Willy Wonka
Willy Wonka | |
---|---|
Argitalpena | |
Sortzailea | Roald Dahl |
Ageri den obrak | |
Interpretatzailea | |
Datu biografikoak | |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | txokolategilea |
Willy Wonka fikziozko pertsonaia bat da, Roald Dahl britaniarrak 1964. urtean sortua. Idazle horrek haurrentzat eta helduentzat sortu izan ditu liburuak, eta horietako bietan azaltzen da Willy Wonka: Charlie eta txokolate-lantegia eta Charlie eta kristalezko igogailu erraldoia liburuetan, alegia.
Bere sortzaileak dioenez, ez da txokolatearen erregea soilik, baita munduan zehar asko bidaiatu duen pertsonaia ere. Gizon argia da, berak badaki Charlie dela bere txokolatezko fabrika aurrera eraman dezakeen bakarra. Gainera, gizon argia da, momentu zehatzetan ekintza aproposak egingo dituzten pertsona egokiak lortzeko doaina dauka.[1]
Hori ezik, Willy Wonka pertsonaia barnerakoitzat har dezakegu, beste pertsonaiengandik urruntzen da eta bere aurpegia betaurreko handi batzuekin ezkutatzen du (Tim Burton- en bertsioan). Saltzaile bilakatuta, ospea jaso zuen ezinezko produktu batzuen garapenari esker. Adibidez, urtzen ez diren izozkiak, zaporea galtzen ez duten gozokiak... haren gozoek hain famatuak bihurtu ziren non bere lantegia ireki zuen. Mundu osora zabaldu ziren Wonka gozoak.
Liburuak Roald Dahlen eskutik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1964: Lehenengo liburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1964.urtean Willy wonka protagonistaren jatorrizko liburua argitaratu zenean, izugarrizko arazoak izan zituen Erresuma batuan zein Estatu batuetan, zuen ideologia arrazista zela eta. Fabrikako langile txikiak, Oompa-Loompa izenekoak, Wonka jaunak Afrikatik zuzenean ekarritako pigmeo beltzak ziren, Faith Jaques-en jatorrizko marrazkiek erakusten duten moduan. Ideologia arrazista zela eta, polemika dezente gaiztotu zen, baina, zorionez, jatorrizko marrazkiak eta pasarte batzuk aldatu egin ziren. Bertsio berriko irudiak Quentin Blake-ren eskutik iritsi ziren eta gerora, Dahlen ohiko kolaboratzile bihurtu zen. Ilustrazioetan egindako aldaketa aipagarriena hau izan zen: Oompa Loompa begihandi primitibo txiki zuriak bezala irudikatu zituen. Esan bezala, testuan ere aldaketaren bat eman zen, hauek, Afrikatik ez, baizik eta Loompalandiatik ekarri zituela esaten baizen.[2]
1972: Bigarren liburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Charlie eta txokolate-lantegiaren jarraipena. Hasiera batean, egileak liburu bakarra argitaratu nahi zuen, baina bere editoreak bitan banarazi zion, aurretik aipatutakoa eta hau.
HGL ingelesaren itzulpenean nahiko adibide adierazgarria Roald Dahl-en "Charlie and the Great Glass Elevator" (1972) lanaren galegozko bertsioa da. Jatorrizko testuko kantu batean alkoholikoa den amona baten pertsonaia ageri da, biloba bakarrik uzten baitu ginebra erostearren. Galegozko bertsioan (Charlie e o grande ascensor de cristal,1992) emakumearen mendekotasunaren inguru-ko aipamen oro gordetzen da isilean. [3]
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1971: Lehenengo filma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuaren arrakasta zela eta, Hollywood-ek urte gutxi barru egin zuen lehenengo filma, ikusle gazteengan arrakasta izateko asmoz. Mel stuart izan zen zuzendaria eta Willy Wonka Gene Wilder aktoreak interpretatu zuen. Espainiara ere iritsi zen filma, "Un mundo de fantasia" iznearekin ezagutua. Roald Dahl idazleak desilusioa izan zuen zinemarako adaptazioa desberdina zelako originalarekiko. Egin zuen kritika handiena, Charliren ordez, Willy Wonka protagonista nagusia izatearena izan zen. Gainera, Wonka jauna interpretatzeko proposatu zituen aktoreak, Spike Milligan eta Ron Moody, hain zuzen, ez ziren aukeratuak izan. Pelikulak ez zuen arrakasta handirik eduki zineetan eta bertan inbertitutako dirua amortizatzea ez zuten lortu.[4]
2005: Bigarren filma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gene Wilderrek, bitzitzako azkeneko urteetan, bertsio berri honen inguruko iritzia eman zuen, desadostasun osoa erakutsiz. Tim Burtonek zuzendutako filma “iseka” batekin parekatu zuen. Esan bezala, 2005. urtetik aurrera, generazio beraiek Wilderren aurpegia guztiz ahazten joan dira eta hau ez zitzaion gustatu. Bere lekukoa hartu zuenari, Johnny Deep, ez dio kritikarik egiten, aitzitik, hau goraipatzen du aktore bikaina dela esanez. Wilderrek adierazi zuen, ez zitzaiola zuzendari hori interesatzen eta Burtoni kritika gogorra egiten dio film hau pantailaratu izanagatik.[5]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Johnny Depp (Willy Wonka), Freddie Highmore (Charlie Bucket), David Kelly (Abuelo Joe), Helena Bonham Carter (Sra. Bucket), Noah Taylor (Sr. Bucket), Missi Pyle (Sra. Beauregarde), James Fox (Sr. Salt), Deep Roy (Oompa-Loompas), Christopher Lee (Dr. Wonka), Adam Godley (Sr. Tevé), Franziska Troegner (Sra. Gloop), Annasophia Robb (Violeta).
