Wikipedia:Txokoa/2006ko urria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


"Wikilari bat lanean dago" txantiloia[aldatu iturburu kodea]

Wikipedia proiektuan orain bi garenez, badago posibilitatea biok aldi berean zerbait aldatzeko. Horrelako bat lehen gertatu eta nik idatzitako guztia ezabatu zait, beraz, ba al dugu "Artikulu honetan wikilari bat lanean dago" edo antzeko dioen txantiloirik? milesker! Usogorri; (postontzia) 12:19, 4 Urria 2006 (UTC)

Aupa Usogorri, bai badago. Hau baldin bada zuk nahi duzuna: Txantiloi:lanean.
--Pello, beldur barik 17:11, 4 Urria 2006 (UTC)----
Eta nola dakit norbait badagoen artikulua aldatzen edo neri ahastu bazait txantiloia kentzea? udazkena eta biok ez goaz oso ongi batera... ;P Usogorri; (postontzia) 18:18, 5 Urria 2006 (UTC)
Horretarako begiratu historia eta bertan data eta egilea. Horrek lagunduko dizu jakiten. Txantiloia orain dela urte terdi ipini bazen eta geroago aldaketarik ez bada egon argi dirudi inork ez duela hor lanik egiten.--Pello, beldur barik 10:44, 13 Urria 2006 (UTC)

Atariak eta wikiproiektuak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, norbaiteko azaldu ahal dit zein den bien arteko ezberdintasuna? Edo non dagoen definituta bakoitza? Mila esker. --Pello, beldur barik 17:25, 4 Urria 2006 (UTC)

Euskaraz ez dugu ezer idatzita honen inguruan. Gaztelaniazko laguntza orri hauetan gehiago irakurri dezakezu: es:Wikipedia:Portal eta es:Wikipedia:Wikiproyecto. Laburbilduz, atariak azala bezalakoak dira baina gai jakin baten ingurukoak. Wikiproiektuak, ordea, gai jakin baten inguruko informazioa hobetu eta koordinatzeko sortzen dira. —Barrie(postontzia) 16:09, 6 Urria 2006 (UTC)

Fisika terminologia[aldatu iturburu kodea]

Fisika kuantikoa, kuantum fisika edo ta quantum fisika? zein da egokiena? Ba al daki inorrek? Fisika wikiproiektukoek ez dakigu ta! Usogorri; (postontzia) 16:59, 5 Urria 2006 (UTC)

a aukera (fisika kuantikoa) erabili izan dut beti nik. Ez dut besterik entzun zuk aipatu arte. —Barrie(postontzia) 15:57, 6 Urria 2006 (UTC)
Nik uste kuantiko dela egokiena, baina bestea erabiltzen bada qrekin izan beharko litzateke. -Theklan; (zer?) 00:21, 9 Urria 2006 (UTC)

Euskadiko Egun Ofiziala[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, ea norbaitek dakien galdera bat egingo dut. Euskadi edo Euskal Autonomia Erkidegoak ez du egun ofizialik? Izan ere, gaztelerazko wikian, País Vasco artikulutik adierazpen hori ezabatu dute, Aberri Eguna abertzaleen eguna dela argudiatuz eta alderdi politiko ez-abertzaleek ez dutela egun hori ospatzen. Orduan, ez dago euskal egun ofizialik? Katalunian Diada ordea eswiki-koentzat Kataluniako egun ofiziala da... Ez dakit zer pentsatu... Eongo gatxik Kabri, (erantzunak hemen) 18:23, 10 Urria 2006 (UTC)

Berez Euskal Autonomia Erkidegoaren egun ofiziala ez dakit zein den. Argi dagoena da Euskal Herri osoko eguna Aberri Eguna dela. EAEn saiakuntza egon zen estatutuaren eguna ospatzeko, baina ez dut uste aurrera egin zuenik. -Theklan; (zer?) 18:52, 10 Urria 2006 (UTC)

Wikipedia: Enbaxada[aldatu iturburu kodea]

Zer behar det enbaxadore bilakatzeko? Usogorri; (postontzia) 18:02, 18 Urria 2006 (UTC)

Kaixo, ni, Willy-rekin batera, euskal enbaxadoreak gara. Willyk orain asko ez duela bizi-seinalerik ematen. Eta ni enbaxadore bezala, esango dizut ez didala ezertarako balio :S Enbaxadore bezala ez dut ezer egin internazionalki (beste wikiekin) ez dakit zer gehiago esan honi buruz Kabri, (erantzunak hemen) 18:14, 18 Urria 2006 (UTC)
Ilusio egiten zidan ba, embaxadore izatearen kontua, besterik ez! :) Usogorri; (postontzia) 19:52, 18 Urria 2006 (UTC)

Deklinabide bat[aldatu iturburu kodea]

Kaixo lagunok! Aspaldi sortu nuen {{Leku geografia zirriborroa}} txantiloia, eta bertan bukaeran e bat jartzeko aukera zegoen (adb: Irakeko...). Gauza da kontsonantean bukatzen diren herri asko nan gukatzen direla (benin, afganistan...) eta ez dakit zuzenena Benineko edo Beningo den. Ba al dakizue? Eta bigarrena izatekotan txantiloia konpontzeko soluzio magikorik? -Theklan; (zer?) 18:37, 21 Urria 2006 (UTC)

