Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua.

Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua, Donostia Europako Kultura Hiriburu izan zedin Donostiako Udalak lehiaketara aurkeztu zuen proiektua da. Bere lelo ofiziala "Herritarren energia-olatua. Elkarbizitzarako kultura" da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko ekainaren 29ko 17:25ean Madrilen burututako ekitaldian Manfred Gaulhofer epaimahaiko buruak Donostia hiri aukeratua zela adierazi zuen. Honela, Donostiaren hautagaitza Espainiako bost hiriei gailendu zitzaien: tartean Cordoba, Zaragoza, Segovia, Burgos eta Las Palmas Kanaria Handikoa zeuden.[1][2]

Proiektuaren inguruko eztabaidak eta kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiaren kultura hiriburutzak eztabaida politiko ugari, proiektuaren barruko deadostasun eta gorabehera ugari eta sektore zenbaiten aldetik kritika gogorrak izan ditu. 2016 desokupatu taldearen esanetan, kultura hiriburutza proiektu merkantilista eta kapitalista besterik ez da, turismo masiboa erakarri eta hiriko desberdintasun ekonomikoak areagotu dituena.

Sektore politiko instituzionalen aldetik ere kritikak izan dira. Ezker aberttzaletik proiektuaren aurkako jarrera zegoen 2011 urtean Bilduk Donostiako alkatetza eskuratu aurretik. Gero, ordea, kultura hiriburutza bultzada osoa eman zion, haien esanetan hastapenetan zeuden alderdi desegokiak ezabatuta (hala nola, Odon Elortza aurreko alkatearekin proiektuak zuen identifikazioa). Beste alderdi politikoek Bilduk proiektuaren baitan izandako jarreraren aurka azaldu dira, pasibotasuna eta erabilera politikoa salatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lortu dugu! Eskerrik asko!. Donostia 2016 webgunea
  2. Donostia, 2016ko Europako kultur hiriburu. Berria.info

Ikus, ganera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua Aldatu lotura Wikidatan