Xake erromantiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Xake erromantikoaren eskola ala xake erromantikoaren aroa, konbinazio harrigarrien bidez xakean edertasunba bilatzen duen joko-estiloa da. 1830-1880 artean jokatu zen, garai honetan xake joko irekia ez zen beste joko-estilorik ez zen jokatzene, eraso eta kontraeraso etengabeekin, nork jokaldi eder eta harrigarriena egingo. Amaiera partidaren zatitzat besterik ez zen hartzen, aurrez konbinazio harrigarre baten bidez irabazi ez bazen.

Kurioski, xake erromantikoaren eskola, guztiz antierromantikoak ziren François-André Danican Philidor xakelariaren irakaspenetan oinarrituz garatu zen, baina XIX. mendean zehar erromantizismoaren bilakaerarekin batera, genioaren eta origiltasunaren kultua gizarte osora hedatu zen. Ez zen xakearen atzerakada bat, klasikoen berreskuratze bat baizik.

La Bourdonnais eta McDonnellen arteko partidek joera hau definitiboki ezarri zuten, nahiz eta xake erromantikoaren xakelari nabarmenenak Adolf Anderssen, Joseph Henry Blackburne, Lionel Kieseritzky, Paul Morphy, Daniel Harrwitz, Johannes Zukertort, Howard Staunton, Pierre Charles Fournier de Saint-Amant eta abar izan.