Wesley A. Clark

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wesley A. Clark

Bizitza
JaiotzaNew Haven (Connecticut)1927ko apirilaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBrooklyn2016ko otsailaren 22a (88 urte)
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Massachusetts Institute of Technology
Jarduerak
Jarduerakingeniaria eta informatikaria
Enplegatzailea(k)Washingtongo Unibertsitatea Saint Louisen
Jasotako sariak
KidetzaIngeniaritzako Akademia Nazionala

Wesley Allison Clark (1927ko apirilaren 10a - 2016ko otsailaren 22a) lehenengo ordenagailu modernoa diseinatu zuen fisikari estatubatuarra zen.[1] Konputagailu diseinatzailea zen eta Charles Molnarrekin batera LINC konputagailua, lehen minikonputadorea izan zena, sortu zuen.

Clark New Haven jaio zen, Connecticuten. Kinderhooken eta Kaliforniako iparraldean hazi zen. Bere gurasoak, Wesley Sr. eta Eleanor Kittell ziren. Hauek Kaliforniara bizitzera joan ziren, eta horrezkero Kaliforniako Unibertsitatean (Berkeley) Fisika ikasi zuen 1947ra arte.[1] Clark Hanford Siteko fisikari moduan hasi zuen bere bidaia. 1981ean, Clark Eckert-Mauchly saria irabazi zuen arkitektura informatikoan egindako lana zela eta. 1984an Washington Unibertsitateko ohorezko titulua eman zioten.[2] 1999an Ingeniaritzako Akademi Nazionalerako hautatuta izan zen. Clark IEEE Computer Society Computer Pioneer saria irabazi zuen "Lehenengo ordenagailu pertsonala"-gatik.[3]

Lincoln Laborategian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clark 1952an MIT Lincoln Laborategira joan zen. Han Project Whirlwind taldean sartu zen. Memory Test Computer (MTC) garapenean parte hartu zuen. MTCrekin egindako saioen ondorioz, "Orduak irauten zutenak minutuak baino"[4], ordenagailuak norberak erabiltzeko tresnak izan behar zirela erabaki zuen. Honek TX-0, TX-2 eta LINC-aren diseinuak aurrera eramateko ideia izan zuen.

Clark-en diseinuak TX-2rak "gizon-makinen hartzeko hainbat interfaze integratuak zituen, pertsona egokia noiz agertuko zain zeudenak ordenagailua online" egoteko. MIT-eko ikasle batek, Ivan Sutherland, doktorego tesi bat aukeratzen zegoela, TX-2-ko katodo izpi-hodia eta kontsolaren argi boligrafoari erreparatu zien eta ordenagailuak marrazteko aukera eman behar zuela pentsatu zuen. Horrela Sketchpad jaio zen, eta berarekin ordenagailu grafiko interaktiboak.

Washington Unibertsitatean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LINC konputagailu pertsonala

1964an, Clark Washington Unibertsitatera joan zen. Han Charles Molnar-ekin makromoduluetan lan egin zuten, konputazio asinkronoaren oinarriak ezartzen. Makromoduluen helburua oinarrizko eraikuntza-bloke batzuk baliatu ordenagailu erabiltzaileak ordenagailuak eraiki eta zabaldu ahal izateko ingeniaritza elektronikoari buruzko ezagutzarik gabe.[5]

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

88 urte zituen 2016ko otsailaren 22an gaixotasun arterioeskleriotiko larri baten ondorioz hil zenean Brooklyngo bere etxean.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) Markoff, John. (2016-02-27). «Wesley A. Clark, Who Designed First Personal Computer, Dies at 88» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
  2. «Redirect» web.archive.org 2015-09-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
  3. «Computer Pioneer» web.archive.org 2013-09-06 (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
  4. November, Joseph (2012). "The LINC Revolution: The Forgotten Biomedical Origins of Personal Computing". Biomedical Computing: Digitizing Life in the United States. Baltimore: Johns Hopkins University Press. ISBN 978-1421404684.
  5. Ornstein, Severo (2002). Computing in the Middle Ages: A View from the Trenches 1955–1983. Lexington, KY: 1st Books. ISBN 978-1-4033-1517-5.

 Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]