Wikipedia:Txokoa/2006ko iraila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Zuhaitz eran erakustea[aldatu iturburu kodea]

Gustatu zait ideia hori... egia esan flipatu dut ze gazteleraz eta ingelesez orain arte ez nuen ikusita, gazteleraz begiratu dut eta ez eta orain hau idazten nengoela aldatu du... oso oso ideia ona... txalo bero bat. -Theklan 20:53, 1 Iraila 2006 (UTC)

Berez MediaWiki softwarean egin duten aldaketa bat da, eta bertsio berria jarri dute Wikipedian jada. Arratsaldean ikusi dut nik ere, eta beste Wikipedia guztietan ere horrela dagoela ikus dezakezu. Show as tree eta horrelako kate berri batzuen itzulpena egin dut, edozein aldaketa proposamen baduzu, esan lasai! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 21:04, 1 Iraila 2006 (UTC)

Jaiotza eta heriotzentzako kategoria berriak[aldatu iturburu kodea]

Aupa! Jakinarazi nahi nizueke guztioi euskarazko Wikipedian, beste Wikipedia batzuek duten eredua jarraituz, biografientzako jaiotza eta heriotza urteei dagozkien kategoriak sortu direla. Honenbestez, Kategoria:1970 bezalako kategoriek Kategoria:1970eko jaiotzak eta Kategoria:1970eko heriotzak bezalakoak dauzkate barruan. Horrela, 1910ean jaio eta 1976an hildako pertsona baten artikulua Kategoria:1910eko jaiotzak eta Kategoria:1976ko heriotzak kategorietan egon beharko litzateke. Eta 2001eko irailaren 11ko atentatuaren inguruko artikulua, adibidez, Kategoria:2001 kategoriaren barruan. Egituraketa berri honek antolaketa hobe bat eskaintzeaz gain, urteei dagozkien artikuluak eta bertan zerrendatzen diren jaiotza, heriotza eta gertaerak idazteko lana erraztu dezake. Zuen gustokoa izatea espero dut, izan ongi! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 11:27, 3 Iraila 2006 (UTC)

Non Sartu[aldatu iturburu kodea]

"Euskal Musika Klasikoa XX. Mendeko Sarreran" deritzon lan bat daukat, Jesus Guridi konposatzailea dela eta. Bere biografiri lotuta dago, baina beste euskal konpositore batzuei buruz ere hitzegiten du. Ze kategoriatan sartuko zenukete zuek?-;Usogorri- 13 Iraila

Euskal musika izeneko kategoria bat daukazu. Gainera, honen barruan, beste hainbat sortu ditzakezu, gero ere beharko dira eta. Adibidez, Euskal musika lasikoa edo Euskal musika XX. mendean.—Barrie(postontzia) 18:34, 13 Iraila 2006 (UTC)

kako/arabera[aldatu iturburu kodea]

Lurraldekako..., Herrialdekako... bezalako kategoria batzuk ditugu. Nik ez dakit ez den hobeto izango arabera hitza erabiltzea. Adibidez: Kategoria:Biografiak lanbidearen arabera (orain sortzekoa naizena). Bestela, zein izenburu jarriko genioke, Kategoria:Lanbidekako biografiak? Denak berdin edo antzera sortzeko diot. —Barrie(postontzia) 11:30, 17 Iraila 2006 (UTC)

Ez dakit beranduegi den honi erantzuteko. Nik zera esango nuke: gramatikalki edo, Kategoria:Biografiak lanbide(ar)en arabera edo Kategoria:Biografiak lanbideka liratekeela aukerarik hoberenak (beraz, Kategoria:Lanbidekako biografiak ez). Lehenengoa ondo entzuten da, baina bigarrenaren alde laburtasuna dago. --A R King 09:10, 27 Azaroa 2006 (UTC)

Mintegia Donostiako Artelekun[aldatu iturburu kodea]

Kaixo wikilariok. Interesekoa izan daitekeen albiste bat jakinarazteko idazten dut hemen, agian batzuek jada jakingo duzuen arren. Bihar, hilaren 21a, eta datorren 28an, biak ere ostegunez, Euskal Herria 2.0 jardunaldiak ospatuko dira Donostiako Artelekun. Bertan euskarak Interneten duen egoera aztertuko da: 21ean lokalizazioa, eta 28an internazionalizazioa. Besteak beste, euskarazko Wikipedia izango da mintzagai. Sarrera doakoa da, eta ez dago izena eman beharrik. Inork interesik balu jardunaldi hauetan azaltzeko, informazio gehigarria webgunean bertan topa dezakezue, eta baita egitaraua ere. Anima zaitezte! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:53, 20 Iraila 2006 (UTC)

