Wikipedia, Entziklopedia askea
< Wikipedia:Politikak

Politikak/Administratzaile izateko baldintzak

Politikak
Wikipedia:Politikak
Laguntza.jpg
Lasterbidea
Politika formalak
Politika informalak
Beste politika batzuk

Administratzaile izateko baldintzak Wikipediako txokoan eztabaidatu ziren, eta azkenean baldintza hauek adostu ziren:

  • Administratzaile izateko, lankideak aktiboa izan beharko du eta wikipedian erregulartasunez parte hartu. Komunitateak erabakiko du ea administratzaile izateko aktibotasun nahikoa duen.
  • Administratzaile izateko, lankideak esperientziaduna izan beharko du, aldaketa kopuru minimo batekin zehaztuko dena (600). Dena den, esperientzia ez da bakarrik aldaketa kopuruarekin baloratuko, komunitatearen iritziak izango du azken hitza.
  • Hiru administratzaile aktiboko, burokrata aktibo bat izan beharko da gutxienez.
  • Burokrata izateko, aurretik administratzailea izan beharko da.
  • Administratzaile edo burokrata izateko leku baino hautagai gehiago badaude, administratzaile edota burokratak lankideen arteko bozketa bidez aukeratuko dira.