Wikipedia:Txokoa/2007ko otsaila

Wikipedia, Entziklopedia askea

2007 urteko otsailean, txokoan izan ziren eztabaidak daude hemen gordeta.

Baten batek historiari buruzko ikastolako lana hartu du eta historia artikuluan txertatu du batere konturik gabe, formatua eman nahian nabil ea zertxobait txukuntzen den, baten batek laguntzerik badu asko eskertuko nioke artikuluak gazteleraz pare bat atal baititu eta gainera ez da oso zuzena. Aldez aurretik eskerrikasko. lankide:Eren

Flash dokumentuak[aldatu iturburu kodea]

Posible al da flash dokumentuak artikuluetan jartzea? Hala bada presentazio txiki pare bat egitea gustatuko litzaidake. Eren

Nabarmendutako artikulua astero[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztiei! Atzo gaueko ordu txikietan Kabri eta biok hizketan egon ginen nabarmendutako artikuluen inguruan eta pentsatu genuen kalitatea igotzeko edo astero jarri ahal dugula artikulu bat... badaude artikulu nahiko momentuz hori egiteko eta suposatzen da etorkizunean berriak agertuko direla. Beraz badakizue, orain aukera egongo da bozkatzeko asteroko artikulua. -Theklan; (zer?) 11:43, 1 Otsaila 2007 (UTC)

Ideia ona iruditzen zait. --Janfri; idatzi lasai 12:20, 1 Otsaila 2007 (UTC)
Ba bozkatzera orduan! (Wikipedia:Bozketak/Nabarmendutako_artikuluak)-Theklan; (zer?) 12:25, 1 Otsaila 2007 (UTC)

Azala aldatu zenetik artikulu nabarmenduak jartzea oso ideia ona iruditzen zait. Hala ere, beste Wikipediek erabiltzen duten sistema hobea dela uste dut. Zuzenean artikuluak azalean jartzeko bozkatu beharrean, lehenengo artikulu bat Nabarmendutako Artikulua izan daitekeen bozkatzen da, eta horretarako irizpideak betetzen baditu sail horretan sartzen da. Orduan, horietako bat azalean jartzen da. Ez al litzateke hobe izango Nabarmendutako Artikuluak atala sortzea, horrela artikulu onenen zerrenda edo delako bat edukitzeko? Gainera, horrek artikuluak hobetzera bultzatuko luke. Ikusi, adibidez, ingelesezko Wikipedian nabarmendutako artikuluen atala. Keta ?! 09:24, 3 Otsaila 2007 (UTC)

Wikipedia guztiek eduki beharreko artikuluen zerrenda[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Wikipediarekin kolaboratzeko "Wikipedia guztiek eduki beharreko artikuluen zerrendan" begiratzen dut itzultzea merezi duen artikuluen bila, baina azken aldian ezin dut orri hau inondik inora aurkitu (agin nere baldarkeriagatik ezin dut bilatu). Bertan behera utzi da? Niri behintzat ideia ona iruditzen zitzaidan, jendeak era kaotikoan artikuluak betetzen joan beharrean beharraren arabera sor zitzaten. Gorka alustiza; Postontzia

Bai, ba desagertu da, baina suposatzen dut hortik egongo dela nonbait. -Theklan; (zer?) 11:26, 6 Otsaila 2007 (UTC)
Hemen dago: Wikipedia:Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrenda. Oraintxe jarriko dut aldaketa berrien orrialdean agertzen den koadro horretan, eskuragarri egon dadin. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:20, 6 Otsaila 2007 (UTC)
Uste dut wikimedia fundazioak diru laguntzak lortzeko kanpaina abiatu zenean desagertu zela zerrenda --Janfri; idatzi lasai 17:52, 6 Otsaila 2007 (UTC)

Nola egin daitezke aldaketak zerrenda horretan? Edo nork du horretarako gaitasuna? Gauza pare bat aldatu nahi nituzke eta...--Janfri; idatzi lasai 18:08, 6 Otsaila 2007 (UTC)

Berez nahi duenak egin ditzake, baina suposatzen da wikipedia guztietan zerrenda antzekoa dela, beraz zerbait gehitu nahi baduzu, ez izatea astakirtenkeri bat! -Theklan; (zer?) 18:11, 6 Otsaila 2007 (UTC)
Nola? Nik bakarrik kodea ikusi botoia ikusten dut eta aldaketak egitea blokeatuta dagoela esaten deusta.--Janfri; idatzi lasai 18:57, 6 Otsaila 2007 (UTC)
Ba lehen edonork alda zezakeen! -Theklan; (zer?) 19:11, 6 Otsaila 2007 (UTC)
Administratzaileek bakarrik aldaketak egin ahal izateko babestuta zegoen. Oraintxe aldatu dut erabiltzaile erregistratu orok aldatu ahal izan dezan; egokiago horrela, ez? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 19:38, 6 Otsaila 2007 (UTC)

