Edukira joan

Wikipedia:Txokoa/2013ko otsaila

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aupa peña! Urte berri on!

Iaz gure wikipedia honek kriston hazkundea izan zuen (behintzat artikulu kopurua ikusita) baina inguruko wikipediekin alderatuta (ez bakarrik ingelesezkoarekin edo frantsesezkoarekin, baita antzeko artikulu kopuru duten hebreerazkoarekin edo bulgarierazkoarekin ere) apenas ez dugula ataririk konturatu naiz, beraz urte berrirako nire ideia atariak sortzea da. Jada bi eginak ditut eta, Euskaldunak egindako egitura-lana aprobetxatuz, ez da oso korapilatsua izan. Ez dakit noiz aspertuko naizen baina norbaitek iradokizun edo proposamenen bat badu, esan dezala, ni prest nago eta! Ah, eta jada sortuta daudenak aldatu nahi badituzue, tira, hau wikipedia da eta!. Ondo izan. -Marklar (eztabaida) 19:58, 8 urtarrila 2013 (UTC)

Egia esan aspalditik neukan buruan Mikrobiologiako atari bat sortzea, Biologiako arlo horrek artikulu pila baitauzka. Afera da ni oso baldarra naizela gauza horiek sortzeko, baina zure eskaintza ikusita agian egingarria izan liteke. Animatzen? -Josu (eztabaida) 20:42, 5 otsaila 2013 (UTC)
Of course! atsegin handiz saiatuko naiz baina arazotxo bat daukat: mikrobiologiaz ezer gutxi dakit eta eskema bat egitera besterik ez naiz ausartzen, gero zuk zeuk edo beste batek nahi duena gehitu dezala. Frantsesez jada sortuta daukate. Haber zertxobait pentsatu eta bihar edo etzi hasteko gai naizen. --Marklar (eztabaida) 18:07, 6 otsaila 2013 (UTC)

Tabakalera-Donostiakultura lantegia eta proiektua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko otsailaren 19an (atzo, alegia), Xabier Armendaritz eta Joxemai lankideok bilera egin genuen Tabakalerako Mediatekako arduradunarekin, aurrez gurekin modu pribatuan adostu eta beste zenbait wikilariri (gehienak administratzaileak) aldez aurretik adierazita. Bileraren helburua Wikipediaren inguruan eratu nahi duten proiektuaren berria eman eta Euskal Wikipediako komunitateak proiektu horretan parte hartzeko gogo eta balizko moduei buruz hasierako informazioa eskuratzea zen. Bilera Tabakalerako Mediatekako arduradunarekin soilik egin genuen, baina Donostiakulturak hurrengo astean udal liburuzainentzat antolatu behar duen lantegi baten berri ere eman zigun, Alex Hinojok eskaini behar duena. Horren helburuak, lehen pauso moduan, liburuzainak herritarrei Wikipedia ezagutarazi, editatzeko oinarrizko laguntza eskaini eta edizio horretan beharrezko dokumentazioa eskaintzea lirateke. Horretaz gainera ordea, bi erakunderen aldetik baina bereziki Tabakalera proiektuaren baitan Wikipedia sorkuntza tresna moduan ezagutarazi eta bultzatzeko egitasmo bat garatzeko asmotan daudela adierazi zigun, Alex Hinojok berak kudeatu duen GLAM proiektuaren antzera, liburutegi, artxibo eta museoekin elkarlanean, baina baita ere sortzaile eta herritar arruntekin. Hain zuzen, Tabakaleraren filosofia herritarren sorkuntza eta parte hartze aktibotik bideratu nahi dute. Ideia horiei buruzko iritzi ona azaldu genion arduradunari, baina ñabardura zenbait eginez, prestakuntzarik gabeko pertsonek modu masiboan egin ditzaketen edizioez ohartaraziz, besteak beste. Jakin badakite gure ekarpena mugatua izango dela, komunitatearen egungo jarduera-maila ikusita, baina bereziki gure jarrera jakin eta egitasmo puntualetan aholkularitza eskaintzeko prest izango ginatekeen esploratu nahi zuten. Oraingoz, datorren astean, otsailak 28an, goizean, Donostiakulturak antolatu duen lantegi horretan behatzaile eta nahi izanez gero boluntario laguntzaile gisa aritzeko gonbitea egin zigun eta Joxemai, seguru, eta agian Xabier Armendaritz ere bai, bertaratuko gara. Azkenik, Tabakalerako pertsona zenbaiti horrelako lantegi txiki bat egiteko prest ginen galdetu eta nik (Joxemai) eskaini nuen nire burua horretarako, guztiz boluntario moduan. - --Joxemai; (erantzunak) 07:33, 20 otsaila 2013 (UTC)

Wikidata phase 1 (language links) coming to this Wikipedia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorry for writing in English. I hope someone can translate this locally.

Wikidata has been in development for a few months now. It is now time for the roll-out of the first part of it on your Wikipedia. Phase 1 is the support for the management of language links. It is already being used on the Hungarian, Hebrew, Italian and English Wikipedias. The next step is to enable the extension on all other Wikipedias. We have currently planned this for March 6.

What is Wikidata?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikidata is a central place to store data that you can usually find in infoboxes. Think of it as something like Wikimedia Commons but for data (like the number of inhabitants of a country or the length of a river) instead of multimedia. The first part of this project (centralizing language links) is being rolled out now. The more fancy things will follow later.