SINOPSIA
Charlie Bucket familia behartsu bateko haur zintzoa da.
Pondicherry Printzipeak txokolatezko gaztelua eraikitzeko eskatu zion. Willy-k baiezkoa eman eta bidaian joan zen bere desioak bermatuz. Dena txokolatearekin egin zuen, hala nola, armairuak, apaindurak, iturriko urak eta abar. Bukatzerakoan, Willy-k berehala jateko gomendatu zion, eguzki izpiekin hurtu egingo baitzen, baina honek, ez zion kasurik egin eta egun eguzkitsu batean, gaztelua hurtu egin zen.
Bi txokolatero, Slugworth eta Fickelgruber, hainbat espioi bidali zituen Wonka Jaunaren errezetak lapurtzeko asmoz. Hori dela eta, Wonka dena galtzeko arriskuan zegoen eta langileak kaleratu zituen lantegia betirako itxiz. Honek, pertsona guztietan mesfidantza izatea ekarri zion.
Willy-k bidai bat hasi zuen zapore berriak aurkitu nahian eta Loompalandiara iritsi zen. Misterio handia da herrialde honen kokapena baina Willy hara iritsi zen eta bertan, Oompa Loompasak ezagutu zituen. Pertsonaia hauek tribu batekoak ziren eta kakaoa izugarri gustuko zuten.
Willy Wonkak lantegia berriz iriki zuen eta Oompa Loompak lagile lealak bilakatu ziren. Bere ametsa berpiztu zuen berriz ere. Wonka Jauna zahartzen doala ikusten da eta bere lantegia aurrera eramateko oinordeko baten bila dabil. Orduan, zoriz, bost urrezko txartel banatzen ditu txokolatezko tabletetan. Txartel horiek lantegia bisitatzeko eta horrekin geratzeko aukera emango du. Horietako ume bat Charlie Bucket da.
Wonkak gainditu beharrezko hainbat "tranpa" jarriko ditu eta soilik bakarrak lortuko du lantegiarekin geratzea. Wonkak susmo txarrak ditu haur hauen jarreragatik, izan ere, horrelako ezaugarriak dituzte: lotsagabekeria, obsesioa eta abar. Azkenean, Charlie da proba hauek gainditzen dituena eta Willy Wonkak lantegia oparitzeko intentzioak aitortzen dizkio.
Bertsioak Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Charlie eta txokolate lantegia liburuak bi bertsio ditu euskaraz: Charlie eta txokolate fabrika, Joan Mari Sarasolak 1984ean euskaratua eta Charlie eta txokolate-lantegia, Agurtzane Ortiz de Landaluzek 1994ean euskaratua.
Erreferentziazkoa da Dahl haur literaturan, eta euskaraz irakur daitezkeen Dahlen haur kontakizun eta eleberriak dira horren adibide. Asko dira, izan ere, itzulpenak. Juan Mari Sarasolaren 1984ko bertsioan irakur daiteke, adibidez, Charlie eta txokolate lantegia; baina baita Agurtzane Ortiz de Landaluzek egindako 1994koan ere.
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Roald Dahlek istorio bat asmatu zuen, bere bi alabeei lo hartu baino lehen kontatzeko, eta horrela sortu zen liburua.
- Hasieran, Willy Wonka, Ritchie izenarekin zen ezaguna.
- Roald Dahlek, Peter Sellersek edo Spike Milliganek, Willy Wonkataz egitea nahi zuen.
- Liburua lehen aldiz 1964ko irailean argitaratua izan zenean, 10.000 kopia saldu zituen lehenengo astean.
- The New York Times egunkariak, gozamen hutsa bezala definitu zuen liburua.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Willy Wonka - Roald Dahl. (Noiz kontsultatua: 2017-03-17).
- ↑ http://www.eizie.eus/Argitalpenak/itzulpena/charlie.pdf..
- ↑ .
- ↑ pelicultista. (2014-03-01). Willy Wonka y la fábrica de chocolate (Un mundo de fantasía). (Noiz kontsultatua: 2017-04-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Fotogramas.es. «Gene Wilder consideraba "un insulto" el remake de 'Charlie y la fábrica de chocolate'» Fotogramas (Noiz kontsultatua: 2017-04-26).
- ↑ «10 cosas sorprendentes sobre 'Charlie y la fábrica de chocolate'» El Huffington Post (Noiz kontsultatua: 2017-04-26).