekin.
Europar Kontseilua
Council of the EU and European Council.svg
Datuak
MotaEuropar Batasuneko Erakundeak
HerrialdeaEuropar Batasuna
Erabilitako hizkuntzaingeles, aleman eta frantses
Agintea
LehendakariaCharles Michel
Egoitza nagusi (2017–)
Osatuta
JabeaEuropar Batasuna
Historia
Sorrera1974ko abenduaren 9a
webgune ofiziala
Facebook: eucouncil Twitter: EUCouncil Instagram: eucouncil LinkedIn: eucouncil Youtube: UCLPG_xkgSWeWnOhBsi-jxCA Edit the value on Wikidata
Previous logo of European Council.svg

Europar Kontseilua Europar Batasuneko zazpi erakunde gorenetako bat da, Europar Batasuneko Estatu kideetako 28 estatuburu edo gobernuburuek osatua. Horiez gain, Kontseiluak presidente propioa du, eta Europar Batzordeko presidenteak ere parte hartzen du Kontseiluan.

Kontseiluko batzar arruntak hiru hilabetean behin egiten dira, eta europar goi bilerak dute izena. Lisboako Itunaz geroztik, Europar Kontseilua zuzenbide osoko erakundea da, eta bere helburuek bat egin behar dute Europaren nahiz Estatuen interesekin.

Xedea eta eskumenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ofizialki, alor askotan Europa sustatzea du helburu. Hala, EBeko politika definitzen du. Kontseilu bereko presidentea, Kontseiluko kideek hautatzen dute, hala nola, Europar Batzordeko presidentea.

Lisboako Itunaren aurretik, Kontseiluaren presidentea herrialdez herrialde aldatzen zen 6 hilabetean behin. Lisboako Ituna indarrean sartu ondoren, ordea, presidentea 2 urte eta erdiko eperako hautatzen da eta behin bakarrik berritu daiteke kargu hori.

Kontseiluaren influentzia Europar Batzordean nabaria da, nahiz eta ez duen legeztatzeko botere zuzenik.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabaki hartzea kontu handiz burutu behar da, izan ere, herrialde bakoitza subiranoa da. Hurrengo aukera daude:

  • Adostasuna: aho betez erabakitzearen antzekoa, izan ere, abstentzioak ez dira kontuan hartzen.
  • Gehiengo kualifikatua: Kontseiluko kideen gehiengoaz gain, ordezkatzen duten biztanleen gehiengoa ere eman behar da.
  • Gehiengo sinplea (funtsean gehiengo absolutua da): Barne araudia eta prozedurak erabakitzeko.

Presidentea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Presidenteak batzarrak zuzentzen ditu eta deialdiak egin. Kontseiluko Idazkariak laguntzen du. Kideekin batzartu ohi da banan banan, “aitortegia”[erreferentzia behar] deritzon prozesuan, non estatu-buru bakoitzak gai zehatz bati buruzko galdeketari erantzuten dion eta informazio berezia “aitortzen”.

Presidentearen izaera primus inter pares delakoa da (maila berekoen artean, lehena). Botere exekutiboa EB ordezkaritza da soil-soilik. Halaber, Europako Parlamentu eta Kontseilu beraren aurrean erantzule da.

Egoitza eta bilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilerak normalean Bruselan izaten dira eta egun bat edo bi irauten dute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]