Edukira joan

Wikiteka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wikiturriak» orritik birbideratua)
Wikitekaren logoa

Wikiteka (ingelesez Wikisource) wikian dagoen testu eduki askeko Interneteko liburutegi digitala da, Wikimedia Fundazioak kudeatutakoa. Wikitekak da proiektu osoaren izena, baita proiektu horretako ale bakoitzaren izena ere, non ale bakoitza hizkuntza desberdin bati dagokion. Beraz, hizkuntza askotako iturriek osatzen dute Wikiteka.

Proiektuaren helburua da denetariko testu eta itzulpen askeei ostatu ematea, hizkuntza askotan. Jatorriz, testu historiko garrantzitsuak edo baliagarriak artxibatzeko asmatu zen; izan ere, haren lehen testua Déclaration universelle des Droits de l'Homme izan zen, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala, baina geroztik, eduki orokorreko liburutegi izatera pasa da. Proiektua 2003ko azaroaren 24an hasi zen ofizialki Project Sourceberg izenaz, Project Gutenberg famatuaren hitz joko bat. Urte berean beranduago, "Wikisource" izena eman zitzaion, eta bere domeinua lortu zuen zazpi hilabete geroago.

Proiektuan gordetzen dira jabari publikoan dauden edo lizentzia askea duten lanak, argitaratutako lan profesionalak edo iturri dokumental historikoak, ez nork bere buruaren alde jarritako produktuak, eta egiaztagarriak behar dute. Egiaztapena Internetez kanpora egiten zen hasieran, edo beste liburutegi digitalen fidagarritasuna ontzat hartuz. Egun, ordea, lanak Interneteko eskaneatze bidez babestuta daude, ProofreadPage luzapena erabiliz. Horrek proiektuko testuen fidagarritasuna eta zuzentasuna bermatzen du.

Wikiteka batzuek, hizkuntza banatakoak, orain lanak eskaneatzearen bidez babestuta egotea eskatzen dute. Oraingoz, hala da bederen hizkuntza nagusietan. Euskarazko Wikiteka 2018ko apirilaren 19 lortu zuen eu. azpidomeinua. Gehienak testuak diren arren, Wikitekak beste material batzuei ere ematen die ostatu, komikietatik hasi eta film edo entzuteko liburuetaraino.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]