Commonseko hizkuntza[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztiei! Gaur Catalanezko wikipedia ikusten nengoela zera ikusi dut, {{commons}}ak euren hizkuntzara eginak zeuden orrietara berbideratzen zuela. Aldaketa nik neuk egingo dut, baina gauza da guztia ez dagoela itzulita. Norbaitek ba al daki itzultzea nola den posible? Nik neuk egin nezake lan hori, gutxienez gauza gehienak itzultzen. Eskerrik asko. -Theklan 18:26, 21 Iraila 2006 (UTC)

Horretarako euskarazko Wikipediak duena bezalako orrialde berezira joan behar duzu, hizkuntza testuak biltzen dituena (testuak hemengo berdinak dira azkenean). Helbidea hauxe da, kontua da itzulpena egin ahal izateko Commons-eko administratzaile izan beharra dagoela... ez dakit zentzu horretan zerbait egin genezakeen. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 21:10, 21 Iraila 2006 (UTC)
Agian hori lortzea zailagoa da itzultzea baino. Ez dakit, zerbait egitearren zen. -Theklan 21:12, 21 Iraila 2006 (UTC)
Egokiena Wikipedia bertan osoa itzuli eta ondoren bertara kopiatzea litzateke. Saiatuko naiz enteratzen. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 21:25, 21 Iraila 2006 (UTC)

Ni hilabetez edo Meta-Wikiko administratzailea izan nintzen horrela eskatu nuelako, interfazean gutxieneko aldaketa batzuk egin eta gutxienez non klikatzen nuen jakiteko. Ez nuen lan askorik egin, lehen esan bezala gutxienekoa bakarrik, baina orri honetan egin nuen administratzaile izateko eskaera. Agian interesatuko dizue. Dena den, uste dut commonsekoa ezberdina dela.

TXiKik dioen bezala, Wikipedian bertan dena itzultzea izango litzatekeela egokiena pentsatzen dut eta gainontzeko proiektuetarako bertatik abiatu. Horretarako, interfazearen itzulpena bizkortzeko, wikipedia orri bat sortu genezake eta euskaraz dakien edozein erabiltzaileri itzulpena egiteko aukera eman. —Barrie(postontzia) 14:27, 22 Iraila 2006 (UTC)

Nik ez dakit nola funtzionatzen duen horrek, (administratzailean lana da, kar, kar!). Hala ere ni prest nago gauzak itzultzeko, ikusi dudanez gehiena esaldi laburrak baitira. -Theklan 22:05, 22 Iraila 2006 (UTC)

Wikiproiektuak eta artikuluak sortzeko tresnak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Duela egun batzuk euskarazko Wikipediako lehen Wikiproiektu bezala sortu nuen Wikipedia:Proiektua:Banderak orrialdea. Batzuek ezagutuko duzue wikiproiektu kontzeptua, azken finean artikulu sorta bat sortzeko ekimen bat dela esan liteke. Horren harian, zuen iritzia jakitea gustatuko litzaidake, wikiproiektu honetaz konkretuki baino, horrelako gehiago sortzeaz; alde batetik, horrelako wikiproiektuak zer iruditzen zaizkizuen, eta bestalde, banderentzako aurkeztutako tresna hori, adibide bezala, lagungarria izan daitekeen artikuluak sortzeko, edo berdin berdin sortu daitezkeen horren laguntzarik gabe. Nire ustez lagungarria da, eta nik erabiltzen dut errazago sortzeko, baina zuen iritzia jakin nahiko nuke, etorkizunean horrelako gehiago prestatzeak merezi duen jakiteko. Mila esker! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 22:54, 22 Iraila 2006 (UTC)

Egia esan Aland uhartetakoa hori erabili gabe sortu dut, betiko moduan. Ez dakit azkarragoa den, agian bai... Wikiproiektuen inguruan nik uste dut oso ondo daudela, beste hizkuntza batzuetan badituzte. Hala ere ez gara erabiltzaile gehiegi eta beraz agian ez da hain beharrezkoa. Hori bai, proiektuentzako orrialde bat sortu beharko liteke bat baino gehiago egotekotan eta Azalean lotura bat jarri. -Theklan 23:03, 22 Iraila 2006 (UTC)
Artikuluak sortzeko tresna hori dela eta, hitz batean: "pasada bat". Eta hori, oraindik ez dudala erabili; erabiltzen hasten naizenean... —Barrie(postontzia) 23:14, 22 Iraila 2006 (UTC)
Wikiproiektuen ideia bikaina da, batez ere lankide baten lana beste batzuek ere konprobatu eta gehitu dezaketelako. Proposatutako tresna nahiko zaila ematen du lehenengo begiradan, baina seguru jartzea besterik ez dela. Hori bai, ni banderataz (eta geografiaz) tutik ere ez, beran hurrengo wikiproiektura itxoingo det.Usogorri; (postontzia) 18:02, 23 Iraila 2006 (UTC)
Ez itxoin! Zuk ere wikiproiektu bat abiarazi dezakezu! -Theklan 22:38, 23 Iraila 2006 (UTC)

