Wikiproiektu:Banderak/2010 arteko artxiboa
Banderen wikiproiektu hau bandera nazional eta ez nazionalei dagozkien artikuluak sortzea helburu dituen proiektua da. Momentuz batzuk sortu egin dira, Europako nazioenak batez ere, baina beste asko falta dira. Helburua banderen artikulu guzti hauek formatu beretsu bat mantenduz zenbait erabiltzaileren artean sortzea da; ezaugarri nagusia eskuinaldean {{Bandera infotaula}} txantiloia izatea litzateke. Formatu beretsu hauek dituzten artikulu sortak sortzeko, lan hau erraztuko luketen tresnen sorrera ere proposatzen da, nahi duenak erabili dezan, errazagoa iruditzen bazaio, noski :)
Bandera nazionalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bandera nazionalek aipatutako {{Bandera infotaula}} txantiloia izango dute eskuinaldean, bandera guztiek bezalaxe, eta horrez gain bere kontinenteari dagokion aurkibide txantiloia ere bai (Asia, Afrika, Europa, Hego Amerika, Ipar Amerika, Ozeania). Horrez gain, [[Kategoria:Bandera nazionalak]] eta dagokion herrialdearen kategorian sailkatuta geldituko litzateke.
Lan hau neketsua izan daiteke, eta hori errazteko tresna hau erabiltzea proposatzen da; egiteke daudenak jakiteko goian aipatutako txantiloietan begiratu daiteke. Datuak betetzeko beste Wikipediatako informazioa erabiltzea nahikoa da normalean. Edozein hobekuntza proposamen edo zalantza orrialde honen eztabaidan utzi.
Europako banderak | ||
---|---|---|
Albania • Alemania • Andorra • Armenia • Austria • Azerbaijan • Belgika • Bielorrusia • Bosnia-Herzegovina • Bulgaria • Danimarka • Erresuma Batua • Errumania • Errusia • Eslovakia • Eslovenia • Espainia • Estonia • Finlandia • Frantzia • Georgia • Grezia • Herbehereak • Hungaria • Irlandako Errepublika • Islandia • Italia • Kroazia • Letonia • Liechtenstein • Luxenburgo • Malta • Mazedoniako Errepublika • Moldavia • Monako • Montenegro • Norvegia • Polonia • Portugal • San Marino • Serbia • Suedia • Suitza • Turkia • Txekiar Errepublika • Ukraina • Vatikano Hiria • Zipre |
Bandera ez nazionalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bandera nazionalekin erabilitako metodologia egokia dela eta merezi duela erabakiko balitz, antzeko tresna bat ere sortu liteke, artikulu horientzako balioko lukeena. Baina momentuz bandera nazionalekin egin nahi da proba.
Bandera txikiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat artikulutan herrialde ezberdinetako pertsonak edo lekuak zerrendatzen dira. Honetarako herrialde eta lurralde ezberdinentzako txantiloi ezberdinak sortzen ari gara, horien izenak ISO 3166 estandarrarekin bat datozelarik. Txantiloi hauetako bakoitzak aukerako aldagai bat du, banderatxoa bakarrik, edo horrez gain lurraldearen izena ere erakusteko. Esate baterako, Italiako banderatxoa jarri nahi izanez gero:
- {{banderaikur|Italia}} -->
- {{bandera|Italia}} --> Italia
Badago ISO 3166 estandarrarekin bat ez datorren kasu bereziren bat. Adibidez, Euskal Herria:
- {{banderaikur|EH}} -->
- {{bandera|EH}} --> EH
Bandera txantiloi guztientzako, ikus Kategoria:Bandera txantiloiak eta Bandera txantiloien zerrenda.