Willem van Haecht
Willem van Haecht | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Anberes, 1593ko azaroaren 7a |
Herrialdea | Hegoaldeko Herbehereak |
Heriotza | Anberes, 1637ko uztailaren 12a (43 urte) |
Familia | |
Aita | Tobias Verhaecht |
Ama | Suzanna van Mockenborch |
Irakaslea(k) | Tobias Verhaecht (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta eduki-editorea |
Lantokia(k) | Anberes |
Enplegatzailea(k) | Cornelis van der Geest (en) |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Anberesko San Lukas artista elkartea |
Mugimendua | Barrokoko margolaritza |
Willem van Haecht (Anberes, 1593ko azaroaren 7a - Ibidem, 1637ko uztailaren 12a) Barrokoko margolari flandiarra izan zen kabineteak margotzen espezializatua. Tobias Verhaecht paisaigilearen semea omen zen. Gaztea hil zen 43 urte zituelarik.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anberesen bataiatua 1593ko uztailaren 11n, iturri batzuen arabera aita Tobias Verhaecht, paisaiagilea eta Rubensen irakaslea zen eta ama Susana van Mockenborch. Aitapontea Rubensen lehengusu bat izan zen.[2] Aitaren ikaslea, Frantzian eta Italian zehar bidaiatu zuen 1626an Anberesko San Lukas artista elkartean izena eman aurretik. Hemen Cornelis van der Geest-en zerbitzura lan egin zuen, bere margolan bildumaren kontserbatzaile bezala, eta bere egoitza mezenasen beraren etxean finkatu zuen, non 1637ko uztailaren 12an hil zen.[3]
Bere ospea bi pintura-kabineteri zor dio — Cornelis van der Geest-en pintura-kabinetea (Anberes, Rubenshuis) eta Apelesek Kanpaspe margotzen (Haga, Mauritshuis) —.[4] Autore askorentzat generoaren gailurrean kokatzen dira biak, irudikatutako lanen aniztasunagatik eta konposizioaren konplexutasunagatik. Bi lan hauetan informazio handia azaltzen da, esaterako, Jan van Eyck margolariaren Emakumea bainatzen galdutako lana.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Cornelis van der Geest-en pintura-kabinetea (1628).[5]
-
Apelesek Kanpaspe margotzen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://es.scribd.com/document/296450929/Willem-Van-Haecht-WES
- ↑ Díaz Padrón, Matías eta Royo-Villanova, Mercedes, David Teniers, Jan Brueghel y los gabinetes de pinturas, Madril, Pradoko museoa, 1992, ISBN 84-87317-13-8. [1]
- ↑ Vlieghe, Hans, Arte y arquitectura flamenca, 1585-1700, Madril, Cátedra, 2000, ISBN 84-376-1842-8.
- ↑ https://www.mauritshuis.nl/es/descubrir-la-coleccion/obras/266-apelles-pintando-a-campaspe/
- ↑ https://www.museodelprado.es/actualidad/multimedia/el-gabinete-de-arte-de-cornelis-van-der-geest-de/0bc7c495-7682-4fbd-8904-4f6cd87bcac7