Edukira joan

Wikipedia:Estilo gida/Laburpen estiloa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lasterbideak

Wikipediako artikuluek detaile geruza desberdinetan azaltzen dituzte gaiak: sarrerako atalak gaiaren puntu garrantzitsuenen laburpen laster bat ematen du, eta gaiaren barruko puntuak artikuluko ataletan lantzen dira xeheago. Wikipediako artikulu batek luzatzeko joera du lankideek informazioa gehitu ahala. Horrek, baina, ezin du betiko jarraitu: artikulu luzeek problemak eman ditzakete, eta zatitu beharko lirateke. Estilo orri honetan, artikuluko informazio isuria antolatzeaz eta haren egiturako luzerak neurritsu mantentzeaz hitz egiten da.

Ikusizko Editoreko laburpen leihoa

Artikuluko gai nagusiaren barruko gai xeheagoak beste artikulu aparte batean landuko dira luzera nahikoa edukiz gero. Sustrai artikulu bakoitzetik bereizitako artikuluak artikulu entziklopedikoak dira bete-betean eta, beraz, sarrera izango dute, sustrai artikuluak duen bezala, eta haren antzekoa. Gainera, izango du ere sustrai artikulura doan esteka (lotura) bat, irakurlearentzat gaia testuinguruan jartzeko, era horretan sustrai artikuluaren eta adar artikuluen artean nolabaiteko bikoizketa gertatzen bada ere. Jatorrizko artikuluak, eduki taula ez ezik, atalburu bakoitzaren azpian txapel esteka bat izango du atal horretatik eratorritako artikulura, honela adierazia:


Sakontzeko, irakurri: «Txantiloi:Sakontzeko»


Horrelako antolamendu bat egin daiteke Wikipedia Interneteko entziklopedia bat delako. Paperezko entziklopediek ez bezala, nahikoa da klik bat irakurleek batetik bestera salto egiteko, eta ez dago beharrik papera bikoiztuta erabiltzeko.

Aholkatzen da adar artikulu bakoitzerako eduki eta material berriak lantzea. Egile eskubideak direla eta, artikulu nagusi batetik ebaki eta kopiatuz sortutako adar artikuluek atzera esteka izan behar dute jatorrizko artikulura, eta artikuluko lehendabiziko aldaketen laburpenean horrelako zerbait jarriko da: "edukia [[orri izena]]tik hartua; ikus bertako historiako bertsioa aitortza egiteko".

Artikuluaren luzera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Wikipedia:Artikuluaren luzera»

Tamaina batetik gorako artikuluek ez dute tratatzen gai bat aurkitzeko edo irakurtzeko erraza den modu batean. Askotariko iritziak daude luzera onena zein den erabakitzeko orduan. Luzera egokiena zein den ezagutzeko, gaiari erreparatu eta hura zatikatzeko erraza ote den erabaki behar dugu. Tamainari buruzko jarraibideek ez dute hainbeste balio argipen orrietarako eta zerrenda artikulutetarako, bereziki artikuluak zatikatzeak taula haustea eskatuko balu.

Artikuluak antolatzeko estilo horrek lotura du kazetaritzan baliatutako albiste estiloarekin, baina oraingoan artikuluetan ordez, gaika antolatzen da. Antolamendu hori lagungarriagoa zaio irakurleari etengabe hazten den artikulu oso luze bat baino, azkenean ia liburu bat izatera heltzen dena. Laburpen estiloa oso egokia da irakurlea aldez aurretik informazio gehiegirekin ez gogaitzeko: puntu nagusiak laburbilduko ditu eta, detaile txikiagoen bidez puntu bereziak lantzeko, artikuluak aparteak sortuko dira. Zer den "luzeegia" erabakitzeko, gaiari erreparatu behar zaio, baina oro har, testuko 40 kilobytetik (40.000 bytetik) gorako artikuluak luzeegitzat jotzen has gaitezke. Esan daiteke kopuru hori baino gehiago duten artikuluek arrazoi sendo bat behar dutela aztertzen duten gaia tratatzeko testu gehiago baliatu behar izateko, eta nolabait justifikatua behar dutela irakurtzeko beharrezko denbora gehigarri hori.

Gaia ulertzeko garrantzi gutxiago duten atalak artikuluan beherago egongo dira eta, aldiz, atal garrantzitsuagoek gorako egoteko joera izango dute (funtsean, albiste estiloa da, atalei aplikatuta). Sarritan, hori zaila da egiten historian edo kronologian oinarritutako artikuluekin, non eta gai berezitan sailkatutako atalak egiten ez diren. Hala ere, garrantzizkoa da atalak era horretan ordenatzea, irakurle askok ez baitute goitik behera dena irakurtzen bukatuko.

