Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Ikasle askoren artean osatutako artikulua, errebisatua. Gaiaren inguruko lanketa sakona, Euskal Herriko adibideekin eta irudiz hornitua. --Theklan (eztabaida) 15:58, 15 ekaina 2020 (CEST)[Erantzun]
Neutrala. Bigarren berrikusketa bat behar du, gramatika aldetik batez ere. Horrelakoak atzeman dizkiot: Kolore-sintesiko sistema gehigarria(N), non (...), berdea kolore primarioa da; Berdea(K), urdina eta zian koloreekin batera kolore hotzen multzoa osatzen dute. Lehenengo ataletan akats gehiago aurkitu ditut, agian gehiago aztertu ditudalako. Bestela artikulua oso ondo garatu da. Xabi22 (eztabaida) 14:38, 19 ekaina 2020 (CEST)[Erantzun]
@Xabi22: Eskerrik asko oharrarengatik! Egia esan, bi aldiz irakurri dut guztia, laburpena egin ahal izateko 30 bat eskuk egin dute artikulua, eta oso argi zegoen ez zegoela barne koherentziarik. Gauza asko bi edo hiru aldiz agertzen ziren. Irakurtaldietan baliteke sintetizatzeko beharragatik, arazo sintaktikoak egotea. Eskertuko nuke beste norbaitek zuzentzea (eta zerbait oraindik ere errepikatuta dagoala uste badu, aldatzea. -Theklan (eztabaida) 22:42, 19 ekaina 2020 (CEST)[Erantzun]
Berde artikulua kalitatezko artikulu izateko proposatu zenez eta bere bozketa epea amaitu denez, Euskarazko Wikipediako lankideek bere garaian onartu zituzten irizpideei jarraituz, azken emaitza ondorengo hau da: 2 boto alde, 0 boto aurka, 1 boto neutral eta 0 boto baliogabe.
Beraz, artikulua Artikulu Nabarmendu gisa ez onartzea erabaki da.