Gene Wilder
| Gene Wilder | |
|---|---|
(1970) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Jerome Silberman |
| Jaiotza | Milwaukee, 1933ko ekainaren 11 |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Heriotza | Stamford, 2016ko abuztuaren 29a (83 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: Alzheimerra |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Gilda Radner (1984 - 1989) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Iowako Unibertsitatea HB Studio Washington High School (en) Bristol Old Vic Theatre School (en) Black-Foxe Military Institute (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea, komediantea, telebista-aktorea, zinema ekoizlea, antzerki aktorea, gidoilaria, errealizadorea, abeslaria, zinema aktorea, film-zuzendaria, idazlea, zinema gidoilaria eta produktorea |
| Jasotako sariak | |
| Zerbitzu militarra | |
| Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Armada |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | ateismoa |
| genewilder.net | |
Gene Wilder, jaiotzez Jerome Silberman (Milwaukee, Wisconsin, 1933ko ekainaren 11 – Stamford, Connecticut, 2016ko abuztuaren 29a) zinemako estatubatuar aktore, zuzendari eta gidoilari bat izan zen.
Bereziki Mel Brooks zuzendari, aktore eta gidoilariak zuzendutako umorezko filmak antzezteagatik ezaguna da, esate baterako: The Producers (1968), Young Frankenstein (1974) eta Blazing Saddles (1974). Fantasiazko filmak ere antzeztu zituen: Willy Wonka & the Chocolate Factory (1971) eta The Little Prince (1974).
Bestalde, Richard Pryor aktorea bikote zuela ere umorezko hainbat filma antzeztu zituzten: Bonnie and Clyde, Silver Streak (1976), Stir Crazy (1980), Hanky Panky (1982), See No Evil, Hear No Evil (1989), eta Another You (1991). Honako filma hauetan ere antzetzu izan du: Woody Allenek zuzendu eta antzeztutako Everything You Always Wanted to Know About Sex* (*But Were Afraid to Ask) eta Harrison Ford aktorearekin batera The Frisco Kid (1979).
Bestalde, 1984ean The Woman in Red ("Gorrizko Emakumea") filma arrakastasua zuzendu eta antzeztu zuen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gene Wilder aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
| Artikulu hau Wisconsingo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |