Wikiproiektu eztabaida:Euskal musika

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo! Ikusi dut wikiproiektu berri bati ekin diozula! Buff, zenbat lan. Beno, harira, gauza da ondo legokeela proiektuarekin harremanetan dauden artikuluetan wikiproiektua dagoenaren txantiloi bat jartzea, bukaeran, horrela jendeak agian osatuko lukeelako. Zer deritzozu? -Theklan; (zer?) 19:41, 10 Urria 2006 (UTC)

Ideia ona da, bai. Prestatuko dut txantiloi bat horretarako! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:48, 11 Urria 2006 (UTC)

Wikiproiektuan lagungarria izan daitekeen talde eta bakarlarien zerrenda bat aurkitu dut frantsesezko erabiltzaile baten orrian: fr:Utilisateur:Michel BUZE/tests/rock basque. Txarrena bakarlariak eta taldeak banan-banan banatu beharko direla. Hor dago, jakin dezazuen. —Barrie(postontzia) 11:18, 21 Urria 2006 (UTC)

Euskal musika-tresnak[aldatu iturburu kodea]

Egunon guztioi. Ikusi dut ez duzuela euskal musika-tresnei buruz ezer pentsatua idaztea. Diskoak, taldeak eta abar ondo daude baina euskal musikari buruzko wikiproiektu batean ez litzateke lekutxo bat egongo musika-instrumentu edo tresnentzako? Hainbat artikulu sortu daitezke honen inguruan. Trikitixa badaukagu jada baina ziurrenik gehiago landu genezake (irudi bat...). Beste instrumentu batzuk: dultzaina, txalaparta, txistua, panderoa, danbolina, tobera, alboka, atabala, suprinua, tronpa edo musu-gitarra... Laguntzea nahiko nuke baina ezin. Eta zorionak guztioi.

P.D: Ez dakit hau bada lekurik egokiena mezua jartzeko. Eta tobera instrumentua litzateke, ez Arabako herria. —83.35.85.232 12:28, 1 Maiatza 2007 (UTC)

Arrazoi duzu, bai. Toberaren inguruan proposatu duzun aldaketa egin dut jada, eta euskal musika tresna dago artikulu nagusi bezala, eta ez Berantevillako herria. Wikiproiektuaren inguruan zalantzarik ez dut atalak eta edukiak falta direla, eta horregatik edozeinek eskainitako laguntza eskertzekoa izango da, behar dugu eta. Eskerrik asko zure ekarpenagatik. Wikiproiektuan lagundu nahi izanez gero, gustura eskertuko dizugu. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:57, 1 Maiatza 2007 (UTC)