Wikipedia:Bozketak/Aldaketa berrietarako proposamena

Wikipedia, Entziklopedia askea
  • Gaia: Euskal Wikipedian artikulu berriak sortu eta daudenak osatzera animatu asmoz, Aldaketa berriak azaltzen diren orrialdean aldaketa txiki bat egitea proposatzen dut; orain dagoen paragrafo txiki hori kendu, eta hemen sortu dudan taula hau txertatu horren ordez. Baliteke taula horretan zerbait gehitu behar izatea, eta aldaketak egitea, baina nire ideia zera da: bertan osatzeko beharrezko antzematen ditugun zirriborroak eta sortu beharko liratekeen artikuluak zerrendatzea, honenbestez guztion artean antzematen ditugun hutsuneak osatu asmoz. Esate baterako, duela egun batzuk sortu nuen aurresku artikulua, zirriborro gisa, baina artikulu hau garrantzitsua iruditzen zait gure Wikipedian; ba zerrenda horretan gehitu liteke beste batek osatzeko. Eta horrela, nabigazioa hobetzeaz gain, Wikipedia hobetuko genuke. Ideia katalanen Wikipediatik hartu dut (hauek osatuago dute taula, baina guk ez dut uste hainbeste behar dugunik). Proposamena ikusteko hona jo. Ondoren, katalanek duten bezalaxe guztiok editatu ahal izateko moduan utziko nuke taularen txantiloia, guztiok eskaera egin ahal izateko. Zerrendan gehiegi daudenean, ilara baten jar daitezke hurrengo hitzak, eta osatzen doazen heinean bertara gehitu.
Ados: Aldaketa berrien orrialdean taula hau txertatzea.
Aurka: Aldaketak berriak orrialdea lehen bezala uztea.
  • Lankidea: TXiKi
  • Iraupena: Uztailaren 5etik uztailaren 10a arte (5 egun).
  1. --Pello, bota 16:54, 5 Uztaila 2006 (UTC)
  2. Ni ere. Kabri, (erantzunak hemen) 19:12, 5 Uztaila 2006 (UTC)
  3. Orain dagoenari gehituko nioke. --Unaiaia (¿iritzirik?) 19:18, 5 Uztaila 2006 (UTC)
  4. --josugoni (hemen idatzi) 20:28, 5 Uztaila 2006 (UTC)
  5. Ideia ona -Theklan 13:42, 6 Uztaila 2006 (UTC)
  6. Ados nago. Zer da orri hau? bezalako lotura bat gehituko nioke, Wikipedia:Aldaketa berriak orrira eramango lukeena eta bertan azalpenak jarri.—Barrie (erantzunak hemen) 11:31, 7 Uztaila 2006 (UTC)
  1. ...