Eta bide batez, Barbadosko edo Barbadoseko da? -Theklan; (zer?) 18:40, 21 Urria 2006 (UTC)
  • Enez, emez eta elez amaitzen diren leku izenei -go atzizkia jarri behar zaie.
  • Bokalez, esez,... -ko atzizkia.
  • Gainontzeko kontsonanteak (aurrekoetan baten bat ahaztu ez bazait) -eko atzizkia.
Txantiloia zuzentzeko proposamen moduan aldagai moduan herrialdearen izena pasatu beharrean, herrialdearen nongo aldaera pasatzea proposatzen dizut, hau da, {{Leku geografia zirriborro|Beningo}}, etab.
Begiratu bestela ere banderentzako sortu nituen txantiloietan ageri diren loturak, hor ondo jarri nituen. Ikusi Wikiproiektu:Banderak orrialdean dauden txantiloiak. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:04, 21 Urria 2006 (UTC)
Beste modu batez konpondu dut. Orain bai e bai g jarri daitezke txantiloian (2 eta 3 aldagaiak). 2an e bat jartzen badugu agertuko da eta ezer ez badugu jartzen ez da agertuko. 3an g jartzen badugu agertuko da eta bestela k bat. Kostatu zait baina uste dut lortu dudala. -Theklan; (zer?) 21:20, 22 Urria 2006 (UTC)

Oaxacako Herriko Asanblada Popularra[aldatu iturburu kodea]

Epe! Azkenaldian pilpilean dagoen gai bati buruz, Oaxacako liskarrei buruz, Oaxacako Herriko Asanblada Popularra izeneko artikulu bat sortu dut, Asanblea Popular del Pueblo de Oaxacaren itzulpen literal gisa, eta egia esan belarriko min pixka bat ematen dit. Popularra herrikoagatik aldatuko nuke, baina redundante xamarra iruditze zait. Egokia iruditzen al zaizue izenburua? Beste hizkuntzetako wikipedietan gaztelaniazko izen originala uzten dutela konturatu naiz. Zein da euskal wikipediaren politika kasu hauetan (herri mugimenduetan etabar)? Izena itzuli edo dagoen bezala utzi? Milesker arretagatik . -Gorka alustiza; eztabaida

Gehienak euskalduntzen dira (Langileen Konfederazio Orokorra, adibidez (beno, ez dakit existitzen den artikulu hau, baina adibide bat da)). Hala ere hiri ere Herriko Herrikoiak nahiko itxura eman dit "Bryanen bizitza"ko "Frente Popular del Pueblo Judaico"ren ideiari. Ez dakit egokiena den baina itzulpena nahiko fidagarria da. -Theklan; (zer?) 23:57, 24 Urria 2006 (UTC)
Berrian APPO Oaxacako Herri Asanblea erabiltzen dute eta nik uste dut egokia dela.--Eliana 07:33, 25 Urria 2006 (UTC)
Ba agian Elianaren proposamena gehiago gustatzen zait. "Popular del pueblo" (Herriko herrikoia ?!) esaldia pixkat absurdua da, ez bada behintzat Oaxaca fisikoki idenfikatzeko izen bat ("Mexico hiria" bezala). Dena den, aldatu egingo nuke. -Gorka alustiza; eztabaida

Bozketak ireki edo ez[aldatu iturburu kodea]

Jakin nahi nuke ea bozketa pare bat sortzea beharrezkoa den edo ez. Agian eztabaida honetan ikus dezakegu iritzi ezberdinak daudela eta erabakia hartzeko bozkatzea ezinbestekoa dela; edo kontrakoa, inork ez daukala ezer esateko.

Lehena irudiei buruzko izango litzateke, euskarazko wikipedian copyright-a duten irudiak onartu edo ez jakiteko. Ez dakitenentzako azalpen batzuk jarriko ditut: irudi askeekin ez dago arazorik, commons-era igotzen dira, deskribapena eta lizentziari buruzko azalpenak idazten dira eta kitto. Baliteke euskarazko wikipedian askea den batenbat egotea (lanean ari naiz hauek kentzeko), baina commons-era igo behar da.

Copyright-a dutenak, ordea, ez dituzte onartzen commons-en. Printzipioz, wikipedian "erabili daitezke", zerbitzaria AEBetan (Floridan edo) dagoelako eta bertako legeak aplikatu behar direlako. Komatxo artean jarri dut baldintza bat bete behar delako, fair use (arrazoizko erabilera) baldintzetan oinarritu behar dela hain zuzen. Hau da, irudiaren arrazoizko erabilera egiten bada (mugaketa batzuk gehiago dauden arren) erabili daiteke. Ni, irudiak honela erabiltzeren aldekoa naiz, ilustratzerakoan-eta asko laguntzen baitu.

Bigarrena, eztabaida orri honetan komentatu zenari buruz, agian wikilari guztiak ez baitira enteratu. Burokrata eta administratzaileak berregokitzeko beharra dago.

Bi gai hauek denbora daramatenez isilean, pentsatu dut agian denok iritzi berdina (antzekoa hobeto esanda) dugula eta ez dagoela zer bozkatu. Edo egin behar da, bozkatu genuela esateko bakarrik bada ere? —Barrie(postontzia) 16:25, 28 Urria 2006 (UTC)

Nik uste dut gai sakonak direlak (batez ere lehenengoa) eta bozketa bat ireki baino lehen onartzearen alde onak eta txarrak ikusi behar direla. Ni Fair Usearen alde nago, baina irakurri dudanez arrazoi sendoak daude hau ez onartzeko. Bestalde ni ere "Ez komertziala" (NC) lizentzia duten irudiak erabiltzearen aldekoa naiz, baina commonsek ere ez ditu onartzen, agian egunen batean wikipedia DVDan aterako dutenez hauek egonda ezin delako DVDa saldu. Beraz agian ez da bozkatu behar baina bai informazioa bildu ondoren erabaki bat hartu. Bitartean, agian, momentuzko erabaki bat har daiteke, etorkizunean aldatuko dena.
Bestearen inguruan, agian bai, administratzaile gehiago behar dira lana errazteko horretan zabiltzatenei. -Theklan; (zer?) 22:18, 28 Urria 2006 (UTC)