Wikiproiektu:Informatika/SEModuak2

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Sistema eragileak, non kokatzen diren aplikazioaren eta hardwarearen artean.

Sistema eragilea software bat da eta programekin eta datuekin osatzen da. Sistema eragileak konputagailuaren hardwarea kudeatzen du, eta askotariko software aplikazioak efizientziaz exekutatzeko zerbitzu komunak eskaintzen ditu.

Sistema eragile baten oinarrizko helburuak eta ikuspuntuak bi dira, elkarren artean erlazionaturik badaude ere: batetik makina-mailakoak baino funtzionalitate ahaltsuagoak eskaintzea programei eta programatzaileei, eta bestetik, baliabideen kudeaketa orekatu eta eraginkorra. Lehen helburua sistema-deiek betetzen dute, horretarako, sistema-dei horien kodea definitu behar da, baina hori egiterakoan baliabideen kudeaketa orekatua eta eraginkorra hartu behar da kontuan. Era berean, kudeaketa egokia ziurtatzeko sinkronizazio/komunikazioa eduki behar da kontuan.

Sistema eragilea beharrezkoa da erabiltzailea konputagailuarekin komunikatzeko. Hardwarearen funtsezko kudeaketa oso konplexua da, hori dela eta, sistema eragileak sistemaren ulermena eta erabilpena errazten du erabiltzailearentzat.

Makinaren zehaztasunak alde batera utziz, oro har, baliabideak kudeatzeko aukera eskaintzen duen softwarea da. Mota honetako softwarea, mikroprozesadoreak erabiltzen dituzten sistema gehienetan aurki dezakegu, hala nola, telefono mugikorretan, DVDak ikusteko sistemetan, konputagailutan eta abarretan.

Moduak[aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo mikroprozesadoreak (PUZ edo MPU) operazio modu anizkoitzak onartzen dituzte. PUZek kapazitate honekin bi modu eskaintzen ditu: erabiltzaile modua eta gainbegirale modua. Orokorrean, gainbegirale moduko funtzionamenduak baldintza gabeko sarrera baimentzen du makinaren baliabide guztietan, baita MPU aginduetan. Erabiltzaile moduan berriz, aginduen erabileran mugak ezartzen ditu, eta orokorrean, ez du baimentzen makina baliabideetarako zuzeneko atzipena.

Pizterakoan edo berrabiarazterakoan, gainbegirale moduan hasten da sistema. Kargatzen denean edo sistema eragilearen kernela hasten denean, erabiltzailearen modua eta gainbegirale moduaren muga ezar daiteke ( kernel modua bezala ezagutua).

Kernelak gainbegirale modua erabiltzen du behe-mailako lanetan, hardwareak murrizketa gabeko sarrera behar duenean. Esate baterako, memoriarako atzipena kontrolatu eta gailuekin komunikatu (disko unitateak eta bideo bistaratze dispositiboak adibidez). Erabiltzaile modua, berriz, beste guztirako erabiltzen da. Aplikazio programak, testu prozesadoreak eta datu baseen administratzaileak esaterako, erabiltzaile moduaren barruan lan egiten dute eta kernelaren kontrola gainditu behar dute makinaren errekurtsoak atzitzeko, zeinek gainbegirale moduan aldaketak sortzen ditu. Orokorrean, nukleo kontrol transferentzia lortzen da software etenaldien agindu baten exekuzioaren bitartez. Software etenaldiak aldaketa sortzen du erabiltzaile modutik gainbegirale modura eta kodea exekutatzen hasten da kontrola nukleoari emanez.

Erabiltzaile moduan, programak atzitu dezake mikroprozesadorearen aginduen murrizketen multzoa eta, orokorrean, ezin dute sistemaren funtzionamendua nahasi dezakeen instrukziorik exekutatu. Gainbegirale moduan, ezabatzen dira instrukzio exekuzioen murriztapenak, horrela nukleoak makinaren baliabideen atzipen mugagabea eduki ditzake.