Wikibase
Wikibase | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2012 |
Behar ditu | MediaWiki, PHP, relational database management system (en) eta JavaScript |
Ezaugarriak | |
Euskarria | Plataforma-anitz |
Programazio-lengoaia | PHP eta JavaScript |
Sistema eragilea | Plataforma-anitz |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU General Public License, version 2.0 or later (en) |
Deskribapena | |
Oinarritua | MediaWiki |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Wikimedia Deutschland |
wikiba.se | |
Iturri-kodea | https://gerrit.wikimedia.org/g/mediawiki/extensions/Wikibase, https://phabricator.wikimedia.org/diffusion/EWBA/ eta https://github.com/wikimedia/mediawiki-extensions-Wikibase |
Wikibase MediaWikiren luzapen multzo bat da, eta datu erdiegituratu bertsionatuekin lan egiten du JSONen oinarritutako biltegi zentral batean, MediaWiki wikitext-en datu ez-egituratuen ordez. Osagai nagusiak Wikibaseko errepositorioa (datuak gordetzeko eta kudeatzeko luzapena) eta Wikibaseko bezeroa (wikibaseko biltegi bateko datu egituratuak berreskuratu eta integratzeko aukera ematen duena) dira. Wikibase Wikidatak garatu zuen eta Wikidatak erabltzen du.[1]
Wikibaseko esteken datu-ereduan oinarria "entitateak" dira ("elementu" indibidualak, etiketak edo identifikatzaileak (zenbait hizkuntzatan egon daitezke)) eta entitate horietako bakoitzari "propietateak" egozten dizkioten adierazpen semantikoak definitzen dira. Propietate horiek beste elementu batzuk izan daitezke datu-basean, edo testu-informazioa.[2]
Wikibasek Java lengoaian oinarritutako erabiltzaile-interfazea du, eta formatu askotako datu-esportazioak edo datu-azpimultzoak eskaintzen ditu. Hauek dira erabiltzen dituzten proiektuak: Wikidata, Europeana barruko Eagle Proiektua, Lingua Libre eta OpenStreetMap wikia.[3][4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Vrandecic, D.. (2013). «The Rise of Wikidata» IEEE Intelligent Systems 28 (4): 90–95. doi: . ISSN 1541-1672..
- ↑ Bergamin, Giovanni; Bacchi, Cristian. (2018-09-15). «New ways of creating and sharing bibliographic information: an experiment of using the Wikibase Data Model for UNIMARC data» JLIS.it 9 (3): 35–74. doi: . ISSN 2038-1026..
- ↑ Wikibase projects, from wikiba.se
- ↑ Data items. OpenStreetMap Wiki.