Wikipedia:Txokoa/2006ko ekaina

Wikipedia, Entziklopedia askea

2006 urteko ekainean, txokoan izan ziren eztabaidak daude hemen gordeta.

Galderatxo bat[aldatu iturburu kodea]

Gustatuko litzaidake bideojokoei eta kontsolei buruz idaztea, baina duda hauxe daukat: zein kategoriatan sartu beharko luke? eskerrikasko aldez aurretik. —Euskaltzale bat (Eztabaida)

Orriaren azken eguneratzea: 22:09, 31 Maiatza 2006.[aldatu iturburu kodea]

Orri guztietan ageri diren datu horiek erabat aldrebesteko, minutuen zifrak orduenen aurretik jartzea besterik ez da falta...

Txantxak alde batera utzita: denboraren datu horiek ezin al dira euskal erara eman, handienetik txikienera?

Bestalde, bistan da atzizkiekin ([URTE]ko, [HILA]ren...) arazoak sortzen direla. Beraz, nik forma hau proposatuko nuke (izenburuko data eta ordu horiek erabiliko ditut, adibide gisa):

2006-05-31  22:09

Ondo izan,

Xabier Armendaritz 2006-07-15

Lankide:Adibide[aldatu iturburu kodea]

Zuon baimenarekin, Adibide izeneko lankide bat sortuko dut (edo nahi nuke). Beste hizkuntza batzuetan ere badituzte eta baliagarria izan daiteke. Dena den, ez da sortu behar beste hizkuntzetan dutelako bakarrik, hori argi eduki behar da. Pasahitza dela eta, ez litzateke sekretua izan beharko, baina arrazoi desberdinak direla eta, hobe wikipedian ez adieraztea. Ongi dago horrelako erabiltzaile bat izatea?—Barrie (erantzunak hemen) 15:25, 22 Ekaina 2006 (UTC)

Zein dira lankide hau sortzeko arrazoiak? Kabri, (erantzunak hemen) 15:30, 22 Ekaina 2006 (UTC)

Arrazoi nagusia, [[Lankide:Adibide|Adibide]] bezalako lotura bat ikustean, norabaitera lotu dezala eta ez sortu gabeko orri batera. Momentu honetan, nik dakidala ez dira asko lotura hauek baina lankide orria, lankide eztabaida orria etab. zer diren azaltzen duten artikuluak sortzean, adibide bezala erabili ahal izango da erabiltzaile hau. Bertan, gutxienez, azpi-orri baten adibidea jartzeko asmoa dut. Hori momentuz.—Barrie (erantzunak hemen) 10:09, 23 Ekaina 2006 (UTC)

Sortu dut lankidea. Pasahitza lankide izenaren berbera da ;) Kabri, (erantzunak hemen) 13:21, 23 Ekaina 2006 (UTC)

Hobe ezer esan ez bazenu pasahitza dela eta, hobe baita lankide honen izenean ekarpenik ez egitea. Orain, lankidea blokeatuko nuke, betirako.—Barrie (erantzunak hemen) 13:26, 23 Ekaina 2006 (UTC)

Ikusi dut beste hizkuntza batzuetan (Barriek esaten duen moduan ez da egin behar eurek egiten dutelako, baina ideia iturri bezala har ditzakegu) lankide berriei sariak-eta ematen zaizkiela. Lankide berri bati edo bere artikulu bati sariren bat ematen bazaio gerta liteke gehiago animatzea artikuluak sortzera eta aldaketak egitera. Egin genitzake, adibidez, hileko lankide berririk wikiena eta hileko artikulurik wikiena. Adierazi zuen iritzia nahiz eta ezezkoa izan. --Pello, bota 16:32, 22 Ekaina 2006 (UTC)

Nire ustez ideia ona da, batez ere jende berria animatzeko, eta gaudenok artikulu landuak sortzen saiatzeko. Bestalde, hau egiteko irizpideak zehaztea eta lana burutzea baliteke hain erraza izatea. Dena dela, bideragarria baderitzozu, aurrera! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:09, 26 Ekaina 2006 (UTC)

