William Anders
William Alison Anders (Hong Kong, 1933ko urriaren 17a – San Juan uharteak, San Juan konderria, Washington, 2024ko ekainaren 7a) estatubatuar pilotu militar, ingeniari elektriko, ingeniari nuklear, NASAko astronauta, hegazkinlari eta diplomazialaria izan zen.
1955ean Annapolisko Itsas Akademian graduatu zen eta urte horretan bertan Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadan sartu zen borrokarako pilotu gisa. 1962an ingeniaritza nuklearrean graduatu zen armadaren programa batean eta armadaren armamentu programan lan egin zuen erreaktore nuklearren alderdi teknikoez arduratuz.
1968an Apollo 8 misioan parte hartu zuen Frank Borman eta Jim Lovellekin batera. Ilargira bidaiatzen lehenak izan ziren eta satelitea hamar aldiz orbitatu zuten. Anders izan zen Earthrising argazki ironikoaren egilea.
1969tik 1973ra Aeronautika eta Espazioko Kontseilu Nazionaleko idazkari exekutiboa izan zen, eta 1969tik 1973ra Energia Atomikoaren Batzordeko kidea. 1976tik 1977ra AEBetako enbaxadorea izan zen Norvegian.
Pilotatzen ari zen hegazkinak lurra jo zuenean hil zen.
- 1933ko jaiotzak
- 2024ko heriotzak
- Hongkongdarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako hegazkin militarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako astronautak
- Ameriketako Estatu Batuetako ofizial militarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armadako militarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako ingeniariak
- Ameriketako Estatu Batuetako argazkilariak
- Hegazkin istripuan hildakoak
- Filmatutako heriotzak