Iruzkina: Aldaketa batzuk egingo nituzke. "Deskribapen orokorra" atalean datak adierazi beharko lirateke (adibidez, "kopurua %12 azpitik dago jada"; noiz?). "Emakumeak Informatikara Erakartzen", "Generoen Teoria eta Emakumeak Informatikan" eta "Nazioarteko ikuspuntua" atalek ere hobekuntzak behar dituztela uste dut (batez ere modu egokiagoan idaztea) eta "Historia" atalaren ondoren kokatuko nituzke. Orain dagoen moduan ez zait artikulu oso kohesionatua iruditzen. Labur esanda, artikulua berrantolatu eta atal batzuk berrikusi/berridatzi beharko liratekeela uste dut. -Wayratuta (eztabaida) 23:15, 14 abendua 2023 (CET)[Erantzun]
Alde - Egia da perfektua izateko egon daitezkeela aldaketa txiki batzuen beharra, baina, oro har, nabarmen izateko irizpide guztiak betetzen dituela uste dut. -Theklan (eztabaida) 21:34, 27 abendua 2023 (CET)[Erantzun]
Emakumeak informatikan artikulua kalitatezko artikulu izateko proposatu zenez eta bere bozketa epea amaitu denez, Euskarazko Wikipediako lankideek bere garaian onartu zituzten irizpideei jarraituz, azken emaitza ondorengo hau da: 3 boto alde, 0 boto aurka, 0 boto neutral eta 0 boto baliogabe.
Beraz, artikulua nabarmen gisa ez onartzea erabaki da.