Wilhelm garrasia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wilhelm garrasi» orritik birbideratua)
Wilhelm garrasia
Jatorria
Sortzailea(k)Sheb Wooley
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Honen izena daramaPvt. Wilhelm (en) Itzuli
Ezaugarriak
Deskribapena
Honen parte daDistant Drums
The Charge at Feather River (en) Itzuli

Wilhelm garrasia (ingelesez: Wilhelm scream) 1951n Distant Drums filmean lehen aldiz erabilitako stock soinu efektu bat da.[1] Harrezkero, ehunka filmetan agertu da- 2015erako 416 film eta telesailetan[2]- eta soinu klixe ezagunenetakoa da ziurrenik. Garrasia Warner Broseko soinu artxiboan gorde zuten. Han aurkitu zuen Ben Burtt Star Warseko soinu diseinatzaileak, eta "PVT. Wilhelm" izena eman zion, 1953ko The Charge at Feather River filmean oihu bera egin zuen bigarren mailako pertsonaia baten izena hain zuzen ere.

Oihua grabatu zuenaren nortasuna ez da ezagutzen, zenbait adituk Sheb Wooley abeslariak grabatu zuela uste arren.[3] Edonola ere, egun ez du inolako copyrightik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.