Tresna hori probatu dut eta nahiko ondo dago, baina sorpresa eraman dut azkenean ez zuelako artikulua sortzen baizik eta kodea ematen. Hala ere gustatu zait. Antzeko bat sor daiteke espezieak jartzeko, adibidez. -Theklan 10:30, 24 Iraila 2006 (UTC)

Pentsatu nuen zuzenean artikulua sortzeko aukera hori, baina horretarako TXiKiBoT erabili beharko nuke adibidez, eta pentsatu nuen kopiatu eta itsastea ez dela asko kostatzen. Dena dela, proposamenak ondo datoz, hobetzen joateko ;) Espezieentzako beste bat sortzen laguntzea nahi baduzu, behar diren datuak eta formatua zehaztu, eta saiatuko naiz laguntzen. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:47, 24 Iraila 2006 (UTC)
Wikipedia:Fisika sortu ta gero, zenbait fisikari ospetsuenen listado bat egiten hasi naiz, "fisikari" izenpean. Hau sortzerakoan aurkibidea ateratzen zait. Nola egin dezaket aurkibidea baino alfabetoko letra guztiak gohian ateratzeko? hau da, letra guztiak hor daude, zuk nahi duzunean klik egin eta horretara zuzenean zoaz. Milesker! Usogorri; (postontzia) 19:47, 24 Iraila 2006 (UTC)

Koordenatu eta izenburuei buruzko dudak[aldatu iturburu kodea]

Aupa! Barri samarra naiz hemen, eta horrexegatik zerbait egin baino lehen gauzatxo bi itaundu gura nuke…

- Lehenengoa: Namibiaren gaineko artikulua osatzean, herrialde infotaulan hiriburuaren koordenatuak hasieran euskarazko laburduraz (H, E) jarriko nituen, baina konturatu nintzen beste estatuenetan ingelesezkoak (N, S, E, W) ziren erabilitakoak. Beraz, ingelesezkoak (S, E) jarri nituen. Ez dakit ingelesezkoak jartzea adostuta dagoenentz, baina nire ustez euskarazkoak (I, H, E, M) erabili beharko genuke. Honela erabakiz gero, lagunduko nuke infotaulak aldatzen.

- Bigarrena: Nire gogoa “Victoria ur-jauziAK” sortzea zen, baina azkenik “Victoria ur-jauzi” sortu nuen, “ur-jauzi” artikuluko “Victoria ur-jauzi” loturatik hasiz. Badago honi buruzko arau zehatzik? Egon ezean, jarri beharko genuke. Nire ustez “Victoria ur-jauziak” izenburua egokiena litzateke, izen nagusi eta mugatua delako. Wikipedia honetan ikusi ditut “Mediterraneo itsasoa” eta “Karibe itsaso”, adibidez, beraz zehaztu barik dagoela esango nuke. Nik kasu bi hauetan “itsasoa” jarriko nuke. Baina adibidez “Estropada” eta ez “Estropadak” sortu behar litzateke, nire ustez. Zehaztu eta estilo gidan jarri beharko litzateke, eta apurka-apurka guztion artean izenburuak egokitu beharko genituzke.

Agur bero bat Wikipediakide guztiei. Katxijasotzaile; (zuen erantzunak hemen utzi); 18:21, 23 Iraila 2006 (UTC)

1. Nik beti euskarazkoak erabili izan ditut, eta horrela ikusi izan dut gainontzeko artikuluetan ere. Hau definitu gabe dago, baina nire ustez euskarazkoak erabiltzea hobetsi beharko genuke.
2. Horren inguruan erabaki genuen zerbait, bai. Ez zitzaigun lehen zegoen metodologia hori gustatzen eta hori dela-eta bozketa bat proposatu nuen, beste ideia berri batekin izendatu asmoz. Orrialde honetan ikus dezakezu orduan proposatu eta erabakitakoa. Honenbestez, metodologia aldaketa egin genuela-eta, aldatzen hasi ginen, baina adibidez zuk aipatutak Karibe itsaso hori hortxe da oraindik, zuzendu gabe. Beraz zuzendu beharreko beste izen bat da. Beraz, ez dakit Victoria ur-jauzia (singularra) edo Victoria ur-jauziak (plurala) jarri beharko litzatekeen, baina artikulua behar duela zalantzarik gabe, Victoria ur-jauzi gaizki dago.
Bestalde, Estropada eta Estropadak artekoarekin zalantzak sortu daitezke baita, nire ustez. Estropada zerbait da? Nik beti Estropadak entzun izan dut... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:39, 23 Iraila 2006 (UTC)

