William Petersen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
William Petersen
WilliamPetersen.jpg
Bizitza
Jaiotza Evanston (Illinois)1953ko otsailaren 21 (64 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Idaho State University
Bishop Kelly High School
Lanbidea
Lanbidea zinema ekoizlea, antzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea
Jasotako sariak
IMDb nm0676973

William Louis Petersen (1953ko otsailaren 21a, Evanston, Illinois) estatubatuar zinema, telebista eta antzerkiko aktore eta ekoizle bat da. Nagusiki CSI: Crime Scene Investigation (2000-2009) telesail ospetsuko protagonista den Gilbert "Gil" Grissom doktorea eta To Live and Die in L.A. (1985) filma antzezteagatik ezaguna da. Antzeztutako beste film nabarmenen artean honakoak daude: To Live and Die in L.A. (1985), Manhunter (1986), Young Guns II (1990), Fear (1996) eta Seeking a Friend for the End of the World (2012).

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin, Idaho estatuko Boise hiriko Bishop Kelly High School institutuan graduatu ondoren sorterria utzi zuen. 1974an, Joanne Brady emaztearekin batera Euskal Herrian bizitzen jarri eta bertan aktore ikastaroak jaso zituen. Oñatiko Unibertsitatean ikasten egon eta euskara eta Euskal Herriko kulturari buruzko jakinmina piztu zitzaizkien, ondorioz, 1975ean Gipuzkoako Arrasate udalerrian bere alaba jaio eta gurasoek Maite Nerea euskal izena ipini zioten[1].

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1981 Thief Katz & Jammer Bartender
1985 To Live and Die in L.A Richard Chance
1986 Manhunter Will Graham
1987 Amazing Grace and Chuck Russell
1989 Cousins Tom
1990 Young Guns II Pat Garrett
1992 Hard Promises Joey Baita ekoizlea ere
1992 Passed Away Frank Scanlan
1995 In the Kingdom of the Blind, the Man with One Eye is King Tony C.
1996 Fear Steve Walker
1996 Mulholland Falls Jack Flynn, Mafia gizona Krediturik gabe
1998 Gunshy Jake Bridges
1998 Kiss the Sky Jeff
2000 The Skulls Ames Levritt
2000 The Contender Jack Hathaway
2011 Detachment Sarge
2012 Seeking a Friend for the End of the World Glenn

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Telesaila/Telefilma Pertsonaia Oharrak
1986 The Twilight Zone Edward Sayers Atala: "Need to Know"
1987 Long Gone Cecil Cantrell Telefilma
1990 The Kennedys of Massachusetts Joseph P. Kennedy Telesail laburra
1992 Keep the Change Joe Starling Telefilma
1993 Curacao Stephen Guerin Telefilma
1993 Return to Lonesome Dove Gideon Walker 3 atal
1995 Fallen Angels George Atala: "Good Housekeeping"
1996 The Beast Whip Dalton Telefilma
1997 12 Angry Men Juror #12 Telefilma
1998 The Staircase Joad Telefilma
1998 The Rat Pack John F. Kennedy Telefilma
2000–2009
2011–2013
2015
CSI: Crime Scene Investigation Gil Grissom 196 atal
2001 Haven Jackson Connolly Telefilma
2007 Without a Trace Gil Grissom Atala: "Where and Why?"
2013 Blue Mitch Atala: "Hard Time"
2015 Manhattan Emmett Darrow koronela 10 atal

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Petersen Aldatu lotura Wikidatan