Wikipedia:Bozketak/Nabarmendutako artikuluak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
<<< Informazio orokorra
Featured article collaboration.svg

Euskarazko Wikipedian nabarmendutako artikuluen bozketa

Taula hau Azalean agertzen diren Nabarmendutako artikuluak bozkatzeko da. Erabiltzen oso erraza da:

  1. Ezkerreko laukian agertzen den zerrendatik gehienez 4 artikulu aukeratu.
  2. Eskuineko laukian agertzen den Bozkatu loturan sakatu eta zure aukerak idatzi.
    Horretarako, 4 zenbaki (ad: 4, 6, 8, 12) eta sinadura (~~~) jarri behar duzu aurreko erabiltzailearen izenaren ondoren.

Beste artikulu bat proposatu nahi baduzu, beherago dagoen Proposamenak atalean idatzi.
Hilaren bukaeran amaituko da bozketa bakoitza, eta orduan aterako dira emaitzak. Gehienez 4 artikulu nabarmenduko dira gehienez hilean. Berdinketa badago, berdinduen artean 3 aukeratu beharko dira bozketa bidez.

Aukera zerrenda Bozketa

Pictogram voting info.svg Iruzkina: Luzera ezaugarri erlatiboa da, ezin dira hain gai ezberdinak dituzten artikuluak konparatu. Nire ustez, «Ugandako trenbidea» artikuluak badu behar adinako luzera gai horretarako; aitzitik, «Baztan» artikuluarena ez da aski udalerri horretarako. Bereziki, nabarmen laburregiak dira «Baztan» artikuluko «Historia» eta «Ekonomia» atalak. Konpara bitez atal horiek, esaterako, lehendik nabarmendua den «Lazkao» artikulukoekin. (Gainerakoan, ez dut botorik emango, ez baitut astirik artikulua behar bezainbesteko arretaz irakurtzeko.) -Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-11-08, 14:46 (UTC)
Oraingo artikulua Aurreko emaitzak eta
hurrengo hautagaiak
Bundesarchiv Bild 183-1990-1025-019, Ronneburg, "Robin Wood", Blockade der Mülldeponie.jpg

Ekologismoa, mugimendu ekologista edo mugimendu berdea ingurumena babestearen aldeko ideologia eta praktika politiko anitzen multzoa da, kutsaduraz, espezieen iraungipenaz, janari transgenikoaz, gune naturalen suntsitzeaz, eta gizakia eta natura batera erasotzen dituzten bestelako ingurumen arazoez arduratzen dena. Mugimendu ekologistaren jarraitzaileei ekologista deritze. Bi joera bereizten dira ekologismoan: ekologia politikoan, ingurumen-arazoen oinarrian egitura soziopolitiko bat dagoela baieztatzen da, eta arazo horiek gainditzeko politika eta ekonomia sistema berriak behar direla nabarmentzen; beste batzuek, ordea, ez dute horrela kritikarik egiten, eta, politika-gaietan sartu gabe, kontserbazionismo, ingurumenaren administrazio edo nola edo halako konponbiderako beste jardueretan aritzen dira soilik, ingurumen-arazoen azken funtsa planteatu gabe. Bi mutur horien artean, tarteko ikuspuntuak dituzten ekologistak daude. Ekologismoa ideologia bat izateaz haraindi, norberaren eguneroko bizimodua baldintzatu behar duen praktika multzotzat ere jotzen da, kontsumismoaren aurka, bere komunitatearekin elkartasunean, naturarekiko gizabanakoen arteko harreman berriak sortuz.





Aurreko bozketako emaitzak (aukeratuak):




Hurrengo bozketarako hautagaiak eta proposamenak


Onarpen prozesuan
ez dago orrialde edo azpikategoriarik