Edukira joan

Wikipedia:Txokoa/2013ko abendua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Donemiliagako glosak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikipedia kudeatzen duzuenoi: Lehendik ere ohartua nintzen Euskal Filologian "Donemiliagako glosak" izena ematen diegun haiek "Emilianotar glosak" sarrerapean daudela wikipedian. Armiarman ere proposatzen dudan izen horren pean jasota daude, adibidez. Ondo legoke izena zuzentzea, baina nik ez dakit hori egiten, ez eta egiterik dudan ere. Laguntzerik bai? —Aurreko iruzkin sinatugabea Amanu (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2013-11-12).

Orain arte ikusi gabe nengoen mezu hau. Zorionez, Xirkan lankideak egin zuen aldaketa, bost egun geroago. --Xabier Armendaritz 2013-12-10, 09:21 (UTC)

Call for comments on draft trademark policy

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

~ 00:00, 18 azaroa 2013 (UTC)

Asteko argazkia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asteko argazkien atalak inongo araurik gabe funtzionatzen du. Nabarmentzerakoan, bozketa zerrenda ordena ez da errespetatzen. Ez dago argi zein izan behar diren nabarmendu eta, beraz, azalean asteko argazkia moduan ateratzeko irizpideak. Proposatutako azken hiru argazkiak Donostiakoak dira eta beraz, badirudi hurrengo bi asteetan Donostiako argazkiak izango direla azalean. Modu serioago batez jokatzea eskatzen dut. Astez aste lurralde historikoetako argazki bana atera gehi Ipar Euskal Herriko beste bat? Zer iruditzen zaizue? - --Joxemai; (erantzunak) 09:29, 21 azaroa 2013 (UTC)

Agian atal horrek ere publizitate gehiago beharko luke. Nik aspaldi ez dudala bozkatzen ere. -TheklanEztabaidaE-maila 10:14, 21 azaroa 2013 (UTC)
Ez dut uste publizitate kontua denik: aspaldi honetan euskal wikipediako parte hartzea ez da oso handia, eta ez da harritzekoa hor ere jende askorik ez aritzea.
Joxemairen proposamenari dagokionez, ez nituzke argazkiak herrialdeka sailkatuko. Bestela, zer egingo genuke Estatu Batuetako edo Filipinetako pilotaleku bat nabarmentzeko onartuz gero? Edota Hego Euskal Herriko hauteskundeen emaitzen mapa? Ez dira galdera teorikoak: noizbait nabarmentzeko proposatu ziren irudiez ari naiz, eta mapa nabarmentzea onartu ere egin zen. Dena dela, bat nator Joxemairekin hainbat astez segidan toki beraren argazkia izatea gehiegi dela. (Erdi txantxetako ohar gisa: askotan salatu da euskal argitalpenetan nabari den giputz-zentrismoa, eta horri ez genioke hemen donostiazentrismoa gaineratu beharko...)
Beharbada, arau hau jar genezake: «Udalerri bateko irudi bat nabarmentzea onartzen bada, hurrengo hiru asteetan ezingo da udalerri horretako beste irudirik nabarmendu. Orobat, ahal den neurrian, herrialde bereko bi irudi segidan ez nabarmentzen saiatuko gara.» --Xabier Armendaritz 2013-11-21, 10:26 (UTC)
Lehen ez dut aipatu (ez esplizituki behintzat, nahiz eta inplizituki adierazita zihoan), baina Joxemairen ohar orokorrarekin ere bat nator: kaotiko samarra da atal horren funtzionamendua (bide batez: «Asteko argazkia» ez, baizik «Asteko irudia» izan beharko litzateke, mapak eta marrazkiak ere sar daitezkeenez eta sartu izan direnez). Arau batzuk jartzea ondo letorke.
Neronek ere ez dut aspaldian parte hartu, hainbat arrazoirengatik. Ez dut uste nire arrazoiek garrantzi berezirik dutenik, baina, hobeto antolatzeko balio baldin badute ere, hemen doaz. Arrazoi nagusia, irudiei buruzko nire gustu estetikoak ez ditudala batere landuak, eta iritzi bat eman eta lasterrera askotan konturatzen nintzela beste wikilari batek emandako arrazoien alboan nire botoa zentzugabea zela. Bestalde, proposatutako irudiak gero eta gutxiago izan ziren bolada luze batean. Neroni saiatu nintzen proposamenak ekartzen, baina lan nekezegia egin zitzaidan... Azkenean, atalaren inertzia ni baino gehiago izan zen eta erabat utzi nion parte hartzeari.
Ez da nire atalik gogokoenetakoa, baina tarteka-marteka nire iritzia ematen behintzat saiatuko naiz: irudiak proposatzeko lan nekez hori egiten duzuenok ahalegintxo hori bederen merezi duzue! --Xabier Armendaritz 2013-11-21, 10:58 (UTC)