Victoria ur-jauziak izan dira beti, ez? Ur-jauzi hitza hizkuntza gehienetan plurala da, cataratas, falls... Usogorri; (postontzia) 18:48, 23 Iraila 2006 (UTC)

Bai, nik horrela jarriko nuke. Ur-jauzi behintzat inolaz ere ez. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:50, 23 Iraila 2006 (UTC)
Hala ere urjauziei buruzko artikulua "ur-jauzi" izenpean dago, a ze kakaoa! Usogorri; (postontzia) 18:57, 23 Iraila 2006 (UTC)
Teknikoki euskarazko letrak baldin badaude euskaraz koordenatuak emateko ingelesezko metodoa erabiltzen da orokorrean, gutxienez mapetan. -Theklan 22:40, 23 Iraila 2006 (UTC)
Mila esker erantzunengatik. Baina nire ustez, Estropadaren kasuan, Estropada eta ez Estropadak izan behar litzateke, baina ez singularrean, mugabakoan baizik. Beharbada ez da Estropada bat entzuten, baina bai Estropada batzuk, Estropada haiek, Estropada haietan... Hemengo hiztegi guztietan, Harluxet Hiztegi Entziklopedian barne, sarrera Estropada da. Katxijasotzaile; Zuen erantzunak hemen utzi; 09:26, 24 Iraila 2006 (UTC)

Fisika Wikiproiektua[aldatu iturburu kodea]

Nere wikijakinduria baino askoz zabalagoa den proiektuan sartuta nago eta sortu dudanetik egun bat pasa barik dagoela, dudaz beteta nago, ay!. Non jarri ditzaket nere galdera guztiak? Ba al dago wikipedian lekurik laguntza behar dugunontzat... Usogorri; (postontzia) 16:22, 25 Iraila 2006 (UTC)

Hemen bertan bota ditzakezu zalantzak. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:44, 25 Iraila 2006 (UTC)
Milesker TxiKi. Momentuz Barrik konpondu dizkit hainbat arazo (bronka botata, baina konponduta daude), baina gehiago baditut hemen sartuko ditut! Usogorri; (postontzia) 18:11, 25 Iraila 2006 (UTC)
Fisika wikiproiektua sortu nuenetik (4 egun, nahiko impaciente naz), inor ez du bere izenik eman kolaboratzaile bezala, eta konturatu naiz zuek baino, inorkez dakiela sortu dudanik, beraz, ba al dago azalean edo, ditugun wikiproeiktuen berri emateko posibilitatea? bestela, nola jakin dezaket orain arte fisikako artikuluak sortu dituztenen izenak, mezuren bat usteko ea lagundu nahi duten? Usogorri; (postontzia) 17:13, 28 Iraila 2006 (UTC)

Albisteak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo wikilariok! Badakit gehiagotan jorratutako gaia dela, baina Albisteak atala nahiko tristea da, bakarrik Wikipediaren ingurukoak ematen baitira. Badakit ere albisteak ematea zaila dela, baina nik uste soluzio bat aurkitu dudala. 2006 artikuluan gutxi gora behera albisteak jartzen dira eta nahikotan gorriz daude gauzak. Agian Albisteak atala birmoldatu daiteke 2006koa agertzeko eta gorriz daudenak betetzeko proposamena egin... zer deritzozue? -Theklan 10:24, 30 Iraila 2006 (UTC)

Ba arrazoi dezu, nahiko tristea da... baina nire ustez hobeago dugu artikuluetan lan egitea horretan baino. Artikuluak bai daudela triste gehiengoa-eta. Albisteak nahi dituena berria.info edo eitb24.com-era joango da, wikipediara ez da "inor" albisteak bilatzen sartuko Baina beno, bakoitzak bere iritzia Eongo gatxik Kabri, (erantzunak hemen) 18:32, 5 Urria 2006 (UTC)
Horretan arrazoia duzu. Ni pentsatzen nengoena zen 2006 artikulua Albisteak atalean sartzea txantiloi baten moduan, baina hau agian ez da egokiena. -Theklan; (zer?) 19:11, 5 Urria 2006 (UTC)