Ortografia akatsak saihesteko gomendioa[aldatu iturburu kodea]

Aupa! Zuetako gehienok agian ezagutu eta erabiliko duzue jada, baina badaezpada ere Wikipedian idazterakoan ortografia akatsik ez egiteko softwarea erabiltzea gomendatu nahi nizueke. Nabigatzaile bezala Mozilla Firefox erabiliz gero, Xuxen zuzentzaile ortografikoa instalatu daiteke, idazten duzun bitartean akats ortografikoak gorriz azpimarratuta agertu daitezen. Oso ongi dago Wikipediarako. Horretarako, bi pauso hauek jarraitu:

  1. Mozilla Firefox (euskaraz) deskargatu eta instalatu.
  2. Nabigatzailea instalatu ondoren, Xuxen zuzentzaile ortografikoa instalatu [helbide honetatik http://www.sustatu.com/1165228107/eu-dictionary.xpi] (lotura Mozilla Firefox bertatik zabaldu). Informazio gehiago hemen.
  3. Lixto!
Batez ere azalean "atzilotu" jartzen duelako, ta 3000 Hiztegiaren arabera, atxilotu da! (aldatuko nuke, baina orria babestua dago, ez?) Usogorri; (postontzia) 13:39, 13 Otsaila 2007 (UTC)
Azala bai, baina txantiloi hori ez. Aldatu daiteke {{Otsaila 13}} txantiloian. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     13:41, 13 Otsaila 2007 (UTC)

Harluxet entziklopedia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztioi! Mozillak dakarern gauzetariko bat creative commons lizentziapean eginak dauden testuak bilatu ahal izatea da, bilatzaile ezberdinetan. Googlen bilatuta creative commons lizentziarekin dauden testuak aurkitu dut Harluxet Entziklopediako testuak lizentzia honekin argitaratuak direla. Ingelerazko wikipedian Enciclopaedia Britannicako 1911ko ediziko testuak hartzen dituzte hauen copyrighta jada bukatu delako (ikus en:Template:1911). Agian guk ere antzekoa egin genezake eta Harluxet Entziklopediakoa dela esaten duen testu bat jarri. Zer deritzozue? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     21:29, 17 Otsaila 2007 (UTC)

Ideia ona da, baina Harluxet entziklopedian gehien bat artikulu laburrak dira, nire ustez hemen zirriborro izatetik pasako ez liratekeenak. --Janfri; idatzi lasai 20:23, 18 Otsaila 2007 (UTC)
Beno, gauza askorako ez du balioko, baina beste batzuetarako agian bai. Hau da, zirriborro asko baditugu, baina askok ez dute gehiagorako ematen, nire ustez. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     20:28, 18 Otsaila 2007 (UTC)
Zein Creative Commons lizentzia da? ShareAlike baldintza baldin badu ezin dugu hemen erabili, izan ere hemengo testuak GFDL lizentziapean agertzen dira, eta ShareAlike (PartekatuBerdin) baldintzak ez du lizentzia ezberdin batean argitaratzen uzten... Non ikus daitezke lizentziaren xehetasunak? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 22:34, 18 Otsaila 2007 (UTC)

Azalarekin arazoak berriro![aldatu iturburu kodea]

Aupa ta barka molestatzeagatik, baina azalean agertzen da Guridiren Sinfonia Pirenaica lehen aldiz jo zen urteurrena gaur dela. Artikulua beste izen baten azpian zegoen, baina mugitu egin dut. Hala ere, azaleko lotura gorriz agertzen da, nonbait artikulura joan ordez, artikuluaren aldatu orrialdera bidaltzen zaitu eta. Nola egin dezaket hori aldatzeko? Milesker Usogorri; (postontzia) 13:27, 22 Otsaila 2007 (UTC)

Kaixo. Azalak batzuetan arazoak ematen ditu, txantiloiek betea baitago eta kargatzen denbora behar duelako. Gainera, cookie kontua ere bada, orrialde izena bera izanda edukia aldatuz baitoa (eguna aldatzen baita). Orain Sinfonia Pirenaica-ren lotura ondo agertzen da... --josugoni (hemen idatzi) 13:33, 22 Otsaila 2007 (UTC)