VisualEditor office hours

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hello. I apologize again for posting this in English. Please help translate this message so that others in your community can read it. :)

The WMF Engineering Department is hosting two more office hours on IRC (Internet Relay Chat) to discuss VisualEditor. The first will be held on Monday, 2 December, at 1900 UTC. The second will be held on Tuesday, 3 December, at 0100 UTC. Please join Product Manager James Forrester to discuss VisualEditor and upcoming plans. Logs will be posted at meta:IRC office hours#Office hour logs afterwards. (If office hours are heavily attended, it can be difficult to get to all questions, but if you want to ask a question and cannot attend or do not speak English, please let me know your question at my talk page soon, and I will send your question to James F.)

Thanks! Whatamidoing (WMF) (eztabaida) 00:52, 26 azaroa 2013 (UTC)

Euroaren txanponei buruzko artikuluak osatu edo ezabatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenaldian euroaren txanponen irudiak Commonsetik ezabatzen ari direnez, lehendik ere oso eduki murritza zuten «-ko euro txanponak» izeneko artikuluak («Euroa» kategorian bilduak) ia hutsik geratzen ari zaizkigu. Gai horri bi irtenbide ikusten dizkiot: edo artikulu horiek osatzea, edo ezabatzea. Lehena litzateke onena euskal wikipediarako, jakina, baina ingeles wikipediatik, frantses wikipediatik edo espainol wikipediatik eduki horiek itzultzea ez da oso lan atsegina... Boluntariorik bai? --Xabier Armendaritz 2013-12-04, 07:36 (UTC)

Ni orain narrastiak kategorizatzen ari naiz jo ta ke... ezin lagundu horrekin! -TheklanEztabaidaE-maila 08:56, 4 abendua 2013 (UTC)
Pena da artikuluak ezabatzea, baina are pena handiagoa da orain dauden bezala ikustea (ikus, adibidez, «San Marinoko euro txanponak»). Datorren astean inor osatzen hasi ez bada, ezabatu egingo ditut. Geroago inor lan horri ekitera animatzen bada, hutsetik abiatzea ez da lan handiagoa izango orain dauden puntutik hastea baino. --Xabier Armendaritz 2013-12-05, 10:44 (UTC)

Beste wikipediarena ikusita, tarteko konponbidea zera litzeteke; Txantilioi bat edo batzuk sortu euroaren informazio orokorrekin eta erantsi artikulu guztiei edukin minimo eta duina izateko. Hau da, esate baterako, Esperantoko wikipedian egin dutena. Ni nire aldetik Theklan bezala oso liatua nabil. Nire kasuan Munduko zaldi arrazen artikuloak sortzen (600 inguru geratzen zaizkit zaldi arraza guztiak euskal wikipedian izateko). Aktibitatez aldatzerakoan, egia esanda nahiago dut historiako zein mitologiako artikuloetan aritzea. animo!--Gorritxiki 10:59, 5 abendua 2013 (UTC)

El Mundo, betiko lepotik burua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako egunkari horrek artikulu bat eskaini dio ingeles wikipediako «Basque conflict» artikuluari, eta irakurri beharrik gabe ere imajinatuko duzue zer-nolako iruzkinak dakartzan, hala artikuluan bertan nola irakurleen oharretan... --Xabier Armendaritz 2013-12-04, 11:28 (UTC)

Bitxiena da euskaraz ez dugula ganorazko artikulurik beti aipatzen gabiltzan gatazkaz. -TheklanEztabaidaE-maila 11:29, 4 abendua 2013 (UTC)
Sortu beharreko artikuluen zerrendan aspalditxo sartu nuen «Euskal Herriko gatazka», ingeles wikipediako beste artikulu hori eredutzat aipatuta, baina inor ez da animatu, ez. Egia esanda, zama ideologiko handiko gaia da, eta El Mundok artikulu hori argitaratu eta gero, are handiagoa: ingeles wikipediakoari buruz zer esan duten ikusita, pentsa zer ez ote luketen esango artikulu hori bera euskaraz izango bagenu!...
Ene, pentsatzen jarrita, sekulako propaganda egingo ligukete dohainik. Lehenbailehen behar dugu artikulua, ea El Mundoko barne orrietako artikulu batera ez baizik eta azaleraino ere iristen garen!! ;) --Xabier Armendaritz 2013-12-04, 11:38 (UTC)
Ni prest, baina agian honek "kanpaina" bat ere behar du, jende gehiagok parte har dezan. Agian izan daiteke 165.000. artikulua. Momentuz lantzen dugu nonbaiten eta gero jartzen dugu hori tokatzen denean, egile aniztasuna irudikatzeko. -TheklanEztabaidaE-maila 11:39, 4 abendua 2013 (UTC)
Ideia ona iruditzen zait. --Xabier Armendaritz 2013-12-04, 11:44 (UTC)
Hemen dago zirriborro bat -TheklanEztabaidaE-maila 11:47, 2013ko abenduaren 4a (UTC)
Eta hemen ZuZeuko kanpaina. -TheklanEztabaidaE-maila 11:49, 4 abendua 2013 (UTC)

