Wikiproiektu:Informatika/SEetaFitxategiak1

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Sistema eragileak, non kokatzen diren aplikazioaren eta hardwarearen artean.

Sistema eragilea software bat da eta programekin eta datuekin osatzen da. Sistema eragileak konputagailuaren hardwarea kudeatzen du, eta askotariko software aplikazioak efizientziaz exekutatzeko zerbitzu komunak eskaintzen ditu.

Sistema eragile baten oinarrizko helburuak eta ikuspuntuak bi dira, elkarren artean erlazionaturik badaude ere: batetik makina-mailakoak baino funtzionalitate ahaltsuagoak eskaintzea programei eta programatzaileei, eta bestetik, baliabideen kudeaketa orekatu eta eraginkorra. Lehen helburua sistema-deiek betetzen dute, horretarako, sistema-dei horien kodea definitu behar da, baina hori egiterakoan baliabideen kudeaketa orekatua eta eraginkorra hartu behar da kontuan. Era berean, kudeaketa egokia ziurtatzeko sinkronizazio/komunikazioa eduki behar da kontuan.

Sistema eragilea beharrezkoa da erabiltzailea konputagailuarekin komunikatzeko. Hardwarearen funtsezko kudeaketa oso konplexua da, hori dela eta, sistema eragileak sistemaren ulermena eta erabilpena errazten du erabiltzailearentzat.

Makinaren zehaztasunak alde batera utziz, oro har, baliabideak kudeatzeko aukera eskaintzen duen softwarea da. Mota honetako softwarea, mikroprozesadoreak erabiltzen dituzten sistema gehienetan aurki dezakegu, hala nola, telefono mugikorretan, DVDak ikusteko sistemetan, konputagailutan eta abarretan.


Identifikazioa eta antolaketa[aldatu iturburu kodea]

Fitxategiak hierarkikoki antolatzen dira.

Gaur egungo ordenagailu sistemetan, oro har, fitxategiak izenaren bidez atzitzen dira. Fitxategiak direktorioetan kokatzen dira, eta direktorio hauetako bakoitzean, fitxategi baten izenak bakarra izan behar du, hau da, ezin da errepikatu. Beste era batera esanda, direktorio berean ezin dira fitxategi bat baino gehiago egon izen berarekin.

Fitxategi baten izena eta direktorio horretara dagoen ibilbidea sistemako gainontzeko fitxategi guztien artean identifikatzen da modu unibokoan -ezin dira izen eta ibilbide bereko bi fitxategi egon-. Izenaren itxura erabiltzen den sistema eragilearen araberakoa da. Lehenbiziko konputagailuek hizki edota digitu gutxi batzuk soilik onartzen zituzten fitxategien izenetan, baina egungo konputagailu modernoek, Unicode motako ia edozein hizki eta zenbaki konbinaketa duten izen luzeak onartzen dituzte. Sistema informatiko batzuek espazioak onartzen dituzte; beste batzuek ez. Fitxategien izenetan, hizki larri eta xeheen arteko bereizketaz Fitxategi sistema arduratzen da. UNIX-eko fitxategi sistemak bereizketa hau burutzen du normalean, eta erabiltzaile mailan aplikazioei fitxategiak sortzea baimentzen die, hauen izenak karaktereen kasuan soilik desberdintzen direlarik. Microsoft Windows-ek hainbat fitxategi sistema onartzen ditu, bakoitza karaktere maiuskula eta minuskulen bereizketarekiko politika desberdinarekin. FAT fitxategi sistema zahar eta ezagunak hainbat fitxategi izan ditzake non hauen izenak maiuskula eta minuskuletan soilik bereizten diren erabiltzaileak disko editore bat erabiltzen badu fitxategien izenak aldatzeko direktorioko sarreretan. Erabiltzaile aplikazioek, berriz, ez diote erabiltzaileari izen bereko baina hizki xehe eta larri konbinazio desberdineko hainbat fitxategi sortzen.

Konputagailu gehienek fitxategiak direktorio, karpeta edota katalogo izeneko hierarkiatan antolatzen dituzte. (Kontzeptua bera da terminologia desberdinetan.) Direktorio bakoitzak hainbat fitxategi izan ditzake, baina baita beste direktorio edo karpeta batzuk ere. Beste direktorio hauek, era berean, beste hainbat fitxategi eta direktorio izan ditzakete eta horrela bata bestearen ondoren, zuhaitz egitura bat osatuz non erro direktorio (root) batek (izena konputagailu batetik bestera alda daiteke) edozein direktorio eta fitxategi maila izan dezakeen. Direktorioak ere fitxategiak bezalaxe izenda daitezke (erro direktorioa izan ezik, orokorrean izena edukitzen baitu). Direktorio edo karpeten erabilpenak fitxategiak logikoki errazago antolatzeko aukera ematen digu.

Konputagailu batek karpeten erabilpena onartzen duenean, fitxategi eta karpeta edo direktorio bakoitzak ibilbide bat du bere izenaz gain, direktorio edo fitxategi hori non kokatzen den adierazten duena. Ibilbidean, karaktere bereziak -barra bat, esaterako- erabiltzen dira fitxategi eta direktorioen izenak bereizteko. Artikulu honetako irudian, adibidez, «/Payroll/Salaries/Managers» ibilbideak Salaries direktorioan dagoen Managers fitxategia adierazten du unibokoki, eta direktorio hau Payroll izeneko beste baten barnean dago. Adibide honetan, fitxategi eta direktorioen izenak barra batez bananduta daude; kasu honetan, erro direktorioak ez du izenik. Hori dela eta, ibilbidea barra batez hasten da (erro direktorioak izena izango balu, lehen barraren aurretik idatziko litzateke).

Sistema informatiko gehienek (baina ez guztiek) fitxategi-luzapenak erabiltzen dituzte izenetan beraien edukia identifikatzen laguntzearren. Windows konputagailuetan, puntu bat idazten da fitxategiaren izenaren amaieran karaktere gutxi batzuez jarraituta fitxategi mota zehazteko. .txt luzapenak testu dokumentu bati egiten dio erreferentzia, .doc luzapenak edozein dokumentu motari, orokorrean Microsoft Office Word-en fitxategi formatuari; etab. Luzapenenen tratamendua eta erabilera guztiz alda daiteke sistema informatiko batetik bestera; batzuetan guztiz beharrezkoak dira, beste batzuetan, aldiz, erabat baztertzen dira bertan egonda ere.

Fitxategien kudeaketa[aldatu iturburu kodea]

Hau da zuk editatu behar duzuna.