Wikipedia:Txokoa/Laguntza/2009ko abendua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Atlasa[aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak dituen artikulu batean mundu bola klikatzean agertzen den atlasak akatsak ditu. Ozeano Atlantikoa ikusten baduzu itsasoaren erdian hainbat hiri azaltzen dira (Ankara, Skopje...). Baina, artikuluan koordenatuak ondo jarrita daude.--An13sa 19:48, 8 Abendua 2009 (UTC)

Laguntza taula batekin[aldatu iturburu kodea]

Norbaitek begira dezake zein den taula honetan dagoen arazoa? Ez dakit nola konpondu. Milesker aldez aurretik.--An13sa 20:21, 9 Abendua 2009 (UTC)

Lehenik eta behin, sort txantiloia ez dabil (1. zutabea), eskuz sartu beharko dira (nik 2a satu dut) edo sort txantiloi hori konpondu.14:51, 13 Abendua 2009 (UTC)Joxemai
Konpondu dudala uste dut, begiratu lehenengo lerroa nola dagoen, besteak modu berean eratuko dira (daturen bat ezabatu dudala uste dut)14:59, 13 Abendua 2009 (UTC)Joxemai

Zalantza bat[aldatu iturburu kodea]

Izan al daiteke artikulu bat nabarmena azalean agertu gabe?14:45, 13 Abendua 2009 (UTC)Joxemai

Zein? Azken boladakoa bada, akats bat izango zen.--Unai (esan) 18:29, 15 Abendua 2009 (UTC)

Galderatxo bat =[aldatu iturburu kodea]

Honelako artikuluak wikipedia honetan onartuko al zenukete? : http://en.wikipedia.org/wiki/Manchester_United_F.C._season_1996%E2%80%9397 (Futbol klub baten denboraldi bat) Beste wikipedietan normalak dira. adibidez: http://fr.wikipedia.org/wiki/Saison_2009-2010_du_Standard_de_Li%C3%A8ge mil esker.

Txukun idatzita egonez gero, niri ondo irudituko litzaidake.--Unai (esan) 18:29, 15 Abendua 2009 (UTC)

Nabarmendutako artikuluak[aldatu iturburu kodea]

Gabon denoi. Donostiako Zinemaldiaren artikuluan erreferentziak jartzear abenduaren azken asterako nabarmendutako artikulurik ez daukagula konturatu naiz. Abenduak bost aste ditu eta lau artikulu baino ez ditugu. Norbaitek gogoratzen al du zein zen bostgarren bozkatuena ala urtarrilarenak aurreratuko ditugu? -- Marklar 21:28, 15 Abendua 2009 (UTC)

Ba agian 4 aukeratu eta gero urtarrilan beste 5 edo egingo ditugu, ezta? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 21:36, 15 Abendua 2009 (UTC)