Wikiproiektu:Informatika/SEetaFitxategiak3

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Sistema eragileak, non kokatzen diren aplikazioaren eta hardwarearen artean.

Fitxategi bat ordenagailu baten gordetzen den informazio multzoa da eta bide baten bitartez identifikatu daiteke. Berauei esker informazioa gordetzeko baliabideen antolaketa errazten da. Fitxategi deitzen zaie paperean aurki ditzakegun fitxategien baliokide informatikoak direlako.

Memoria lagungarrietan (disko gogor, DVD...) gordetzen dira. Informazioa biltegiratzean fitxategietan gordetzen da. “IZENA . LUZAPENA” batez adierazten da. Luzapena fitxategiaren mota adierazten du. Adb.: irudi.doc, taula.doc eta aukerakoa da. Batzuetan erregistroz osatzen dira

Bere ezaugarriak: izena, egitura, motak, atzipenak, atributuak eta eragiketak dira.

Fitxategien edukiak[aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo sistema eragileetan fitxategiak byte sekuentzia batean daude antolatuta. Fitxategi baten formatua bere edukiak definitzen du, nahiz eta sistema eragile batzuetan formatua fitxategi-luzapenaren arabera adierazten den. Adibidez, testu fitxategi baten byteak (.txt Windows-en) ASCII edo UTF-8-rekin daude lotuta, irudi, bideo edo audio baten byteak, ordea, beste modu batera interpretatzen dira. Fitxategi mota gehienek metadatuentzako hainbat byte izan ditzakete ditzakete, fitxategiaren oinarrizko informazioa gordetzeko.

Fitxategi tamaina[aldatu iturburu kodea]

Une konkretu batean fitxategi batek tamaina bat behar du izan, orokorrean byte kopuru batekin adierazita. Gaur egungo sistema eragileetan tamaina edozein zenbaki oso ez negatibo izan daiteke, sistemak ezartzen duen maximo bat arte.

Kasu berezi bat zero byteko fitxategiak dira; fitxategi hauek orain sortu berri diren fitxategiak, oraindik daturik ez dutenak, edo erroredun fitxategiak izan daitezke (bertan behera geratu den eragiketa baten ondorioz).

Datuen egituraketa fitxategian[aldatu iturburu kodea]

Fitxategi baten informazioa pakete txikiagoz egon ohi da osatuta (normalean erregistro edo linea deituak) indibidualki desberdinak direnak, baina ezaugarri komunak dituztenak. Adibidez, soldata-orri bat gordetzen duen fitxategi batean, enpresa bateko langile guztien datuak eta bakoitzaren soldata aurki daitezke. Soldata-orriko erregistro bakoitzak langile bakar bati egite dio erreferentzia, eta erregistro guztiek ezaugarri komun bat dute, soldatekin daude erlazionatuta. Testu fitxategi batek lineak izan ditzake, inprimatutako paper batek dituen lerroak bezala.

Nola multzokatu informazioa fitxategi batean diseinuaren menpe geratzen da, eta ondorioz fitxategi baten informazioa egituratzeko modu desberdin asko daude. Fitxategi informatiko gehienak ordenagailu programek erabiliak dira, beraien funtzionamendurako sortu, aldatu eta ezabatzen dituzten fitxategiak. Programatzaileek erabakitzen dute zer fitxategi behar dituzten, nola erabiliko diren, eta (normalean) beraien izenak.

Kasu batzuetan programek erabiltzailearentzat ikusgarriak diren fitxategiak atzitzen dituzte. Adibidez, testu-tratamenduko programa batean, erabiltzaileak berak izendatu dituen fitxategiak aldatzen ditu. Nahiz eta fitxategiaren barne egitura testu-tratamenduko programak ulertzen duen formatu batean egon, erabiltzaileak fitxategiaren izena, kokapena eta bertan gordeko den testua aukeratzeko gaitasuna du.

Aplikazio askok bere datu guztiak fitxategi bakar batean gordetzen dituzte, barne adierazleak erabiliz informazio mota desberdinak desberdintzeko. Honen abantaila bat fitxategi kopurua murriztea da, errazago mugitu ahal izateko, edo zaharkitutako fitxategiak errazago kudeatzeko.

Eragiketak[aldatu iturburu kodea]

Hauek dira programa batek fitxategi baten egin ditzakeen eragiketak:

  • Fitxategi berri bat sortu
  • Fitxategien baimenak eta atributuak aldatu
  • Fitxategi bat ireki, bere edukiak programarentzako ikusgarri egiteko
  • Fitxategi batetik datuak irakurri
  • Fitxategi baten datuak idatzi
  • Fitxategi bat itxi

Ordenagailu batean fitxategiak sortu, mugitu, aldatu, handitu, murriztu eta ezabatu daitezke. Kasu gehienetan konputagailuan exekutatzen diren programek egiten dituzte eragiketa hauek, baina erabiltzaile batek ere egin ditzake beharrezkoa balitz.

UNIX-moduko sistema eragileetan, erabiltzaile espazioko programek ez dute zuzenean fitxategiekin behe mailan lan egiten. Bakarrik kernel-ak egiten du lan fitxategiekin eta erabiltzailearekiko modu garden batean maneiatzen ditu eragiketa hauek. Sistema eragileak abstrakzio maila bat eskaintzen du, erabiltzaileak fitxategi bat bere izenaren arabera atzitu dezake, deskriptorea erabili gabe. Adibidez rm fitxategia aginduak ez du fitxategia bera ezabatuko, baizik eta fitxategi horren erreferentzia. Fitxategi batentzat hainbat erreferentzia egon daitezke, baina guztiak ezabatzen direnean, kernelak fitxategi horrek hartzen zuen lekua libre bezala tratatuko du gainetik beste edozer datu berridazteko. Datu hondar hau segurtasun arazo bezala kontsideratzen da, datuak ez baitira ezabatu eta ondorioz, berreskuratzeko aukera existitzen delako. Edozein ezabapen-seguru egiten duen programak sistema deiak erabiliko ditu fitxategiaren datuak guztiz ezabatzeko.

Babesa[aldatu iturburu kodea]

Sistema eragile modernoek fitxategiak nahigabe edo nahita sortutako kalteaz babesteko hainbat aukera eskaintzen dituzte. Hainbat erabiltzaile izan ditzaketen konputagailuek fitxategi-baimenak inplementatzen dituzte, fitxategiak edo karpetak nork aldatu, ezabatu edo sortu ditzakeen kontrolatzeko. Adibidez, erabiltzaile konkretu batek fitxategi edo karpeta bat irakurtzeko baimena soilik izan dezake, baina ez aldatu edo ezabatzekoa; edo beharbada irakurri eta aldatzeko baimena izan dezake, baina ez exekutatzekoa. Baimenak, fitxategi baten edukia erabiltzaile konkretu batek (edo gehiagok) bakarrik izan dezan erabili ahal dira.

Hainbat sistema eragilek inplementatzen duten beste babes mekanismo bat irakurtzeko-soilik flag-a da. Fitxategi baten hau aktibatuta badago (erabiltzaile edo programa batek hala nahi izan duelako), fitxategia arakatua izan daiteke, baina ezin daiteke bere edukia aldatu. Flag hau oso erabilgarria da aldatua edo ezabatua izan ez daitekeen informazio kritikoa gordetzeko, sistema eragileak bakarrik erabiltzen dituen fitxategi berezientzako, adibidez. Sistema batzuetan fitxategi ezkutuak ere inplementatzen dira, fitxategiak erabiltzailearentzako ikusezin bihurtzeko.