Nolabaiteko sariak izatea ez legoke gaizki. Ondoko irudi hau erabiltzen dute beste wikipedia batzuetan ongi dauden artikuluak bereizteko. Hau artikuluak saritzeko; egileak saritzeko Barnstar izenekoak ematen dituztela uste dut. Ez dakit Pellok duen nahia hau bada baina jakiteko diot.—Barrie (erantzunak hemen) 15:51, 27 Ekaina 2006 (UTC)

Sariak banatzeko proposamena sortu dut. Aldaketei irekia dago uztailaren 12ra arte. Egun horretan (eztabaida orrian eztabaidarik ez badago) berari buruzko bozketa bat sortuko dut.--Pello, bota 12:43, 5 Uztaila 2006 (U

Kaixo denoi, galdera pare bat: Noiz izan zen bozketa eta zein izan zen emaitza? Eta, nola eta nork erabakiko du nori eman? Erantzun mesedez.--Landalan 13:52, 1 Abuztua 2006 (UTC)

Bozketa hemen ikus dezakezu, bere emaitza eta guzti. Bertatik orri honetara joan zaitezke, sariak nori eman eta abar azaltzen dena.—Barrie · (erantzunak hemen) 14:18, 1 Abuztua 2006 (UTC)

Interwikien inguruan[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztioi. Mezu hau interwikien inguruko kontu batzuk aipatzeko idazten dut. Artikuluei, eta batez ere Kategoria orrialdeei, ez zaizkie interwikirik jartzen sarritan. Hauetako askotan ez daukagu interwiki bakar bat ere, eta honenbestez, beste wikipediatarako loturarik ez daukagu, beraiek gureetara ez daukaten bezalaxe. Beraz, artikuluak eta kategoriak sortzerako orduan eskatu nahi nizueke orrialdean interwiki bat jartzeko gutxienez, [[en:...]] artikuluetan eta [[en:Category:...]] kategoriatan jartzearekin nahikoa litzateke, interwiki bakarrarekin bot-a gainontzeko lana egiteko gai baita (bai falta diren interwikiak gehitu, eta baita gainontzeko wikipediatara zabaltzeko ere). Mila esker eta ongi izan, –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:06, 26 Ekaina 2006 (UTC)

Hizkuntza txantiloiek, hainbat aldaketa eskatzen dituzte. Izenburua dela eta, Txantiloi:·Hizkuntza (xx) ez dakit egokiena bada eta puntu (·) horrek nahastu baino ez du egiten. Kategoriei dagokienez, bai txantiloia kokatzen dena eta bai txantiloia daukaten artikuluak kokatzen direnak, hauek ere hobetu daitezkeela pentsatzen dut.

Lehenengoan, Kategoria:Wikipedia:Babel txantiloiak bezala sailkatzen dira. Beste hainbat kategotiekin bezala, Wikipedia: baino egokiagoa iruditzen zait ez jartzea ezer (Kategoria:Babel txantiloiak)edo Wikipediako babel txantiloiak bezalako izen bat. Aldaketa hau beste kategoria batzuei lotuta egongo litzateke; Kategoria:Wikipedia laguntza existitzen da eta agian hobea da Kategoria:Wikipediako laguntza.

Artikuluak, bestalde, Kategoria:Hizkuntzaren arabera - xxx bezala sailkatuta geratzen dira. Txantiloi hauek lankide orrietan erabiltzen dira. Bertan ikus daiteke, behekaldean, kategorien izenek zenbat toki hartzen duten. Horrenbeste letra ezer gutxi argitzeko. Adibidez, Kategoria:Euskara hizkuntza ama bezalako zerbait idatzita nahikoa litzateke.

Aldaketak egitekotan hobe da oraintxe bertan egitea, txantiloi gehiago sortu baino lehen.—Barrie (erantzunak hemen) 13:20, 26 Ekaina 2006 (UTC)