Xehetasun maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gehiago jakiteko, irakurri: «Wikipedia:Artikulu hobeak idatzi»

Wikipediak ez du bertsio luzerik edo bertsio laburrik, edo erdibideko bertsiorik (Encyclopædia Britannicak duen bezala); hala izanik ere, Euskarazko Wikipediak badu Vikidia, gaztetxoenentzako bertsio erraztua. Wikipedian, berriz, hiru motatako irakurleak hartu behar ditugu kontuan entziklopedia bakarrean. Laburpen estiloaren oinarria da gai bati buruzko informazioa ez dela artikulu bakarrean bildu behar, irakurle desberdinek beharrizan desberdinak izan baititzakete:

Informazioa alderantzizko piramidean
  • Irakurle askok gaiaren puntu garrantzitsuenen laburpen laster bat besterik ez dute behar: artikuluaren sarrera.
  • Beste batzuek puntu garrantzitsuenei buruzko informazio pixka bat gehiago nahi dute: paragrafo askoko atalak.
  • Irakurle batzuek detaile ugari behar dituzte gaiaren alderdi bati edo gehiagori buruz: tamaina osoko adar artikuluetara doazen estekak.

Sustrai artikuluak informazio orokorra laburbiltzen du, eta adar artikuluek xeheago landuko dituzte sustrai artikuluak bildutako gai nagusi barruko puntuak, eta logika hori jarraituko da hurrenez hurren, gai bat oso zorrozki lantzen den arte. Beraz, ideia da informazioa bildu eta hainbat artikulutan sakabanatzea, detaile maila desberdinak nahi dituzten irakurleek aukeratzeko modua izan dezaten. Banakatze metodo batek hasieratik erakutsi behar ditu irakurleek bilatzen dituzten detaile maila guztiak.

Geruzatze bat egingo da, alderantzizko piramide moduko bat, kazetaritzan baliatzen dena. Bertan, irakurleari gai bati buruzko sarrerako atala erakusten zaio eta, artikuluaren barruan, adar artikulura doan txapel esteka edo antzeko bat jarriko da, atalean laburbildutako gaiari buruzko artikulu osora zuzenduta. Adibidez, Londres#XIX. mendea eta XIX. mendea Londresen dira horrela lotutako bi artikulu. Hartara, nabigazio aukeren bitartez, nahi duten detaile kopurua eskuratu ahal izango dute era askotako irakurleek.

Artikulu luzeak ataletan banatzen dira, eta bakoitza lerro bat baino luzeago diren tamainako paragrafoz osatuta dago. Ataletan azpiatalak sortuz, paragrafo kopurua handitu daiteke. Atal horietako askok gai zehatzagoei buruzko artikuluen sarrerak osatuko dituzte. Horrelako gai zehatzago bati buruzko artikulu bakoitza artikulu entziklopediko oso, independente bat da, eta bere artikuluaren sarrera bat izango du, sustrai artikulukoaren nahiko antzekoa.

Gainera, estekak izango ditu sustrai artikulura (nagusira), baita sustrai artikuluko gaiari buruzko informazio nahikoa ere, irakurlearentzat gaia testuinguruan jartzeko, baita horrek sustrai eta adar artikuluen arteko nolabaiteko bikoizeta eragiten badu ere. Sustrai artikuluan, gai zehatzago bakoitzari buruzko artikuluaren kokapena atalburuaren azpian adierazten da esteka batez, adibidez, {{nagusia|Wikipedia:Artikuluaren sarrera}} sintaxiaz adierazpen hau izango du: Artikulu nagusia: Wikipedia:Artikuluaren sarrera; {{sakontzeko|Wikipedia:Artikuluaren sarrera}} sintaxiaz, berriz, adierazpen hau izango du: Sakontzeko, irakurri: Wikipedia:Artikuluaren sarrera. Gai nagusi eta gai zehatzagoen arteko erlazioa hain hierarkikoa ez denean, {{gehiago jakiteko|Wikipedia:Artikuluaren sarrera}} erabil daiteke: Gehiago jakiteko, irakurri: Wikipedia:Artikuluaren sarrera. Gogoratu orri bat laburpen estiloan zatikatutakoan Aldaketaren laburpenean adieraztea.

Ahal bada, edukia logikoki banatutako artikulutan zatikatuko da. Zerrenda artikuluak alfanumerikoki edo kronologikoki zatika daitezke, edo beste modu batean, baina mantentze-lana sinplifikatzeko moduan. Hala ere, gai zehatzagoen araberako zatikapena hobetsiko da. Tamaina egokia gaiaren araberakoa izango da (ikus goiko ataleko jarraibidea). Kasu batzuetan, irakurleen ulermena hobetzeko, gai konplexuak artikulu teknikoagoetan eta ez hain teknikoetan sailka daitezke, adibidez, Errusiako Iraultza eta Errusiako Iraultzaren sarrera.

Wikipediako artikulu guztiak berez eta bakarrik existitzeko gai izan behar dira (hemen aipatutako salbuespenak izan ezik). Adibidez, artikulu guztiek egiaztagarritasun politika bete behar dute, eta horrek esan nahi du auzitan jarritako edo jar daitekeen edozein aipuk edo edukik iturri fidagarri, argitaratu bat izan behar duela, esaldi edo paragrafo buruan. Hori indarrean dago sustrai artikulu bat izan edo adar artikulu bat izan.