Aurrekariak (Background) atala idazteko prest nago. Bidenabar, euskal gaztazkaren artikulua euskaratzen hastean euskarazko artikuluak ez dituzten bi termino topatu ditut: Self-governance (Autogobernu) eta Wars of national liberation (Nazio askapenerako gerrak) artiluluak. Horiek euskaratzea ere pena merezi duela iruditzen zait, Euskal Herriko egunerokotasunean maiz ukitu eta politika nahiz historian oso ohikoak diren gaiak baitira. -Euskaldunaa (eztabaida) 12:53, 2013ko abenduaren 4a (UTC)

"Aurrekariak" atala euskaratu dut... goraintziak El Mundo egunkariko euskaltzaleei. -Euskaldunaa (eztabaida) 21:56, 2013ko abenduaren 4a (UTC)

Asteko irudia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azal Nagusiko asteko irudia atalean argazkien oineko hizkiak gainontzeko multzoko hizkiekin parekatu ezkero handiegiak direla jabetu naiz, nire iritziz ez da estetikoegia gelditzen, baldar antzean baizik. Zer iruditzen zaizue aurreko hizki motara aldatzea (gainontzeko ataletan dagoena)? -Euskaldunaa (eztabaida) 07:30, 10 abendua 2013 (UTC)

Ondo. Neuk jarri nuen letra handiagoz, beheko mezuari ere —bozketan parte hartzera animatzen duen testuari, alegia— letra handiagoa jarri nionean. Kontua da beheko testuari ez zaiola letra txikiagoa jarri behar (bestela ikusezin bihurtzen baita), baina goikoari tamaina bera jartzearekin bat nator. --Xabier Armendaritz 2013-12-10, 09:23 (UTC)

Bilaketak Wikidatan ere egiteko aukera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur proposatu digute euskal wikipedian egiten diren bilaketak Wikidatara ere zabaltzea. Horrela, hemen bilaketa bat egiten duenak, beste wikipedietan gai horretaz artikulurik badagoen jakin ahalko du. Bidali diguten mezuak esaten du aukera hori dagoeneko jarrita dagoela italiera eta poloniera wikipedietan, eta horrela beharbada jendea animatuko dela gure wikipedian artikuluren bat falta bada erdal wikipedietatik itzultzera.

Inork itzulpena egiteko lana hartuko duenik duda egiten dut, baina hala eta guztiz ere baliagarria dela iruditzen zait. Ikus italiera wikipedian egindako bilaketen adibide batzuk (wikipedia horretakoak diren emaitzen ondoren, «Wikidatako emaitzak» [italieraz, «Risultati da Wikidata»] atala azaltzen da): [1] [2] [3]

Inor kontra agertzen ez bada, egunaren bukaeran gurera ere ekarriko dut baliabide hori. --Xabier Armendaritz 2013-12-12, 10:28 (UTC)

Egina. --Xabier Armendaritz 2013-12-12, 18:14 (UTC)

Kaixo! Igeldo independientea dela eta, Gipuzkoako udalerri guztien mapak gaurkotu ditut eta svg formatuan gainera. Egingo ditut aldaketak txantiloian agertzeko. Esaten dut beste norbaitek lan bera egin nahiko balu, egin ez dezan! -TheklanEztabaidaE-maila 11:38, 18 abendua 2013 (UTC)

Office hours 2014-01-15 + 2014-01-22

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Please translate this into Basque for me. Thank you! :-)

The Wikimedia Foudation's engineering department has planned office hours in January to discuss VisualEditor. The first one will be held on 15 January 2014 at 2300 UTC; the second will be held a week later, on 22 January at 2300 UTC. Please join as Product Manager James Forrester discusses VisualEditor and upcoming plans. Logs will be posted on Meta after each office hour completes.

If you want to ask a question and cannot attend or do not speak English, please let me know your question by leaving a message on my user talk page or sending me an e-mail message, and I'll give the question to James Forrester. Whatamidoing (WMF) (eztabaida) 22:50, 27 abendua 2013 (UTC)