François-André Danican Philidor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
François-André Danican Philidor
André Philidor.jpg
Bizitza
Jaiotza Dreux1726ko irailaren  7a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Londres1795eko abuztuaren  31 (68 urte)
Familia
Aita André Danican Philidor
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, xakelaria eta piano-jotzailea
Lan nabarmenak Tom Jones Itzuli
Analysis of the game of chess Itzuli
Mugimendua musika klasikoa
Genero artistikoa opera
Musika instrumentua pianoa

François-André Danican Philidor (Dreux, Frantzia, 1726ko irailaren 7a - Londres, Ingalaterra, 1795eko abuztuaren 31) frantses musikagilea eta xake-jokalari ospetsua izan zen. Artean munduko xake txapelketarik jokatzen ez bazen ere, bere garaiko xakelari indartsuena izan zen, eta XVIII. mendeko onenetakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikari familia bateko kide ezagunena. Gaztetandik izan zen erregeren kaperako kide Versaillesen. Konposizio ikasketak egin zituen Camprarekin.

Holanda, Alemania eta Britainia Handian zehar ibili zen xake-jokalari gisa lehiaketetan parte hartzen. 1749tik aurrera urtero joaten zen Londresa xakean aritzera, eta xakeaz liburu bat idatzi zuen, Xake-jokoaren analisia (1748).

1754. urtean Parisen hasi zen bizitzen, eta geroago famatuak izan ziren opera komikoak idatzi zituen, besteak beste Sancho Pança dans son isle (1762) eta Tom Jones (1765). Opera dramatikoak eta eliz musika ere idatzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François-André Danican Philidor Aldatu lotura Wikidatan