Ingeniari Elektriko eta Elektroniken Institutua (ingelesez: The Institute of Electrical and Electronics Engineers edo IEEE), estandarizazioan diharduen mundu mailako erakunde tekniko-profesional bat da.
Irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakunderik handiena da, teknologia berrien profesionalez osatua, hala nola, ingeniari elektrikoak, informatikariak, telekomunikazio ingeniariak...
Bere kideen bidez, 360.000 boluntario baino gehiago 175 herrialdeetan, IEEEa autoritate nagusia eta izen handiena duena da elektrizitatetik eratorriko arloetan: telekomunikazioak, elektronika, informatika, teknologia aeroespaziala...
IEEE beraren arabera, bere lana sormena, garapena eta integrazioa garatzea eta teknologia desberdinetako aurrerapenak elkartrukatzea da gizadiaren probetxurako. Hauek dira bere estandarretako batzuk:
Bere argitaratze, konferentzia eta adostasunean oinarritutako estandarren bidez, IEEEak mundu osoan argitaratutako literatura teknikoaren %30 sortzen du, 350 konferentzia antolatzen ditu urtean zehar eta 900 estandar aktibo baino gehiago ditu (eta beste 700 garatzen).