What is going to happen?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Language links in the sidebar are going to come from Wikidata in addition to the ones in the wiki text. To edit them, scroll to the bottom of the language links, and click edit. You no longer need to maintain these links by hand in the wiki text of the article.

Where can I find more information and ask questions?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Editors on en:wp have created a great page with all the necessary information for editors and there is also an FAQ for this deployment. Please ask questions you might have on the FAQ’s discussion page.

I want to be kept up to date about Wikidata

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

To stay up-to-date on everything happening around Wikidata please subscribe to the newsletter that is delivered weekly to subscribed user’s talk pages. You can see previous editions here.

--Lydia Pintscher 16:05, 21 otsaila 2013 (UTC)

Distributed via Global message delivery. (Wrong page? Fix here.)

Gure "iragarki-taula"n (eta gainera ingelesez) idatzita dagoenez, igual ez duzue denok irakurri baina Txokoan Wikidatari buruzko iragarpen interesgarria daukagu. Ingelesezko wikipedian (iw-etan) aldaketak jada martxan dituzte eta, esan duten arabera, martxoaren 6rako (astebete bat, beraz) gure wikipedian ere egingo dituzte. Meta-wikin zabiltzatenok ziur gehiago jakingo duzuela, zerbait azpimarragarria? --Marklar (eztabaida) 18:07, 26 otsaila 2013 (UTC)

Nik ez dakit ezer... Ingeles wikipedian aldaketa sartzen ari direla ikusi dut, eta oso interesgarria dirudi. --Xabier Armendaritz 2013-02-28, 18:44 (Eguzk.)

Ediziorako bi botoi euskaratzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bozketa berri bat dugu irekita euskal wikipedian.

Galiziera wikipediatik datorkigun Vivaelcelta wikilariak jakinarazi didanez, edizio leihoaren goiko aldean azaltzen zaizkigun bi botoi euskaratzeko aukera dugu: letra lodiaren botoia eta letra etzanarena, hain zuzen. Orain ingelesez daude, B eta I letrekin, hurrenez hurren. Euskaratuz gero, L eta E agertuko lirateke.

Botoi horiek euskaratzeko, bozketa bidez onartu behar dugu euskal wikipedian. Bozketan baiezkoak irabaziz gero, Vivaelceltak lagunduko liguke beharrezko urratsak ematen, Bugzilla atalean eskaera bideratzeko. Galiziera wikipediako eta euskal wikipediako botoiak zein bere hizkuntzara itzulita agertzeko eskaerak batera aurkeztuko lirateke.

Zoaz bozketa orrira eta eman zure botoa! --Xabier Armendaritz 2013-02-27, 10:52 (Eguzk.)

 Alde. Azkenaldian wikilari oso gutxi daude aktibo eta ez dut uste bozketa egitea beharrezkoa denik, egin eta listo. Nire iritzia da, bestela bozketarekin aurrera.--An13sa 12:34, 27 otsaila 2013 (UTC)
 Alde - --Joxemai; (erantzunak) 12:53, 27 otsaila 2013 (UTC)

Guk geuk egiteko moduko aldaketa izango balitz, egia esan, ez nuke bozketarik irekiko: interfazeko beste edozein testurekin egiten dugun bezala, itzuli eta kito. Baina Vivaelcelta wikilariari ondo ulertu badiot, bozketa batean onartzea ezinbestekoa da, bestela ez digute aldaketa hori egingo. Eskerrik asko bioi, zuen botoak bozketa orrira eramango ditut. --Xabier Armendaritz 2013-02-27, 18:43 (Eguzk.)

Donostiako udal liburutegiak wikipediari buruzko lantegia antolatu dute

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bihar martxoak bat, Donostiako Haur Liburutegi Nagusian, liburuzainek ikasiko dute Wikipedian artikuluak hobetezen.

Mota askotako laguntza ahal da Euskal Wikipedian egin. Donostiako liburutegiak Kataluniako proiektua Biblioteques CAT ezaguru zuten eta proiektu hori Euskalherriko erakunde kulturaletara hedatzea izango litzake helburua.

Lehenengo pausoa emango dute formakuntza honekin.

Irakaslea Alex Hinojo izango da. Wikipedian,batez ere, katalanez idazten du: eta Wikimedia GLAM Ambassador. da. Orain dela urte asko, Sabadellen bizi eta lan egiten du. Enpresako Zientzietan diplomatua da eta museo eta kultur kudeaketan graduondokoak egin ditut. Wikipedia eta museoen arteko lankidetzako proiektuak sustatzen ditu. Museo-Wikipedia erlazioa oso interesgarria dela ikusten du. Glamwikiproiektua ere jarraitzen du. 2007an Wikipedian idazten hasi zen, hasieran bideo-arteari buruzko artikuluak egiten, baina gaur egun edozein gairekin lotuta dauden artikuluak egiten ditu, batipat, katalanekin.

Biharko saiora gonbidatu ditugu Xabier Armendariz eta Joxemari Sarasola euskal wikilariak. —Aurreko iruzkin sinatugabea Aurkia (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2013-02-28, 18:55).

Azken orduan presakako zeregin bat sortu zait, eta ezin izango dut joan, tamalez. Eskerrik asko gonbitagatik, seguru dena ondo aterako dela, antolakuntza lan ederra egin duzue. --Xabier Armendaritz 2013-02-28, 18:00 (Eguzk.)